Plantain, zain-belar edo arpin Plantago generoko landare askoren izen generiko arruntak dira:
Plantain | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Plantaginaceae |
Generoa | Plantago |
Azpibanaketa | |
5 azpigenero daude Plantago generoan (2008ko abenduan) Plantago |
Plantago generoa 200en bat espeziez osatuta dago, horietako asko plantain izena hartzen duten landare txiki eta nabarmendu gabekoak direla. Gehienak landare belarkarak dira, gutxi batzuk 60 cm-rainoko garaiera izan dezaketen zuhaixkatxoak badira ere. Hostoak eseriak dira, baina zurtoinaren ondoan estutzen dira hosto-txorten baten itxura hartuz. Hostoaren zati zabalean elkarrengandik aldentzen diren hiru edo bost zain paralelo dituzte. Espezien arabera, hostoak zabalak ala estuak dira. Infloreszentziak 5 eta 40 cm arteko garaiera izaten duten zurtoinetan jaiotzen ohi dira, eta kono labur edo buru luzeak izan daitezke, haizez lorautseztatzen diren makina bat lore txikiz osatuak.
Lepidoptero (tximeletak eta sitsak) espezie batzuen larbek elikagaitzat dituzte - ikus plantainez elikatzen diren lepidopteroen zerrenda.
Ia lurbira guztian aurki daitezke, Amerika, Asia, Australia, Zeelanda Berria, Afrika eta Europan barne. Generoko espezie asko habitat ezberdin askotan aurki daitezken belar kosmopolitak dira, gehien bat toki hezeetan. Mendi garaietan eta itsas bazterretan ere aurkitu ahal dira. Sarritan errepide bazterretan ere agertzen dira.
Aitzineuskaraz *ardi-bini 'ardi-mihi'; Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Plantago espeziak Historiaurreko garaietatik izan dira erabiliak sendabelarrak legez. Belar hauek idorgarri, toxinen aurkako, mikrobioen aurkako, hanturaren aurkako, espektoragarri, estiptiko eta diuretikoak ei dira. Kanpoaldean, hostoen kataplasma erabil ei daiteke intsektuen ziztada, huntz pozoitsuagatiko negal, zauri txiki eta zaldarrekin. Barrualdean, eztularen eta bronkitis aren aurka erabil ei daiteke, edabe, tintura edo siropa prestatu eta gero. Hosto zabaleko barietateak batzuetan entsaladak eta antzeko prestaketak egiteko erabiltzen dira.
Plantago generoaren mugak nahiko egonkorrak izan dira; kontu eztabaidatuena Bougueria (Andeetako espezie bat) eta Littorella (ur-landareko 2 edo 3 espezie) espezieak generoan sartu behar diren ala ez izan da.
Plantago generoan 200 espezie inguru daude, euren artean hurrengoak:
|
|
|
(Ingelesez)*Plantain handia, Grieve anderearen belar bildumatik
(Ingelesez)*“P. Major”aren erabilerak sendagintzan Armenian
(Ingelesez)*Informazio gehigarria P. Psyllium-i buruz, hazteko bideari eta balio ekonomikoari buruzkoa barne
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Plantain, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.