Matematika Parabola

Geometrian, parabola, grekerazko παραβολή hitzetik, foku deritzon puntu finko batetik eta zuzentzailea deritzon zuzen finko batetik distantzia berera dauden planoko puntuen multzoak osatzen duen kurba edo puntu horien leku geometrikoa da.

Konika edo sekzio koniko bat ere bada parabola: zehatzago, erreboluziozko kono batekin konoaren sortzaileekiko paraleloa den plano bat ebakitzean sortzen den kurba da. Kalkuluan, funtzio koadratiko guztiak parabolak dira.

Errealitatean gorputzen erorketa-mugimenduen ibilbideetan eta astro edo argizagi zenbaiten orbita gisa agertzen da parabola. Ingeniaritzan ere maiz erabiltzen da, zubien eraikuntzan esaterako.

180
Parabola bat.
180
Parabola, urdinez: F fokutik eta zuzentzailetik parabolako puntu batera dauden distantziak berdinak dira.
140
Parabola konika bat da: plano bat erreboluziozko kono batekin ebakitzean ere sortzen da.
180
Parabola gorputzen mugimenduan agertzen den ibilbidea izaten da.

Parabola bateko elementuak

Matematika Parabola 
Parabola bateko elementuak: fokua, erpina, zuzentzailea, ardatza eta latus rectum izenekoa. Fokutik erpinerako distantziari foku-distantzia deritzo eta balioa p.

Parabola batean foku izeneko puntu batetik parabolako puntu jakin baterako distanzia eta puntu horretatik zuzentzaile izeneko zuzen baterako distantzia berdinak dira.

Erpina parabolan kurbadura edo makurtasun handiena duen puntua da eta fokuaren eta zuzentzailearen arteko erdipuntuan dago.

Erpinetik fokura dagoen p distantziari foku-distantzia edo foku-erradio deritzo. Erpinetik zuzentzailera dagoen distantzia ere p da.

Fokutik igaro eta zuzentzailearekiko elkartzuta den zuzena ardatza da. Parabola simetrikoa da bere ardatzari buruz. Ardatza fokutik eta erpinetik pasatzen den zuzena ere bada.

Ardatzarekiko paraleloa den edozein zuzena parabolaren diametro bat da.

Muturrak parabolan dituen eta fokutik igarotzen den zuzenkia foku-korda bat da.

Parabolaren ardatzarekiko elkartzuta den foku-korda latus rectum izeneko zuzenkia da eta foku-korda txikiena da. Latus rectum delakoaren zabalerari foku-zabalera deritzo eta bere balioa 4p da.

Parabolaren geometria

Parabola leku geometriko gisa

Konika guztiak, parabola barne, leku geometriko dira. Zehatzago, parabola foku izeneko puntu baterako distantzia eta zuzentzaile izeneko zuzen baterako distantzia laburrena berdinak dituzten puntuen leku geometrikoa da.

Parabola bat definizio hori erabiliz marraztu daiteke:

Matematika Parabola 
Parabola bat marrazten.
  • edozein zuzen (zuzentzailea izango dena) eta F puntu bat (foku izango dena) marraztu behar dira;
  • zuzentzaileko edozein puntu aukeratzen da (irudian, T);
  • puntua fokuarekin lotzen da zuzenki baten bitartez;
  • zuzenkiaren erditzailea marraztu;
  • T puntutik altxatzen den zuzentzailearekiko elkartzuta marraztu;
  • erditzailea eta elkartzuta ebakitzen diren P puntua parabolako puntu bat izango da, TPF hirukia isoszele izanik, PF eta PT distantziak (fokutik parabolarako punturako eta zuzentzailetik parabolako punturako distantziak, alegia) berdinak baitira, parabolaren leku geometrikoaren definizioari jarraiki;
  • T puntu ezberdinetarako prozesua errepikatuz, parabolako puntu ezberdinak lortuko dira.

Parabola baten ekuazioa

Ekuazio kanonikoa

Matematika Parabola 
Latus rectum delakoaren zabalera edo foku-zabalera zenbat eta handiagoa, parabola hainbat eta zabalagoa da. y=x2/4 parabolan, foku-zabalera honela kalkulatzen da: y=x2/4 → 4y=x2 (4py=x2)→p=1→foku zabalera=4p=4.

(h,k) puntuan erpina eta y=k-p zuzentzailea dituen parabolak ardatz bertikala izango du eta ekuazio kanonikoa hau izango da:

      Matematika Parabola 

Fokuaren koordenatuak (h,k+p) dira. p erpinetik zuzentzailera edo erpinetik fokura dagoen distantzia da.

Zuzentzailea x=h-p bada, erpina (h,k) izanik betiere, ardatz horizontala izango du eta bere ekuazioa hau izango da:

      Matematika Parabola 

Ardatza horizontala den kasu honetan fokuaren koordenatuak (h+p,k).

Horrela, erpina (0,0) puntuan edo jatorrian duen parabola baten ekuazioa, goruntz zabaltzen bada, ardatz bertikalez beraz, hau da:

      Matematika Parabola 
Matematika Parabola 
Parabola mota lau: goruntz zabaltzen dena (horiz), beheruntz (urdinez), eskubiruntz (gorriz), ezkerreruntz (berdez). Goruntz eta beheruntz zabaltzen diren parabolek ardatz bertikala dute. Eskubiruntz eta ezkerreruntz zabaltzen direnek ardatz horizontala dute.

Erpina (x0,y0) puntuetatik igarotzen bada hau da ekuazioa, p fokutik erpinera edo erpinetik zuzentzailera dagoen distantzia izanik:

      Matematika Parabola 

Arestiko parabola beheruntz zabaltzen bada, hau da bere ekuazio kanonikoa:

      Matematika Parabola 

Erpina jatorrian duen parabola baten ekuazioa, eskubiruntz zabaltzen bada, ardatz horizontalez beraz, hau da:

      Matematika Parabola 

Erpina (x0,y0) puntuetatik igarotzen bada hau da ekuazioa:

      Matematika Parabola 

Arestiko parabola ezkerreruntz zabaltzen bada, hau da bere ekuazio kanonikoa:

      Matematika Parabola 

Latus rectum

Matematika Parabola 
DE zabalera fokala FV fokutik erpinerako distantziaren lau halako da parabola guztietan.

Matematika Parabola  parabolak (0,p) puntuan du fokua. Latus rectum zuzenkiaren muturreko puntuak (-2p,p) eta (2p,p) dira eta beraz, bere zabalera, zabalera fokala deitzen dena, 4p da. Beste parabola guztietan ere 4p da zabalera fokala, koordenatuetan beharrezko aldaketak eginez ikus daitekeen bezala.

Parabola funtzio koadratiko gisa

Parabolaren ardatza bertikala denean, ekuazio kanonikoa garatuz, funtzio koadratikoa lortzen da:

      Matematika Parabola 

Funtzio koadratiko guztiak parabolak dira, ardatz bertikalez:

  • Matematika Parabola  denean, goruntz zabaltzen da;
  • Matematika Parabola  denean, beheruntz zabaltzen da.

Ekuazio kanoniko batetik funtzio koadratiko erako ekuazio baterako bihurketa formula hauen bitartez egiten da:

      Matematika Parabola 

Funtzio koadratikotik ekuazio kanonikora aldatzeko, berriz:

      Matematika Parabola .

Ardatza horizontala denean, honela definitzen da funtzioa, aldagai independentetzat y hartuz:

      Matematika Parabola 
  • Matematika Parabola  denean, eskubiruntz zabaltzen da;
  • Matematika Parabola  denean, ezkerreruntz zabaltzen da.

Ardatza horizontala den kasu honetan, honako hauek dira funtzio koadratiko-ekuazio kanoniko bihurketarako formulak:

      Matematika Parabola 
      Matematika Parabola .

Ekuazio orokorra

Parabola konika edo kurba koadratiko jakin bat da. Kurba koadratikoen ekuazio orokorra hau da:

    Matematika Parabola 

Ekuazio honetako soluzioek parabola bat osatuko dute baldin eta Matematika Parabola  betetzen bada eta, aldi berean, Matematika Parabola  edo Matematika Parabola  betetzen bada.

Horrela, Matematika Parabola  balio jakin baterako:

    Matematika Parabola 

Funtzio koadratiko moduan edo era kanonikoan, parabolaren ardatza horizontala edo bertikala da. Parabola ekuazio orokorraz eratzen bada, bere ardatza zeiharra ere izan daiteke.

Ekuazioa koordenatu polarretan

Ardatz bertikala duen parabola baten ekuazioa koordenatu polarretan hau da, 2p foku-zabaleraren erdia izanik:

      Matematika Parabola 

Ardatz horizontala bada:

      Matematika Parabola 

Ekuazio parametrikoak

Parabolak denboran zehar egiten den ibilbide bat adierazten duenean egokiagoa izan daiteke, ekuazio parametrikoak erabiltzea, puntu bakoitza non dagoen azaltzeaz gainera, noiz gertatzen den ere adierazten dutelako.

Ardatza bertikala denean, (h,k) erpinaren koordenatuak eta p distantzia fokala izanik:

    Matematika Parabola 

Ardatza horizontala denean:

    Matematika Parabola 

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Matematika Parabola Parabola bateko elementuakMatematika Parabola Parabolaren geometriaMatematika Parabola Parabola baten ekuazioaMatematika Parabola ErreferentziakMatematika Parabola Kanpo estekakMatematika ParabolaFoku (geometria)Funtzio koadratikoGeometriaGrezieraKalkulu (argipena)KonikaKonoKurba (argipena)Leku geometrikoParalelo (argipena)PlanoZuzentzaile (argipena)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

LoteriaOstegun SantuaLur ErrekondoMaria ArrillagaWeb nabigatzaileSektore ekonomikoBigarren Mundu GerraSirolimusHausterre-egunBergaraMizenastar zibilizazioaPalankaIsurtzeJuan Sebastian ElkanoLizarraMicrosoftOxigenoHidrosferaAnanaGalaxia eliptikoSoziolinguistikaBernardo AtxagaMaialen LujanbioZibilizazio minoikoZelulaGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batBerdeElhuyar HiztegiaMetal AroaItzulpen automatiko neuronalIrizar ieKareharriXIX. mendeaLeBron JamesEn Tol SarmientoLazkao TxikiEskola segregazioInauteriak Euskal HerrianTigreEuskal Herriko kulturaEnergia elektrikoMaria UrcelayBirkenwaldTiti-koitoaWikidataMason MountCastillo SuarezRamadanUrdaibaiNarrastiRingo StarrNeolitoaRaponeIslamGo!azen (telesaila)Peziza ammophilaErlojuIkastolaEuskal Lore JokoakOctave FeuilletOlaia InziarteGozategiAsunIzenordainAntzinako ErromaDiana UrreaAntzinako EgiptoSoinu kutsaduraDagbaniDastamenZilarDanio erythromicronBelestarKanariakSergio MattarellaHegazti🡆 More