Ronald Colman

Ronald Colman (Richmond, 1891ko otsailaren 9a - Santa Barbara, 1958ko maiatzaren 19a) aktore ingelesa izan zen.

Ronald Colman
Ronald Colman
Bizitza
JaiotzaRichmond1891ko otsailaren 9a
HerrialdeaRonald Colman Erresuma Batua
Ronald Colman Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaSanta Barbara (Kalifornia)1958ko maiatzaren 19a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birika-enfisema
Familia
Ezkontidea(k)Benita Hume  (1938ko irailaren 30a -  1958ko maiatzaren 19a)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, gidoilaria, telebista-aktorea eta aktorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

ronaldcolman.com
IMDB: nm0172903 Allocine: 6564 Rottentomatoes: celebrity/ronald_colman Allmovie: p14296 TCM: 37314 TV.com: people/ronald-colman IBDB: 35937
Musicbrainz: 7e8a9ee6-b4bc-46f8-af50-a70d35e7e0fb Find a Grave: 214 Edit the value on Wikidata

Biografia

Richmonden, Surreyn, jaio zen, lau seme-alabetan bigarrena . Eskolako sasoitik ezagun egin zitzaion antzerkirako zaletasuna. Cambridgeko unibertsitatean ingeniaritza ikasteko saioa egin zuen, baina aitaren bat-bateko heriotzak ez zion ikasketak amaitzen utzi, diru kontuak gorabehera.

Antzerki munduan afizionatu ibili zen hainbat urtetan. Londresko British Steamship Company delakoan ikasle aritu eta gutxira , Eskoziar Erregimentuan eman zuen izena , Lehen Mundu Gerran parte hartzeko. Claude Rains, Herbert Marshall edo Basil Rathbone aktoreak ere halatsu ibili ziren eta Colmanen lagun bihurtu ziren. 1914an hanka batean zauritu zuten, eta bi urte geroxeago erretiroa hartu zuen.

1916 eta 1922 bitartean antzerkian jardun zuen, eta aktore ezagun bilakatu zen, bai Ingalaterran, bai Ameriketako Estatu Batuetan. Zineman eginiko lehen lanak ere aldi horretakoak dira. Henry King zinema-zuzendariak New Yorken ikusi zuen taula gainean eta The White Sister 1923ko filmerako deitu zuen, Lillian Gish ezagunaren parean lan egiteko. Arrakasta handiko lana izan zen. Colmanen itxura ederrak, antzezteko moduak eta sasoiko agertzeak (espezialistek gutxitan ordezkatzen zuten arriskua zekarten eszenetan), aktore erakargarri bihurtu zuten. Zinema mututik soinudunerako jauzia inongo trabarik gabe gainditu zuen, izan ere Colmanek ahots dotorea zuen.

1930ean bi izendapen jaso zituen gizonezko aktore onenaren Oscar sarietarako: Condemned eta Bulldog Drummond. Jarraiko urteetan film garrantzitsu askotan aritu zen: Raffles, The Masquerader, Clive of India, A Tale of Two Cities (1935), Under Two Flags, Zendako presoa (1937), Lost Horizon (1937), If I Were King (1938), eta The Talk of the Town (1942), besteak beste. 1947ko Oscar saria jaso zuen A Double Life filmean eginiko lanagatik.

Ronald Colman 1958ko maiatzaren 19an hil egin zen birikietako gaitz batek jota, 67 urte zituela.

Filmografia

  • The Live Wire (1917)
  • A Daughter of Eve (1919) uncredited
  • Sheba (1919) uncredited
  • Snow in the Desert (1919)
  • The Toilers (1919)
  • Anna the Adventuress (1920)
  • A Son of David (1920)
  • The Black Spider (1920)
  • Handcuffs or Kisses (1921)
  • The White Sister (1923)
  • The Eternal City (1923) uncredited
  • Twenty Dollars a Week (1923)
  • Tarnish (1924)
  • Her Night of Romance (1924)
  • Romola (1924)
  • A Thief in Paradise (1925)
  • His Supreme Moment (1925)
  • The Sporting Venus (1925)
  • Her Sister From Paris (1925)
  • The Dark Angel (1925)
  • Stella Dallas (1925)
  • Lady Windermere's Fan (1925)
  • Kiki (1926)
  • Beau Geste (1926)
  • The Winning of Barbara Worth (1926)
  • The Night of Love (1927)
  • The Magic Flame (1927)
  • Two Lovers (1928)
  • The Rescue (1929)
  • Bulldog Drummond (1929)
  • Condemned (1929)
  • Raffles (1930)
  • The Devil to Pay (1930)
  • The Unholy Garden (1931)
  • Arrowsmith (1931)
  • Cynara (1932)
  • The Masquerader (1933)
  • Bulldog Drummond Strikes Back (1934)
  • Clive of India (1935)
  • The Man Who Broke the Bank at Monte Carlo (1935)
  • A Tale of Two Cities (1935)
  • Under Two Flags (1936)
  • Lost Horizon (1937)
  • The Prisoner of Zenda (1937)
  • If I Were King (1938)
  • The Light That Failed (1939)
  • Lucky Partners (1940)
  • My Life With Caroline (1941)
  • The Talk of the Town (1942)
  • Random Harvest (1942)
  • Kismet (1944)
  • The Late George Apley (1947)
  • A Double Life (1947)
  • Champagne for Caesar (1950)
  • Around the World in Eighty Days (1956)
  • The Story of Mankind (1957)

Erreferentziak

  • Parker, John, editor, Who's Who in the Theatre, 10th edition revised, London, 1947, p. 437.

Kanpo loturak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ronald Colman Ronald Colman 
Ronald Colman  Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Tags:

Ronald Colman BiografiaRonald Colman FilmografiaRonald Colman ErreferentziakRonald Colman Kanpo loturakRonald Colman18911958Maiatzaren 19Otsailaren 9Santa Barbara (Kalifornia)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

UrteTxinako Herri ErrepublikaOctave FeuilletTrans harrotasunaren banderaDanio erythromicron606Hizkuntza gutxituAnanaPaduraKrimenezko filmUEguzkiaSinapsiTxistu (musika tresna)Urtarrilaren 1Soy boy2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakGerra HotzaRaichur barrutiaLaversinesXenpelarErnestina ChampourcinEuskara batuaOlatz ArrizabalagaLisboaSuizidio lagunduHistoriaurreaSoinu kutsaduraGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaProzesioEl MasroigEuskal Pentatloi SariaUgaztunEz Dok AmairuErleAbiaduraInteresIndiaAntzinaroaMartxoaren 27KoliseoaTokusatsu2017BasoEuskal PizkundeaSorginKukuHaragijaleGozategiEibarIzpilikuHausterre-egunEuskal Herriko futbol selekzioaAskatasunTiranoUrtarrilaren 18Aloe veraClarendonAmaia AldaiPenafielIndoeuropar hizkuntzakAborichthys garoensisMexikoNafarroa BehereaGero (Axular)Olaia InziarteCelsius graduBordeleTxalapartaPeriklesLorea Intxausti🡆 More