Greziako Independentzia Gerra

Greziako Independentzia Gerra edo Greziako Iraultza (grezieraz: Ελληνική Επανάσταση, Elliniki Epanastasi) 1821 eta 1832 greziar iraultzaileek Otomandar Inperioaren aurka borrokaturiko independentzia-gerra izan zen.

Greziarrek Errusiar Inperioa, Erresuma Batua eta Frantziaren laguntza izan zuten, otomandarrek, berriz, bere basailuak ziren Egipto eta Tunisiarena.

Greziako Independentzia Gerra
Greziako Independentzia Gerra
Theodoros Vrizakisen margolana (1852) Germanos apezpikuak Agia Lavran greziar ikurrina bedeinkatuz 1821eko martxoaren 25eko matxinadan.
Data1821–1832
LekuaBalkanak (batez ere Grezia)
EmaitzaGreziar garaipena eta Greziako Erresumaren ezarpena
Gudulariak
Greziako Independentzia Gerra Ekialdeko Grezia Kontinetalaren Areopago
Greziako Independentzia Gerra Greziako Lehenengo Errepublika
Greziako Independentzia Gerra Otomandar Inperioa
Buruzagiak
Alexander Ipsilantis
Theodoros Kolokotronis
Demetrius Ipsilantis
Georgios Karaiskakis  
Konstantinos Kanaris
Andreas Vokos Miaoulis
Jannis Makrijannis
Alexander Mavrokordatos
Markos Botsaris  
Mahmud II.a
Omar Vrioni
Mahmud Dramali Pasha  
Reşid Mehmed Pasha

1453an Bizantziar Inperioa erori zenetik, greziarrek hainbat aldiz matxinotu ziren otomandarren aurka. 1814an Filiki Eteria izeneko elkarte sekretua sortu zuten Grezia askatzeko. Hauek matxinadak prestatu zituzten Peloponeso, Danubioko printzerriak eta Konstantinopla askatzeko. 1821rako Theodoros Kolokotronisek zuzenduriko matxinoek Tripolitsa hartuta zuten eta handik Kreta, Mazedonia eta Erdialdeko Greziara pasa ziren.

Greziarren arteko tirabirek gerra zibila eragin zuten eta, hori aprobetxatuz, sultanak Mehmet Aliri bere laguntza eskatu zion. Honek Ibrahim Pasha bere semea bidali eta 1825erako Peloponesoko gehiena bereganatua zuen.

Orduan hiru potentzia nagusiek, Errusia, Erresuma Batua eta Frantzian, gerran sartzea erabaki eta bere itsas-armadak bidali zituzten Greziarantz. Hauek Navarinoko guduan otomandar–egiptiar itsas-armada suntsitu zuten. Greziarrek 1828an turkiarrak erdialdeko Greziatik bota eta 1832ko maiatzean bere independentzia aldarrikatzeko gai ziren.

Bere independentzia ospatzeko Greziak urtero maiatzaren 25ean jaieguna du.

Greziaren independentzia-aldarrikapena

"Guk, Heladeko jakintsuen eta herri nobleen ondorengook, Europako nazio argituen eta zibilizatuen garai berekoak garenok,(...) ezin dugu duela lau mende baino gehiago otomandar botereak ezarritako uztarri ankerra koldarkeriarik gabe eta gure burua gutxietsiz pairatzn. Esklabotasun luze horren ondoren, armak erabiltzea erabaki dugu, mendekua hartzeko eta gure aberria mendekatzeko eta gure aberriak mendekoa har dezan pairatutako tirania beldurgarriarengatik.

Turkoen aurkako gerraren helburua ez da greziar batzuek abantailak lortzea; gerra nazionala da, gerra santua, eta banakoaren askatasunarekin lotutako eskubideak, jabetzarenak eta ohorearenak berriro konkistatzea du helburu. Izan ere, Europako herri zibilizatuek, gure auzokoek, badituzte dagoeneko eskubide horiek."

Greziako Asanblea Nazionalaren aldarria, 1822ko urtarrilaren 27a.

Erreferentziak

Ikus, gainera


Kanpo estekak


Greziako Independentzia Gerra  Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Greziako Independentzia Gerra Greziaren independentzia-aldarrikapenaGreziako Independentzia Gerra ErreferentziakGreziako Independentzia Gerra Ikus, gaineraGreziako Independentzia Gerra Kanpo estekakGreziako Independentzia Gerra18211832EgiptoErresuma BatuaErrusiar InperioaFrantziaGerraGreziako Lehenengo ErrepublikaGrezieraIndependentziaOtomandar InperioaTunisia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KortatuAsiaAtaunBuckingham jauregiaErrementari (filma)Ekain (leizea)InternazionalaEzteiBilboBilintxCecilia BoloccoPlayStationHaurren Eskubideen AldarrikapenaHannah ArendtEguzki-lore luzeKaskabeltzGasteizMika (hegaztia)EuskaltzaindiaALMENLorand EötvösKubismoGaztelaniaGarapen Jasangarrirako HelburuakDeiaMaría Jesús MonteroBurdinaBerriaEguzki-energiaBalletEdurne LarrazaDiario VascoEuskal mitologiaJan VermeerOzeano1989ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaRafael NadalMoskuEnergia geotermikoUztarriaEuskal Autonomia ErkidegoaBigarren Mundu GerraTxalapartaSokatiraNarrastiIkastolaGiltzurrunBiolinKarrakaPornhubIzabaLawfareGotzone SagarduiPedro SánchezEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaHernaniVietnamgo GerraHipatia AlexandriakoaTestu tipologiaOtxandioNekazaritzaAntzinaroaThe Rolling StonesErrepublikaJutta PoikolainenErromako foroaErromantizismoWiki Commons🡆 More