Peadar Kearney

Peadar Kearney, irlanderaz Peadar Ó Cearnaigh (Dublin, 1883ko abenduaren 12a - ib., 1942ko azaroaren 24a) irlandar errepublikar nazionalista eta abesti matxinoen (rebel songs) konposatzailea izan zen.

1907an Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia) ereserkia konposatu zuen, hain zuzen ere, gaur egun Irlandako Errepublikako ereserki nazionala dena.

Peadar Kearney
Peadar Kearney
Bizitza
JaiotzaDublin1883ko abenduaren 12a
HerrialdeaPeadar Kearney Irlandako Errepublika
HeriotzaDublin1942ko azaroaren 24a (58 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Hezkuntza
HeziketaSt. Joseph's Secondary C.B.S., Fairview (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkantugilea
KidetzaIrlandar Anaitasun Errepublikarra

Musicbrainz: 202c867e-bfc5-466b-a803-fc1b3a67d891 Discogs: 1029287 Find a Grave: 5747053 Edit the value on Wikidata

Brendan Behan eta Dominic Behan idazleen osaba izan zen.

Gaztaroa

Kearney Dublin hiriko Lower Dorset Street kaleko 68. zenbakian dagoen etxebizitzan jaio zen. Bere aita Louth konderrikoa zen, ama berriz Meath konderrikoa. Model School, Schoolhouse Lane eta Dublin hiriaren iparraldean dagoen Fairview barrutiko St Joseph's Christian Brothers School ikastetxetan ikasi zuen. Hamalau urterekin eskola utzi eta etxeetako margolari-mutil gisa lanean hasi zen.

Politika ibilbidea

1901an Kearney Gaelic League erakundeko kide bilakatu zen, aldiz, 1903an Irish Republican Brotherhood erakundean ere sartu zen. Gau eskoletan irlandera irakasle lanetan aritu zen, ikasle ugariren artean Sean O'Casey idazlea ere izan zuela. National Theatre Society elkarteak lana topatu eta 1904an gerora Abbey Theatre antzokia izango zen eraikin abandonatua ikuskatzen lehenengoetakoa izan zen, azkenik antzoki ospetsu honek bere ateak urte hartako abenduaren 27an ireki zituelarik. 1916. urterarte antzokiari bere babesa eman eta aldiroko berrikuskapenak burutu ohi zituen.

1913an Kearney Irish Volunteers erakundearen sortzailetako bat ere izan zen. 1914ko Howth eta Kilcoole barrutietako liskar eta tiroketetan ere parte hartu zuen. 1916ko Pazkoko matxinadan zehar Kearneyk Thomas MacDonagh buruzagitzarenpean Jacob's gaileta lantegian kokaturik zegoen taldearekin batera borrokatu zen, azken ekintza horretan parte hartzearen ondorioz Abbey Theatre antzokiak Ingalaterran zehar burutzen ari zen biratik at gelditu zen. Poliziek atxilotu aurretik ihes egin zuen.

Irlandar Independentzia Gerran ere esku hartu zuen. 1920ko azaroaren 25ean Dublingo Summerhill barrutiko bere etxebizitzan atxilotu zuten, lehenbizi Dublingo Collinstown Camp kontzentrazio-esparruan preso sartuz, eta ondoren Downeko konderrian dagoen Ballykinler Camp kontzentrazio-esparrura iraganez.

Michael Collinsen lagunmina izan zen, Irlandar Independentzia Gerraren hasieran Kearneyk lehenbizi Irlandako Estatu Askearen aldekoekin bat egin zuen baina Collins hil zenean, Estatu Askearengan fedea galdua eta Errepublikarren aldera iragan zen. Ez zuen luzaroan politikan parte hartu, azkenik bere hasierako etxebizitza margolaritzako lanbidera itzuli zelarik. 1942an Kearney nahiko txiroa zelarik Dublingo Inchicore auzoan zendu zen. Dublingo Glasnevineko Hilerria hilobiraturik dago. Eva bere emazteak, eta Pearse eta Con semeek biziraun zioten.

Erreferentziak

Tags:

188319071942Abenduaren 12Amhrán na bhFiannAzaroaren 24DublinEreserkiIbidemIrlandaIrlandako ErrepublikaIrlandako gaeleraNazionalismo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gari MujikaRomandiaFidela BernatAntzinaroaPruden GartziaJorma SandelinGas naturalNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaUgalketaJon ArretxeErrubrika (hezkuntza)PopBiotopoErnalketaSindikatuAne IbarzabalMadrilKike AmonarrizErdi AroaPedro Miguel EtxenikeZinematikaApirilaren 26Candela PeñaPornhubHammurabiren KodeaTxikipediaNestor BasterretxeaGazteluHaurren Eskubideen AldarrikapenaIzarQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?Ingalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioay7cauEnergia hidrauliko1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaItsas pinuKuku-belarErlijioEmpar PinedaHipotesiBegoña Muruaga LacaSofonisba AnguissolaBigarren Mundu GerraErrobi (taldea)WikidataEuskarazko Wikipedia (webgunea)Aro ModernoaP2PGernu-aparatuBehin batean LoiolanCobweb (2023ko estatubatuar filma)GasAthleticJules VerneWładysław BartoszewskiDonibane GaraziOrnitorrinkoPagoetako natura parkeaEuskal Rock ErradikalaZuberoako maskaradakHannah ArendtMoskuAnje DuhaldeTxinako Herri ErrepublikaMaialen BerasategiEstitxu GaraiLegazpisyo04Deba (ibaia)Sistema eragileBizenta Mogel🡆 More