Udalerria Oltza: Nafarroa Garaiko udalerria

Oltza (ofizialki: Oltza Zendea) Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta.

Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 11,0 kilometrora. Altuera 374 eta 958 metro artekoa da, eta 40,7 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 1836 biztanle zituen.

Oltza
Udalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Udalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia
Ibero konztejuko gatzagak
Oltza (udalerria) bandera
Bandera

Oltza (udalerria) armarria
Armarria


Kokapena
HerrialdeaUdalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia Euskal Herria
LurraldeaUdalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia Nafarroa Garaia
MerindadeaUdalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia Iruñea
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
Administrazioa
EstatuaUdalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia Espainia
ErkidegoaUdalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofizialaUdalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia Cendea de Olza / Oltza Zendea
Alkatea
(2023-2027)
Jose Maria Cuende Vallejo
(Independenteak)
Posta kodea31171
INE kodea31193
Herritarraoltzatar
Geografia
Koordenatuak42°49′21″N 1°45′14″W / 42.8225°N 1.7539°W / 42.8225; -1.7539
Azalera40,7 km²
Garaiera374-958 metro
Distantzia11,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.836 (2023: Udalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia −35)
alt_left 930 (%50,7)(2019) (%49,1) 901 alt_right
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Zahartzea% 8,95
Ugalkortasuna‰ 49,63
Ekonomia
Jarduera% 85,53 (2011)
Desberdintasuna% 0 (2011)
Langabezia% 8,15 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak% 15,10 (2018: Udalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia %5,12)
Datu gehigarriak
Webguneawww.ayuntamientoolza.com

Oltza udal-barrutiak Oltza zendea historikoaren zatirik handiena berreskuratzen du, Orkoien kontzejua izan ezik, 1991n banandu baitzen udalerri independente bihurtzeko. Bere lurralde gehiena laua da, gorabehera txikiekin, eta Arga eta Arakil ibaien arteko lurraldeak hartzen ditu. Iruñea hiriburuaren inguruan duen kokapenak hiri-kutsua duen landa-izaera ematen dio; izan ere, kontzeju txikietan antolatu arren, eraikin moderno batzuk hiri-inguruneetan ohikoagoak dira, bereziki Ororbian. Bere ekonomia tradizionalaz gain, batez ere nekazaritzakoa, azken hamarkadetan bere egoera pribilegiatuak industria enpresa handiak instalatzea ahalbidetu du, Volkswagenen kasuan bezala Aratzurin.

Bertako biztanleak oltzatarrak dira. Udalburua Ororbia kontzejua da, non udaletxea da.

Izena

Oltza beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Olça (1099)
  • Olza (1274)
  • Olssa (1279)
  • Olça (1532)
  • Cendea de Olza (1534)
  • Cendea de Olza (1800)
  • Oltzaran (1926)
  • Oltza (1974)
  • Oltza (1990)
  • Oltza zendea (2009)

Etimologia

Udalerriak Oltza izen bereko zendeatik hartzen du izena.

Ezaugarriak

Armarria

Oltzako armarria Oltza zendeako armarria da, eta blasoi hau du:

« Hondo urdin bat eta aurrean gari soro batez osatuta dago, urrezko ziriekin. »

Bandera

Oltzako banderak zendeakoa da, eta zendeako armarria dauka hondo gorri baten gainean. Armarriak eguzki bat du gainean.

Geografia

Oltza zendea Nafarroa Garaiaren erdialdean dago, Iruñerriko metropoli eremuaren ipar-mendebaldean, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik hamar bat kilometrora.

Mugakideak

Ingurune naturala eta kokapena

Erliebe anitza du. Malda leunen beheko aldeak, Iruñeko margen gainean modelatuak, batzuetan kalkareniten azaleratzeek eteten dituzte, batzuetan Triasikoko formazio diapirikoek lagunduta. Arga, Arakil eta Urtxikia ibaietan garapen handia duten metaketa kuaternarioek hedadura lau zabalak sortzen dituzte. Azkenik, Sarbil mendilerroak, mendebaldean, huts egindako antiklinala, neurri batean bere harrien erresistentzia handiagoari esker nabarmentzen dena, malda konbexu bat eratzen du, Arakil ibaian amiltzen diren amildegietako ebakiduren ondorioz ospatzen dena.

Klima eta landaredia

Oltza zendeak azpimeditarraneo motako klima dauka, prezipitazioak urte osoan zehar ugariak diren arren, udaberri eta udazken garaian izaten dira ugarien 1.000mm eta 1.400mm euri jausten da urteko 120 egun euritsuetan. Tenperaturak 10 eta 13 gradu bitartekoak izaten dira eta udan bi hilabete idor izaten dira, (uztaila eta abuztua).

Landaredia klimaren araberakoa da, haritzak, birlandaturiko pinu lariziarrak, eta udalerriko gunerik altuenetan pagoren bat.

Estazio meteorologikoa

Oltza zendean ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Etxauribar pareko ibarrean, estazio bat dagoen Etxauri udalerrian, itsasoaren mailatik 387 metrora, Nafarroako Gobernuak 1976an jarritako estazio meteorologikoa dago.

  Udalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia    Datu klimatikoak (Otazu, 1976-2020)   Udalerria Oltza: Izena, Ezaugarriak, Geografia   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.2 22.0 28.5 29.5 34.0 42.0 43.4 44.0 41.0 32.8 24.5 21.0 44.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 10.9 14.3 16.2 20.4 25.0 28.0 28.3 24.9 19.2 12.9 9.7 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.2 8.7 10.6 14.1 18.1 20.7 20.9 18.0 13.7 8.6 6.0 12.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 1.5 3.1 4.9 7.7 11.1 13.4 13.6 11.0 8.2 4.3 2.2 6.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.0 -13.5 -10.0 -4.0 -1.8 2.0 4.0 5.0 2.0 -3.5 -7.5 -10.0 -14.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 84.3 72.7 68.6 76.2 65.8 54.5 37.6 33.5 42.1 75.1 88.3 76.8 775.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 68.0 47.5 57.8 57.0 66.5 47.0 60.0 66.4 79.0 56.4 73.7 74.0 79.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.7 10.9 10.0 11.7 10.5 6.8 5.0 4.8 6.4 9.9 11.4 10.6 109.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.1 1.2 0.5 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 0.6 3.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

Oltzak 10 kontzeju ditu:

Gainera, udalerrian 2 herri hustu daude:

  • Larrañea
  • Lekoate


Oltza udalerriko herriak

Historia

Udalerriaren historia Oltza zendearen historia da, eta 1991n sortu zen, Orkoienek independentzia lortu ondoren.

Demografia

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, XX. mendearen lehen erdialdean biztanleak galduz joan zen. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, Iruñearen hedapenak eraginda, populazioa hazten hasi zen, batez ere Orkoienen. 1992an Orkoien zendeatik banandu zenean, berriro jaitsi zen populazioa, baina XXI. mendearen hasieran hazten jarraitu zuen.

2023 urteko erroldaren arabera 1836 biztanle zituen Oltzak.

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
1949 2019 2078 2074 1923 1793 2040 2282 2125 2056 2002 1928 1733 1399 2136 2268 1401 1762 1866
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

Udaletxea

  • HELBIDEA: Angulo kalea, 2 (Ororbia kontzejua)

Udal hauteskundeak

Oltza Zendeako alkatea Independientes Cendea de Olza (ICO, eskuineko independenteak) José María Cuende Vallejo atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo osoa izan ez arren, beste alderdiak ados jarri ez zirenez, ICO taldeak alkatetza lortu zuen. Baliogabeko botoak hamaika izan ziren (erroldaren %1,14) eta boto zuriak 31 (erroldaren %3,24). Abstentzioa %24,81koa izan zen.

Oltza Zendeako Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Independientes Cendea de Olza (ICO) 349 4
Legarra 193 2
Oltzako Herria 188 2
Nafarroa Bai 131 1
PSN 64 0

2011n ere ICO izan zen bozkatuena eta zinegotzirik gehien (4) atera zuena. Aldiz, Oltzako Herriak (ezkertiar eta abertzaleak, 3 zinegotzi) sentsibilitate abertzaleko beste zerrendarekin (alkate izandako Juan Antonio Erbururen Zorroka, 2 zinegotzi) ituna egin zuen eta alkatetza Pedro María Azparren Ocañak lortu zuen. PPk eta PSNk ez zuten zinegotzi bat ere eskuratu.

Oltza Zendeako Udala 2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
Independientes Cendea de Olza (ICO) 339 4
Oltzako Herria 261 3
Zorroka 231 2
PP 47 0
PSN 27 0
Oltza Zendeako Udala 2015
Alderdia Botoak Zinegotziak
Independientes Cendea de Olza (ICO) 444 4
Oltzako Herria 408 4
Zorroka 143 1

Alkateak

Hauek izan dira Oltza Zendeako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1991 1995
1995 1999
1999 2003
Juan Antonio Erburu Antxaño 2003 2007
Jose Maria Cuende Vallejo 2007 2011 Independientes Cendea de Olza
Pedro Maria Azparren Ocaña 2011 2015 Oltzako Herria
Moises Garjon Villanueva 2015 2019 Oltzako Herria
Moises Garjon Villanueva 2019 Jardunean Oltzako Herria

Garraioa

La Pamplonesa autobus konpainiak Oltza zendeako Aratzuri, Ororbia eta Iberoko kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek, Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:

2018ko Irailetik aurrera gaueko autobus zerbitzua hasi zen, Oltza Zendeako kontzejuak, eta Etxauri, Iruñearekin batzen dituena. Hau da linea honen ibilbidea:

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «Oltzako hizkera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Oltza zendeako herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.

Oltza zendeako euskara XIX. mendean galdu zen. 1863rako, gainbehera zihoan Iruñerriko hegoaldean, Zizur eta Galar zendeetan hain zuzen ere. 1904rako, berriz, aipatutako zendeetan zein Oltzakoan ere aienaturik zegoen erabat. Itzakoan bizirik iraun zuen urte batzuk gehiago, Aldatzen, Aritzen eta Orderitzen batik bat.

Koldo Zuazok, 2010ean, Oltza zendea ez-euskal eremuan sailkatu zituen.

Zendea honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Oltzako hizkeraz. Gaur egun desagertuta dagoen barietate hori inguruko hainbat zendeek partekatzen zuten, baita Iruñerriko beste ibar batzuek ere, Lizarrerriko Gesalatz ibarra barne.

2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak hizkuntz eremu mistoan sartzea erabaki zuen. Ordura arte eremu ez-euskaldunean zegoen udalerria. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %9,98k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 15,10k.

Ondarea

Aratzuriko gaztelua XV. mendearen hasieran eraiki eta XVI. mendearen erdialdean berreraiki zuten. 1966ko, urriaren 6an, Nafarroako Foru Aldundiak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Oltzar ospetsuak

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Udalerria Oltza IzenaUdalerria Oltza EzaugarriakUdalerria Oltza GeografiaUdalerria Oltza BanaketaUdalerria Oltza HistoriaUdalerria Oltza DemografiaUdalerria Oltza PolitikaUdalerria Oltza GarraioaUdalerria Oltza KulturaUdalerria Oltza OndareaUdalerria Oltza Oltzar ospetsuakUdalerria Oltza IrudiakUdalerria Oltza OharrakUdalerria Oltza ErreferentziakUdalerria Oltza Ikus, gaineraUdalerria Oltza Kanpo estekakUdalerria OltzaEuskal HerriaIruñeaIruñeko merindadeaIruñerriaIruñerriko IbarrakNafarroa Garaia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Urtarrilaren 15IslamQuit IndiaIsurtzeGiza aluMcOnakElixabete EtxanobeMexikoDatu mota osoaAitana EtxeberriaGarizumaAsiaGazte TopaguneaEreinotzEuskal Pentatloi SariaBordeleAndoni IruretagoienaSinapsiEuskal Herriko kulturaDonibane GaraziFlawilPagoLoreGalapagoakKanariakUreterJoseba SarrionandiaBerlingo harresia1997Asun MatillaUrteBulego (musika taldea)Arrate (mendia)Energia hidraulikoSardaInteresLatinIndoeuropar hizkuntzakThierry LepaonLinguae vasconum primitiaeAztarna ekologikoGonzalo BoyeNorvegiaWEskoziaAitana OcañaHaut-LieuJokin EizmendiOrnodunMartxoaren 28VeneziaMaialen LujanbioEuskal mitologiaBirikaPott BandaEuskal HerriaOctave FeuilletHizkuntza gutxituGoi Erdi AroaAna NafarroakoaProtistoIpar Euskal HerriaUrteberriArteriosklerosiHaritzTrans harrotasunaren banderaEusko JaurlaritzaSeo (argipena)Sainte-JalleUOrga jokoIsrael🡆 More