Lillian Diana Gish (Springfield, Ohio, AEB, 1893ko urriaren 14a - New York, AEB, 1993ko otsailaren 27a) estatubatuar antzerki- eta zinema-antzezlea izan zen.
Lillian Gish | |
---|---|
(1921) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lillian Diana Gish |
Jaiotza | Springfield (Ohio), 1893ko urriaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Springfield (Ohio) |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | New York, 1993ko otsailaren 27a (99 urte) |
Hobiratze lekua | Church of the Heavenly Rest (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | James Leigh Gish |
Ama | Mary Gish |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, film-zuzendaria, autobiografialaria, gidoilaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, bakearen aldeko aktibista, aktorea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Daughters of the American Revolution |
lilliangish.com | |
| |
Antzerkian egin zuen debuta 14 urte zituela, bere ahizpa Dorothyrekin (1898-1968). Estatu Batuetan eta Kanadan zehar bira bat egin zuen, eta hartan egindako lana ikusirik, Griffith zinema-zuzendariak zineman antzezle gisa jarduteko aukera eskaini zien bi ahizpei. Horrela egin zuten debuta 1912. urtean, "Etsai ikusezina" filmean. Zuzendari harekin egin zituzten, orobat, "Munduko bihotzak" (1918) eta "Bi umezurtz txikiak" (1921), eta Lillian Gishek, bakarrik, "Nazio baten sorrera" (1915), "Besteren hobena" (1919) eta "Bi ekaitzak" (1920).
Griffithek lortu zuen Lillian Gishek zinemarako zituen dohain dramatikoak agerraraztea, lehenengo planoaren teknika berrizalea erabiliz. Zinema mutuaren garaian egin zituen lanik aipagarrienak Gishek, eta 1910eko hamarraldian eredu femeninoa irudikatu zuen: begi eta aho txikiak, lotsatia eta garbia. Adierazkortasun handiko eta izaera bereziko antzezlea izan zen, zinemaren historiako antzezlerik adierazgarrienetakoa.
1920. urtean Remodeling your Husband ("Zure senarra eraberritzen") filma zuzendu zuen, bere ahizpa Dorothy protagonista zela. Baina lanik garrantzitsuena 1928an egin zuen, "Haizea" filmeko interpretazioarekin, zinema mutuko interpretaziorik gogoangarrienetako bat. 1930ean zinema ahostuna sortu zenean, eten egin zen Lillian Gishen zinemako karrera, baina 1940ko hamarraldian agertu zen berriro, zaharturik baina ohi bezain indartsu. Harrezkero egindako filmen artean azpimarratzekoak dira "Duelua eguzkipean" (1947, bigarren mailako emakumezko antzezlerik onenaren Oscar sarirako izendatua), "Ehiztariaren Gaua" (1955), "Eztei-eguna" (1978), "Askatasun gozoa" (1986).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lillian Gish, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.