Siena: Udalerri italiako

Siena erdialdeko Italiako hiria da, Toskana eskualdekoa.

445 km²-ko eremua du eta 2015eko irailean 53.877 biztanle zituen. Gizateriaren Ondare izendaturik dago, Erdi Aroko eraikinen multzo ederra dela eta.

Siena
Italiako udalerria
Siena: Historia, Geografia, Ondarea
Siena: Historia, Geografia, Ondarea Siena: Historia, Geografia, Ondarea
Administrazioa
Estatu burujabeSiena: Historia, Geografia, Ondarea Italia
EskualdeaSiena: Historia, Geografia, Ondarea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Izen ofizialaSiena
Saena Iulia
Posta kodea53100
ISTAT kodea052032
Geografia
Koordenatuak43°19′06″N 11°19′53″E / 43.3183°N 11.3314°E / 43.3183; 11.3314
Siena: Historia, Geografia, Ondarea
Azalera118.53 km²
Altuera322 m
MugakideakAsciano, Castelnuovo Berardenga, Monteroni d'Arbia, Sovicille eta Monteriggioni
Demografia
Biztanleria52.812 (2023ko urtarrilaren 1a)
Siena: Historia, Geografia, Ondarea−1.089 (2018)
Dentsitatea445,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0577
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAvignon, Weimar, Wetzlar, L'Aquila, Buffalo eta Bernalda
Katastro kodeaI726
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaSI
comune.siena.it

Historia

Etruriarren hiri izan zen lehenik eta erromatarren mendeko kolonia geroago. 800. urtean Karlomagnok menderatu zuen; XII. mendean errepublika gibelino burujabe bihurtu zen. XII. mendetik XIII.aren amaiera arte garrantzi handiko salerosketa eta finantza gunea izan zen. Florentziaren kontra borrokatu zen Florentzia guelfoa baitzen eta Sienarekiko nagusitasuna lortu nahi baitzuen; 1260an Florentziaren kontra garaipena lortu zuen baina Karlos Anjoukoak, Florentziaren aldeko zenak, Sienari eraso eta menderatu zuen. 1298an Sienaren gainbehera hasi zen krisi ekonomikoaren (1298an Buognasori Sienako familia aberatsenak hondoa jo zuen eta ekonomian nahasmendu handia sortu zen) eta 1348an izurri beltzak sortu zuen hondamendiaren ondorioz.

XIII. mendearen bukaeran eta XIV.aren hasieran, hiriaren gainbehera hasi zenean, Sienan arteak indar handia hartu zuen, pinturak bereziki; aipagarriak dira besteren artean, Duccio, Simone Martini eta Pietro Lorenzetti margolariak, bizantziar estiloan oinarritu eta gotikoaren ezaugarri nagusiak (argiaren eta kolorearen erabilera) landu zituztenak.

1487-1512 bitartean Pandolfo Petrucci tiranoaren mendean izan zen harik eta 1524an Espainiako Karlos V.aren esku gelditu zen arte; espainiarrek 1557ean Kosme I.a Medicikoaren esku utzi zuten eta Toscanaren parte bihurtu zen. 1861ean Toscanako gainerako lurrekin batera Italiako Erresuman sartu zen.

Geografia

Mugakideak

Sienak honako udalerri hauekin egiten du muga:

Asciano
Castelnuovo Berardenga
Monteroni d'Arbia
Sovicille
Monteriggioni

Klima

Köppen klima sailkapenaren arabera, Sienak klima azpitropikal hezea du (Cfa).


  Siena: Historia, Geografia, Ondarea    Datu klimatikoak (Sienako unibertsitatea 348 m))   Siena: Historia, Geografia, Ondarea   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.0 9.1 11.9 16.0 20.4 24.6 27.9 27.4 23.4 18.0 12.5 9.0 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.0 5.7 8.1 11.7 15.5 19.4 22.2 22.0 18.7 14.0 9.5 6.3 13.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.3 4.2 7.3 10.5 14.1 16.6 16.6 14.1 10.0 6.6 3.5 9.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 64 61 67 55 58 31 51 56 93 78 71 750
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8 11 8 10 6 7 4 4 5 8 8 8 87
Iturria: Achivio Climatico ENEA

Ondarea

Siena: Historia, Geografia, Ondarea 
Piazza del Campo-ren ikuspegia goitik hartua.

Erdi Aroko eraikuntza asko gorde dira; besteak beste, aipagarriak dira katedrala, San Domenicoren eliza eta XIII. eta XIV. mendeetako jauregiak.

  • Sienako katedrala (Duomo) arkitektura erromanikoaren eredu ikusgarria da; eraikuntza XII. mendean amaitu zen, eta osagai gotikoak ere ditu.
  • Piazza del Campo izenekoa hiriko plaza nagusia da, monumentu ederrek inguratua: Palazzo Comunale jauregia, Torre del Mangia dorrea, Cappella di Piazza kapera eta Fonte Gaia iturria, hain zuzen ere. Plaza honetan egiten da Palio zaldi-lasterketa urtero, hiriaren adierazpen kultural ezagunena agian.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Siena HistoriaSiena GeografiaSiena OndareaSiena Ikus, gaineraSiena ErreferentziakSiena Kanpo estekakSiena2015Erdi AroaGizateriaren ondareItaliaToskana

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskal Herriko kulturaEuskal Herriko historiaOstiral SantuaLazkao TxikiDaniel KaluuyaEli GallastegiUrtarrilaren 8SarpenMunduko biztanleriaKontinenteEhizaBernardo RossellinoIzaro Andres ZelaietaMerkataritzaAzido desoxirribonukleikoEuskal Herriko futbol selekzioa1997Festina auziaAdierazpen-askatasunUrtarrilaren 18GarizumaSan Andres eliza (Eibar)Asier SerranoRGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaHaltzPennsylvaniaMetal AroaMarrazoKongoko Errepublika DemokratikoaTontxu RodríguezMiren NarbaizaKirmen UribeLourdes IriondoIndoeuropar hizkuntzakNafarroaAmancay GaztañagaKareharriCollageRingo StarrElektrizitateAloe veraIñaki SalvadorEuropar BatasunaOlatz ArrizabalagaLos XeyUztailaren 31Pagoetako natura parkeaKorrikaJosetxo LizartzaLordeUrtarrilaren 15Inesa GaxenAfro-asiar hizkuntzakFutbolZuberoaNatxo de FelipeBordeleLatinEsku-huskako pilotaXVideosNekazaritzaMonarkiaInka InperioaIruñeaJoan Antonio MogelBasurdeJoxe Mari AgirretxeXX. mendeaLur Errekondo2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakGipuzkoaErreakzio kimiko🡆 More