Ramiro Pinilla (Bilbo, 1923ko irailaren 13a- Bilbo, 2014ko urriaren 23a) idazle bizkaitarra izan zen, Getxon bizi zena.
Gaztelaniaz idatzi zituen bere liburu ugariak, eta 2006an Espainiako Narratiba Sari Nazionala jaso zuen, Las cenizas del hierro lanarengatik.
Ramiro Pinilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ramiro Pinilla García |
Jaiotza | Bilbo, 1923ko irailaren 13a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 2014ko urriaren 23a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | eleberria |
Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duen idazlerik oparoenetako bat izan zen. Bere lehen eleberriak, Las ciegas hormigas (1960) izenburukoak, Nadal Saria eta Espainiako Kritika Saria irabazi zituen. 1971n finalista izan zen Planeta Sarian, Seno lanarekin, baina zirkulu komertzialetatik urruntzea erabakirik, argitaletxe txikietan argitaratu zuen bere obra gehiena, eta irakurle gehienentzat ezkutuko idazlea izan zen urte askoan.
Getxon kokatuta dagoen narrazio- eta eleberri-saila da, beharbada, gehien goraipatu dena: Recuerda, oh, recuerda (1975), La gran guerra de doña Toda (1978), Andanzas de Txiki Baskardo (1979), Quince años (1990) eta Huesos (1997). 2005ean burutu zuen bere bizitzako lanik handinahiena: Verdes valles, colinas rojas trilogia (La tierra convulsa, Los cuerpos desnudos eta Las cenizas del hierro liburuek osatua). Euskal gatazkaren sorburu politikoak eta moralak aztertzen dituen lan horrek Euskadi Saria jaso zuen 2005ean, eta Kritika Saria eta Narratiba Sari Nazionala 2006an. 2013an bigarren aldiz irabazi zuen Euskadi Saria Aquella edad inolvidable lanarekin.
2014ko urriaren 23an hil zen 91 urterekin.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ramiro Pinilla, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.