Tianjin (txinera sinplifikatuz: 天津; pinyinez: Tiānjīn), Txinako hiririk handienetako bat da.
2004ko erroldaren arabera, udalerriak 10 milioi biztanletik zituen, eta horietatik erdia, bost milioi biztanle inguru, Tianjin udalerriaren hirigunean bizi ziren.
Tianjin 天津 天津市 (Tiānjīn) | |
---|---|
Udal-probintzia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Administrazioa Alkatea | udalerria Dai Xianglong 戴相龙 Barruti kodea |
Ordu eremua | UTC+8 |
Alkatea | Huang Xingguo (en) |
Izen ofiziala | 天津市 |
Jatorrizko izena | 天津 |
Posta kodea | 300000–301900 |
Herriburua | Hexi Barrutia |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°08′48″N 117°12′20″E / 39.1467°N 117.2056°E |
Azalera | 11,920 km² |
Altuera | 5 m |
Mugakideak | Pekin, Hebei, Langfang, Tangshan eta Cangzhou |
Demografia | |
Biztanleria | 13.866.009 (2020) 621.009 (2016) |
Dentsitatea | 379 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 22 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Filadelfia, Piongiang, Łódź, Abidjan, Mykolaiv, Mar del Plata, Chiba, Fitchburg (Massachusetts), Bangkok, Sarajevo, Dallas, Tesalonika, Hakodate, Kharkiv, Kutaisi, Rishon LeZion, Groningen, Hai Phong, Incheon, Esmirna, Kobe, Melbourne hiria, Ulan Bator, Yokkaichi, Larnaca Municipality (en) eta Nampo |
Matrikula | 津A, B, C, D, F, G, H, J, K, L, M, N, Q, R |
http://www.www.tj.gov.cn www.tj.gov.cn |
Tianjin udalerriaren hirigunea Hai He ibaiaren ondoan dago, Tianjingo Ubide Nagusiaren bidez Yangtze eta Ibai Horia batzen dituen ibaia. Tianjingo portua, Bohai Golkoan dago, eta Txinako porturik garrantzitsuena da Shanghaiko portuaren atzetik. 1990eko hamarkadaren amaieran, Txinako gobernuak "udalerri" izendatu zuen Tianjin, Shanghai, Beijing eta Chongqingekin batera.
Hiriaren mugak honakoak dira: Hebei probintzia iparralde, hegoalde eta mendebaldean, eta Bohai Golkoa ekialdean. Hiria, Txinako hiriburu den Beijingetik ipar-mendebaldera dago.
Hiriaren sortze data jakina ezezaguna den arren, duela ehundaka urteetako hainbat aztarna aurkitu dira. Tianjinen garapena, Txinako Ubide Handiaren zabaltzearekin batera gauzatu zen. 1404. urtera arte, hiria "Zhigu" (直沽) izenaz zen ezaguna. Urte hartan, Yongle enperadorea izena aldatu eta hiriak gaur egungo izena hartu zuen.
Gaur egun Tianjin, Txinako Herri Errepublikako portu garrantzitsua da.
Tianjin hamabost barruti eta hiru konderrik osatzen dute. Hiriaren erdigunea sei barrutik osatzen dute:
Hirigunearen inguruan Binhaiko garapen gunea osatzen duten barrutiak honakoak dira:
Eta azkenik, hirigunetik urrutiago honako barruti eta konderriak:
Datu klimatikoak (Tianjin, 1971–2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.8 | 5.0 | 11.7 | 20.5 | 26.1 | 30.1 | 31.0 | 30.2 | 26.3 | 19.7 | 10.6 | 3.9 | 18.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −7.5 | −4.9 | 1.3 | 8.9 | 14.6 | 19.7 | 22.7 | 21.9 | 16.4 | 9.3 | 1.3 | −4.9 | 8.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 3.3 | 4.0 | 7.7 | 20.9 | 37.7 | 71.1 | 170.6 | 145.7 | 46.1 | 22.7 | 10.4 | 4.1 | 544.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 1.8 | 2.1 | 2.9 | 4.4 | 6.0 | 8.0 | 12.4 | 10.2 | 6.0 | 4.5 | 3.5 | 2.0 | 63.8 |
Eguzki orduak | 178.3 | 176.9 | 205.3 | 229.8 | 265.7 | 251.2 | 217.6 | 223.3 | 223.3 | 211.1 | 173.1 | 166.2 | 2521.8 |
Hezetasuna (%) | 56 | 54 | 53 | 51 | 56 | 64 | 76 | 77 | 68 | 64 | 63 | 59 | 61.8 |
Iturria: |
2007. urtearen amaierako erroldaren arabera, Tianjingo udalerriko biztanleria 11,15 milioikoa zen. Horietatik 9,59 milioi, denbora jarraiko hiritarrak. Udalerriko biztanleriaren %60a hirigunean bizi da, eta gainontzeko %40a, hiriaren inguruko nekazal guneetan.
Azken erroldaren arabera, bizilagun gehienak Han etniakoak dira (%97,29), gainontzeko etnietatik ugariena, Hui etnia da, biztanleariaren %1,75arekin.
Tianjingo metroak linea bakarra dauka gaur egun, eta Txinako hiri nagusi guztietan bezala, metro sarea luzatzeko egitasmo asko daude. Tianjingo gobernuak bederatzi linea eraikiko ditu hurrengo urteetan.
Tianjin Binhai Nazioarteko Aireportua, hirigunearen ekialdean dago, Dongli Barrutian.
Kokapena | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
TIANJIN | |||
Tianjin | ZBTJ | TSN | Tianjin Binhai Nazioarteko Aireportua |
Tianjingo portua Txinako garrantzitsuenen artean dago, Beijing hiriarekiko hurbil egoteari esker, portua Txina ipar-ekialdeko azpiegiturarik nagusiena bihurtu da eta urtean 300 milioi tona zama baino gehiago garraiatzen da bertatik.
Tianjin ondorengo herri, hiri eta lurraldeekin senidetuta dago:
|
|
|
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Tianjin, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.