Phasianidae

Fasianidoak (Phasianidae) Galliformes ordenako hegazti-familia bat dira.

Familia honetakoak dira, adibidez, faisaiak, oiloak, eperrak, indioilarrak eta lurrean ibiltzen diren beste hegazti batzuk.

Phasianidae
Oligozeno-Gaur egun

Phasianidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaGalliformes
Familia Phasianidae
Horsfield, 1821

Hegazti sendoak izaten dira, eta hegoak laburrak izaten dira gorputzaren tamainarekiko; ez daude moldatuta hegaldi luzeak egiteko. Kolore bizikoak izaten dira espezie asko. Gehienbat graniboroak dira, hau da, aleak jaten dituzte, baina intsektuak ere jaten dituzte. 177 espezie daude 42 generotan banatuak. Batzuetan, bi subfamiliatan bereizita sailkatu ohi dira: Phasianinae eta Perdicinae.

Arrek lumaje ikusgarriagoa dute emeek baino (dimorfismo sexuala). Isatsa luzea eta puntaduna izaten dute, buruan luma berde-urdinxka distiratsuak dituzte, eta bi zirkulu gorri begien inguruan. Lepoan, lepoko gisa, luma txiki zuriak. Gorputza marroixka izaten da.

Emeek, berriz, lumaje ez hain markatua dute, luma arre eta grisekin. Arrak baino txikixeagoak izaten dira.

Eurasian eta Afrikan bizi dira, eta espezie gehienak Asiako hego-ekialdean eta Afrikan bizi dira. Leku irekietan nahiz basoetan bizi dira, hala itsasoaren mailan nola mendialdeetan elurren mugan. Espezie gehienak ez dira migratzaileak, baina espezie gutxi batzuek migrazio luzeak egiten dituzte.

Generoak

Phasianinae subfamilia

  • Afropavo
  • Argusianus
  • Catreus
  • Chrysolophus
  • Crossoptilon
  • Gallus
  • Ithaginis
  • Lophophorus
  • Lophura
  • Pavo
  • Phasianus
  • Polyplectron
  • Pucrasia
  • Rheinardia
  • Syrmaticus
  • Tragopan

Perdicinae subfamilia

  • Alectoris
  • Ammoperdix
  • Anurophasis
  • Arborophila
  • Bambusicola
  • Caloperdix
  • Coturnix
  • Dendroperdix
  • Francolinus
  • Galloperdix
  • Haematortyx
  • Lerwa
  • Margaroperdix
  • Melanoperdix
  • Ophrysia
  • Peliperdix
  • Perdicula
  • Perdix
  • Pternistis
  • Ptilopachus
  • Rhizothera
  • Rollulus
  • Scleroptila
  • Tetraogallus
  • Tetraophasis
  • Xenoperdix

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Galliformes

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aizkora probaAtmosferaNeokontserbadurismoEzteiPatataErromaMoskuNutrizioJeanne DeroinPoleaKaren Dianne BaldwinGizakiIraultza neolitikoPopFranco BaresiAnimaliaEguzki-energiaJoseba Díez AntxustegiPello ReparazPaperTraineru estropadaHasan ibn AliJon Gotzon AldaparenaGarbiñe MuguruzaJazzHipatia AlexandriakoaEnaraKorrikaSagardoEguzki-sistemaPodzolIñaki Sanz AzkueJon KortajarenaUroilo arruntHizkuntzaZuhaitzItzuli (itzultzaile neuronala)Klasizismo (musika)Bero-ahalmenIrunLaura Pérez RuanoOrnogabeDemokraziaEbaluazio (hezkuntza)OzeanoBasahateEuskal Irrati TelebistaMediterraneoaAlemaniaJose Luis ZumetaBerrobiFrantziaGoi-kulturaAbiaduraIzaroDurangoko bonbardaketaLionel MessiErresuma BatuaHots-kutsaduraMonarkiaGreziaItsasoko ekosistemaPäivi MeriluotoArkitekturaren historiaZeharkako txirulaAlfontso X.a GaztelakoaBlas LezoOzeano BareaArotzaren eskuakUztarriaPedro Sánchez🡆 More