Stephanie Ekaitza

Stephanie ekaitza edo zikloia behe presio gune indartsu bat izan zen, 2016ko irailaren 13an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Iberiar penintsulatik lehorreratu eta Europako zenbait herrialde zeharkatu zuena.

120 km/h-tik gorako haize-boladek, sortutako itsaso zakarrak eta euri jasa gogorrek ez zuten hildakorik utzi.

Stephanie
Stephanie Ekaitza
Datuak
Sortze-data2016-09-13
Barreiatze-data2016-09-16
Haize boladarik
indartsuena
130 km/h
(Euskal Herria)
Presiorik baxuena998
Kaltetutako lurraldeak
Portugal, Espainia, Euskal Herria, Frantzia
Kalteak
Heriotzak0

Oso zikloi bitxi eta ez ohikoa izan zen. Ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan zegoen fronte hotz baten mutur batean sortua, sistemak jaioberria hego-ekialderantz jo eta fronte okluitu bilakatu zen. Irailaren 15ean bere muturreko intentsitatera ailegatu zen Euskal Herriko kostaldean eta laster indargabetu zen hurrengo egunean desagertzeko.

Ekaitzak ez zuen kalte handirik egin (haize-boladarik bortitzenak 130 km/h-koak izan ziren, euri jasa gogorra eta olatu handiak bakarrik), baina meteorologoen atentzioa eman zuen zikloi azpitropikal baten itxura zuelako. Izan ere, Météo-Francek horrela sailkatu zuen, itxuraz zuen bere begia eta jatorrizko zikloi estratropikaletik ia erabat banatu zelako. Hala ere, beste zerbitzu meteorologikoek ez zuten horrela sailkatu NOAAren analisietan loturiko fronteak agertzen baitziren.

Historia meteorologikoa

Stephanie Ekaitza 
2009ko Klaus ekaitzaren ibilbidea, Stephanieren ibilbide antzekoa zuena.

2016ko irailaren 13an, ipar-ekialdeko Atlantikotik zetorren fronte hotz batek Bizkaiko golkoa zeharkatu zuen. Hurrengo 12–24 orduetan, behe presioko gune ez tropikal bat frontearen parean sortu eta trinkotzen hasi, zikloi estratropikal bat sortuz. Honek kostaldean enbata sortu eta eguraldia bat-batean aldatzea eragin zuen arratsaldean, euri-jasak izanik. Irailaren 14rako, behe presioko gune jaioberria Bizkaiko golkoaren iparraldean zegoen. Itsasoaren azaleko tenperatura 23 ºCkoa zen, hau da, zikloi tropikal bat izateko atalasean. Behe presioko gunea indartu eta zikloi azpitropikal baten zenbait ezaugarri bereganatu zituen, hala ere, hau adituen artean eztabaidagarria izan zen.

18:00 UTC ordurako, ekaitza hego-ekialderantz jo eta Euskal Herriko kostaldeko bidea hartu zuen. Bere bidea jarraitu eta irailaren 15eko goizean presiorik baxuena, 998 mb-koa, izan zuen. Satelitetik ikusita, begi-itxurako egitura zuen. Lurrera iristerakoan, ekaitza ahuldu eta irailaren 16ko 00:00 UTCan, Euskal Herriko kostaldera heltzean, 1004 mbar zituen. Ekaitza eta lurraren arteko interakzioak arin ahuldu zuen frontea eta egun horretako eguerdirako ekaitza desagertu egin zen.

Kalteak

Ekaitzaren kalteak oso txiki izan ziren, gehienak haize bolada bortitzek, itsaskiak, eta euri jasa gogorrek sortuak. Haize boladarik bortitzenak (130 km/h-koak) Euskal Herriko kostaldean izan ziren, daturik handienak gune altuetan izanda. Olatuak ere kostaldean txikiak (0,91–1,22 metrokoak) ziren. Gainera, ez ziren hildako edo zauritakorik izan.

Estatusaren eztabaida

Météo-France frantziar meteorologia agentziak irailaren 15ean ofizialki zikloi azpitropikal- hau da zikloi tropikal eta estratropikal baten ezaugarriak partekatzen zituena- izendatu zuenenean, adituek gogor kritikatu zuten. Estatubatuar meteorologoek, berriz, estratropikala zela esan zuten, NOAAren azaleko analisian oinarrituta. Izan ere, zikloiak fronte okluitu bat zuen lotuta, zikloi estratropikal baten ezaugarri bereizgarria dena. Estatubatuar National Hurricane Centerrek ez du Bizkaiko golkoa gainbegiratzen baina, horrela izango bazina, ekaitzak Karl izena hartuko zitekeen. Gainera, NHCren Tropical Weather Outlook (TWO) atlasean ez zuten ekaitzarik aipatu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Stephanie Ekaitza Historia meteorologikoaStephanie Ekaitza KalteakStephanie Ekaitza Estatusaren eztabaidaStephanie Ekaitza ErreferentziakStephanie Ekaitza Kanpo estekakStephanie Ekaitza2016Behe presioko guneEuropaIberiar penintsulaIrailaren 13Ozeano Atlantikoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Joseba SarrionandiaNatura-parkeNafarroa BehereaSindikoEspezieZuhaitzPianoPaul McCartneyBilboMendebaleko euskaraIpar Euskal HerriaPaulo AzpiazuUgaztunKongoko Errepublika DemokratikoaEuskadi Ta AskatasunaInternazionalaBizkargiko GuduaAmelia VegaBeñat OleaTreborNøgen (musika taldea)Ikaskuntzaren Diseinu UnibertsalaJ MartinaUEFA Europa LeagueUrkiTigreMikel LaboaDenise QuiñonesDonejakue bideaAntzinaroaMahatma GandhiIrunEn Tol SarmientoGerra HotzaSokatiraJosé MujicaPoka-yokeNGC 199BaserritarraZarauzko baleaBiarritzAreatzako parkeaDiktaduraKoartzatxo itzainPoligono erregularAlegia (literatura)ZierbenaEperra (abestia)Montserrat (uhartea)Euskal Herriko musikaAkelarre (musika taldea)EibarNagore Aranburu2023ko Artsakh eta Azerbaijan arteko gudaEli GallastegiWiki FundazioaAntzinako GreziaJoanes AntxietaEmozioBizkaiko eskualdeakSaregileakDesestalinizazioaXabier AlonsoLionel MessiUztarria🡆 More