Renfe Aldiriak

Renfe Aldiriak (katalanez Renfe Rodalies, valentzieraz Renfe Rodalia, eta gaztelaniaz Renfe Cercanías) Renfe Operadora eragileak trenbide bidezko hiriarteko iraupen laburreko bidaiak eskaintzeko erabiltzen duen marka komertziala da, hiri nagusiei eta hauen aldiriei zerbitzua emateko.

Espainia osoan Renfe Cercanías izena hartzen du zerbitzuak, baina Valentzian Renfe Rodalia, eta Bizkaia eta Gipuzkoan Renfe Aldiriak izenak ere ditu. Bestalde, Katalunian Kataluniako Generalitateak sortutako Rodalies de Catalunya marka komertzialaren menpe eskaintzen ditu zerbitzuak.

Renfe Aldiriak Renfe Aldiriak
Renfe Aldiriak
Renfe Aldiriak Renfe Aldiriak Renfe Aldiriak
Renfe Aldiriak
Madrilgo Renfe Aldiriako Renfe Aldiriak lineako Civia trena
Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko trena
EskualdeakRenfe Aldiriak Andaluzia
Renfe Aldiriak Aragoi
Renfe Aldiriak Asturias
Renfe Aldiriak Euskal Herria
Renfe Aldiriak Galizia
Renfe Aldiriak Gaztela eta Leon
Renfe Aldiriak Kantabria
Renfe Aldiriak Katalunia
Renfe Aldiriak Murtziako Eskualdea
Renfe Aldiriak Madrilgo Erkidegoa
Renfe Aldiriak Valentziako Erkidegoa
Lineak67
Geltokiak893
Bidaiariak404 623 774
JabeaEspainiako Sustapen Ministerioa
Webguneawww.renfe.es/cercanias
Ustiapena
Hasiera1989
EragileaRenfe Operadora
Datu teknikoak
Luzera3 966,6 km

Gaur egun, 18 Renfe Aldiriak sare daude eta horietako batzuk proiektuan daude.

Historia

Renfe Aldiriak 
Renfe Aldiriak  linearen trena Sagunton

1980an, "Trenbide Aldirien Plana" onartu zen, Renfe Aldiriaken lehen 12 sareak garatzeko (Madril, Bartzelona, Bilbo, Sevilla, Valentzia, Murtzia, Alacant, Asturias, Donostia, Santander, Cádiz eta Málaga). 1989an, Javier Bustunduy RENFEko "aldiriko" unitate operatiboko lehen zuzendari bihurtu zen, sare horien sorrera sustatuz. Asmoa zen egungo trenbide-zerbitzuak birmoldatzea eta hiri handien inguruan beste zerbitzu berri batzuk sortzea, metropoli-garraio erakargarri eta moderno bat sortuz. Beste helburu bat zen herritarrek autoa etxean uztea eta, horren ordez, trenez joatea. Izan ere, lehen uste zen trenak erdiguneraino baino ez zirela iritsi behar, eta asmoa zen erabiltzaileek "nahierara" aukeratu ahal izatea trenetik jaitsiko ziren tokia, haien helmugaren arabera, eta beste garraiobide batzuk hartu ahal izatea, hala nola metroa. Gainera, une horretan beste 3 sare zeuden: Cartagena, Ferrol eta Leon, Renfe FEVEk bide estuan operatuak.

2008ko ekainaren 11n, Zaragozako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen, 2008ko Zaragozako nazioarteko erakusketa baino hiru egun lehenago.

Katalunian, Bartzelonako gune metropolitarreko aldiriko-zerbitzuak huts ugari sufritu zituen, eta horri gaineratuz 2006ko Kataluniako Autonomia Estatutua, zeinaren arabera Kataluniako Generalitateak dauka erkidegoko trenbideen ardura, Generalitateak eta Espainiako Gobernuak adostu zuten kudeaketa Generalitatearen esku uztea. Hala, Generalitateak, zerbitzuen kudeaketaz gain, erregulazioak, planifikazioak, koordinaketak, ikusketak eta tarifikazioak bere gain hartu zituen. Horretarako Rodalies de Catalunya marka komertziala sortu zen 2010eko urtarrilaren 1.an, eta Renfe Operadora eragileari eman zitzaion ustiapena. Gainera, 2011ko urtarrilaren 1.an marka komertzial horri gaineratu zitzaizkion Distantzia Erdiko trenen zerbitzua.

2014ko martxoaren 20an, Tarragonako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen.

2014ko martxoaren 24an, Gironako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen.

2015eko martxoaren 16an, Lleidako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen.

2018ko urriaren 29an, Kordobako Renfe Aldiriak sarea martxan jarri zen.

Ezaugarriak

Renfe Aldiriak 
Renfe Aldiriak  linearen trena Villaverde Bajon

Lineek, oro har, hiri nagusia bere inguruekin lotzen dute, eskuarki probintziarekin.

Lerroak erradialak dira hiriko erdiko geltokian, edo izar formako hiritik igarotzen direnak.

Gainera, ezaugarri hauek ditu:

  • Ordutegi kadentziatuak
  • Maiztasun handiak
  • Hurbileko estazioak
  • Tarifikazio berezia, inguruko gainerako garraioekin bateratu ohi dena
  • Lotura ona gainerako garraioekin (metroa, tranbia, etab.)
  • Hirigunearen zeharkaldia tunel azpian, normalean

Zerbitzua

Sare egituratzaileak askotarikoak dira: batzuek line bat dute, Kordoba edo Donostia kasu, eta beste batzuek 9 line, Madril edo Asturiasen kasu. Katalunia izan ezik, lerroek izen hau dute: "c" letra (cercanías, gaztelaniaz), gidoi bat eta linearen zenbakia. Gainera, kolore askotakoak izan daitezke, jarraian agertzen den bezala:

Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak 
1. linea 2. linea 3. linea 4. linea 5. linea 6. linea 7. linea 8. linea 9. linea 10. linea

Oraingoz, ez dago C-11 edo goragoko linearik inongo saretan. Kataluniaren kasuan, lineak "R" batez izendatzen dira, eta jarraian, dagokion zenbakia. Halaber, hiriaren arabera, Bartzelona izan ezik, "R" aren eta zenbakiaren artean hiriaren hasierakoa jartzen da. Lleidako lineak obalatuak dira. Bartzelonakoen kasuan, bi mota bereiz ditzakegu: digitu batekoak eta bikoak. Lehenengo kasua aldiriak dira, Bartzelona hiriaren inguruan, eta bigarrenak, berriz, Regionals izenekoak, Kataluniako mugetaraino iristen direnak:

Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak 
Bartzelonako lineak Regionals lineak Tarragonako lineak Lleidako lineak Gironako linea

Bestalde, Asturias, Bilbo, Cartagena, Ferrol, Leon edo Santander bezalako sare batzuetan linea batzuk zabalera metrikoko bideetan operatzen dira, eta ez iberikoan. Hemen, Renfe Fevek korritzen du, eta ez Renfe Aldiriak, aldiriak bezala jarraitzen duten arren. Horregatik, zenbaki bakoitzaren amaieran "f" letra erantsiz seinaleztatzen da.

Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak  Renfe Aldiriak 
1. linea 2. linea 3. linea 4. linea 5. linea 6. linea 7. linea 8. linea 9. linea

Flota

Sareetan erabiltzen den materiala horientzat espezifikoa da, hau da, ez da aldiriak ez diren beste zerbitzu batzuetarako erabiltzen. Gainera, guztiak gorri kolorekoak dira (laranja, Kataluniaren kasuan) eta Renfe Aldiriaken logotipoekin eta topografiarekin apainduta daude.

Trena Sareak Irudia
Renfe 442 Madril ( Renfe Aldiriak  ) Renfe Aldiriak 
Renfe 446 Bilbo
Donostia
Kordoba
Madril
Sevilla
Renfe Aldiriak 
Renfe 447 Bartzelona
Donostia
Girona
Murtzia-Alacant
Santander
Tarragona
Valentzia
Renfe Aldiriak 
Renfe 470 Santander Renfe Aldiriak 
Renfe 450 Bartzelona
Madril
Renfe Aldiriak 
Renfe Civia Asturias
Bartzelona
Cadiz
Girona
Madril
Malaga
Sevilla
Valentzia
Zaragoza
Renfe Aldiriak 
Renfe 592 Murtzia-Alacant
Valentzia
Renfe Aldiriak 

Sareak

Sarea Lineak Luzera (km) Geltokiak Bidaiariak
Asturias 9 383,2 143 11 500 000
Bartzelona 6 462,7 134 410 984
Bilbo 4 67,0 44 8 911 784
Cadiz 2 61,0 13 2 667 000
Cartagena 1 19,6 15 28 500
Donostia 1 80,5 30 6 150 000
Ferrol 1 52,5 24 28 500
Girona 1 144,2 30 1 460 000
Katalunia 6 1 102 134 5 831 587
Kordoba 1 23,5 5 935 000
Leon 1 11,8 9 28 500
Madril 10 370 90 321 200 000
Malaga 2 70 26 11 469 000
Murtzia-Alacant 3 202 26 3 730 000
Santander 3 160,6 27 3 800 000
Sevilla 5 254 33 7 480 000
Tarragona 2 73,1 11 2 587 413
Valentzia 6 323 72 15 860 000
Zaragoza 1 16,6 6 294 000
GUZTIRA 67 3 966,6 893 404 623 774

Erreferentzia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Renfe Aldiriak HistoriaRenfe Aldiriak EzaugarriakRenfe Aldiriak ZerbitzuaRenfe Aldiriak FlotaRenfe Aldiriak SareakRenfe Aldiriak ErreferentziaRenfe Aldiriak Ikus, gaineraRenfe Aldiriak Kanpo estekakRenfe AldiriakAldiriBizkaiaEspainiaGaztelaniaGipuzkoaKatalanKataluniaKataluniako GeneralitateaRenfe OperadoraValentziaValentziera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Galileo GalileiAdolf HitlerEuskal Rock ErradikalaAro ModernoaTxolarreIlargiaCecilia BoloccoHistoriaurreaOdolArnaldo OtegiEneko AristaJaponiaGoenkaleHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuDublinErik BerganzaKristautasunKate trofikoNafarroa BehereaOzeanoEmpar PinedaBurdinaTxinako Herri ErrepublikaEnergia berriztagarriAzaleraLapurdiZeltaNafarroako Erresumawywk2FrantziaArmentiako basilikaInternazionalaJ MartinaEnergia ez berriztagarriZangolanPalestinako Landa Historia ProiektuaMonarkiaAlexandro HandiaAimar OlaizolaErrementari (filma)Ugal-aparatuGernuAngelu (geometria)HertzainakJude BellinghamPablo PicassoBurgosko prozesuaBaztango Donejakue bideaArantzazuko santutegiaJohann Sebastian BachHaurren Eskubideen AldarrikapenaHomosexualitateContact (1997ko filma)Pink FloydBiozenosiArte gotikoaLaboral KutxaBertsolari Txapelketa NagusiaPaulo AzpiazuOñatiko UnibertsitateaDiktaduraElektrizitateGipuzkoaGoogle bombGutun formalFrantziako IraultzaNazio Batuen ErakundeaNarrastiAnimaliaSarpenAndelos🡆 More