Rigas Velestinlis (grezieraz: Ρήγας Βελεστινλής) edo Rigas Feraios (grezieraz: Ρήγας Φεραίος) (Feres, 1757 – Belgrad, 1798ko ekainaren 24a) greziar idazle eta iraultzailea izan zen.
Greziar Pizkunde Kulturalean parte hartu zuen. Otomandar Inperioaren aurkako Balkanen matxinadan parte hartu zuen eta Greziako Independentzia Gerraren aitzindaria izan zen.
Rigas Velestinlis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ρήγας |
Jaiotza | Velestino (en) , 1757 |
Herrialdea | Otomandar Inperioa |
Bizilekua | Velestino (en) Ampelakia (en) Kissos (en) Konstantinopla Bukarest Viena |
Lehen hizkuntza | greziera modernoa |
Heriotza | Belgrad, 1798ko ekainaren 24a (40/41 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra giza hilketa: urkatzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera modernoa frantsesa greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria, kazetaria, filosofoa, itzultzailea, poeta, idazlea eta politikaria |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Modern Greek Enlightenment (en) |
Gaztetan irakasle izan zen eta otomandarrei aurre egin zien. Athos menditik igaro ondoren, Konstantinoplara joan zen, non Alexander Ypsilantis fanariotako idazkaria izan zen.
Bukaresten eskolara itzuli eta hainbat hizkuntza ikasi zituen. Nikolaos Mavrogenis printzearentzat lan egin zuen. Itzultzaile gisa ere lan egin zuen Frantziako kontsuletxean eta grezierara itzuli zuen Marseillesa.
1793an Vienara iritsi zen, non greziar bizilagunak handi bat zegoen. Bere asmoa Napoleon Bonaparte jeneralari otomandarren aurkako matxinada baterako laguntza eskatzea zen. Grezierazko egunkari bat argitaratu zuen, Efimeris izenekoa. Frantziako Iraultzaren printzipioetan oinarritutako panfletoak, grezierazko itzulpenetan eta olerkietan ere argitaratu zituen.
Traizionatu ondoren, Austriako agintariek atxilotu egin zuten Triesten. Austriarrek Belgradeko gobernadore otomanoari eman zioten. Han espetxeratu, torturatu eta hil egin zuten.
Itzuliak
Olerkiak
Lan politikoak
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Rigas Velestinlis, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.