Richard Mentor Johnson (Beargrass, Virginia, gaur egun Louisville, Kentucky, 1780ko urriaren 17a - Frankfort, Kentucky, 1850eko azaroaren 19a) estatubatuar politikaria izan zen.
Ameriketako Estatu Batuetako 9. presidenteordea izan zen 1837tik 1841era.
1806an Kongresuko kide hautatu zuten. Britainia Handiaren aurkako gerraren aldekoa izan zen 1812an, eta Kentuckyko miliziako koronel gisa parte hartu zuen. Gerran Tecumseh buruzagi shawneea hil zuen.
1819tik 1829ra Senatuko kide izan zen eta Martin Van Burenek presidenteorde izateko aukeratu zuen 1836ko hauteskundeetan. Kanpainan Rumpsey Dumpsey, Rumpsey Dumpsey, Colonel Johnson killed Tecumseh leloa erabili zuen. Presidenteordea izan zen 1837tik 1841era.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Richard Mentor Johnson, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.