Okre: Kolorea

Okrea lurrezko pigmentu natural bat da, burdin oxido hidratatuz osatua eta kolorea horitik laranja edo arre sakonera duena.

Okre: Kolorea
Okre hori pigmentua
Okre
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera nm
Hamaseitarra #CC7722
RGB (r, g, b) (204, 119, 34)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 42, 83, 20)
HSV (h, s, v) (30°, 83%, 80%)

Pigmentu honetatik egiten den kolorea, ohi, hori urrekara bat bezala deskribatzen da, arinki kafe kolorekoa ikusten delarik.

Okre naturala historiaurretik erabili da pigmentu moduan margotzeko, Lascaux leizeetan esaterako. Oso estimatua da arte eder, dekorazio eta igeltserotzan, ez-toxikoa delako eta oso luze irauten duelako.

Historiaurreko hilobi batzuetan ere, okrea gorpuetan erabili zela ikusi da, adibidez, Frantzain aurkitu zen bi bikien ehorzketan, edo El Argarreko hilobietan hobietan.

Pigmentua

  • okre horia Fe2O3 • H2O, burdin oxido hidratatua
  • okre gorria Fe2O3, kimikoki okre horia bezalakoa, baina beroaren bidez gorritua.
  • okre kafea (Goetita) neurri batean hidrataturiko burdin oxidoa baita ere.

Okreak, ezagutzen diren pigmentu antzinakoenen artean daude, historiaurretik datatuak daudenak, non mural eta eraikinetan erabiltzen zen. Egiptoarrek, gainera, gorputza makilatzeko erabiltzen zuten. Badaude datuak egiptoar, greziar eta erromatar kulturek, tratamendu sendagarrietan erabili izanarena, kauterizazioentzako laguntza bezala.

Erdi Arotik aurrera, margolariek euren margolanetan erabiltzen zuten. Okrea ezagun egin zen Jean-Etienne Astier eskala handian ekoizten hasi zenean, 1785ean, Roussillon eskualdean, Frantzian. Eskualde honetako ekoizpena urteko 40 mila tonakoa izatera iritsi zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren urteko 2 mila tona baino gutxiagora jaitsi zen arren.

Okre guztiak ez dira toxikoak, eta azkar lehortzen diren eta uniformeki azalerak estaltzen dituzten margoak egiteko erabiltzen dira. Mundu osoan daude tonu ezberdinetan, iturri askok, kafe koloreko okrerik hoberena Ziprekoa eta hori eta gorri koloreko hoberenak Roussillonekoak direla dioten arren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  Horiak  
Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse Beixa
           
Azafrai kolorea Okrea Ziapea Arto kolorea Krema Limoi kolorea
           

Tags:

Arre (kolorea)HoriLaranjaPigmentu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

PinuLekeitioKrimenezko filmArotzaren eskuakIrabazi arte! (telesaila)Euskal Kantagintza BerriaKlimaUdalerri Euskaldunen MankomunitateaEuskaldunon EgunkariaErrusiaHayao MiyazakiSua EnparantzaArrainOzono geruzaEspainiako Gerra ZibilaEnergia ez berriztagarriMerkataritzaXalbadorren heriotzeanNorvegiaUztailaren 31Erriberriko Errege JauregiaJose Saenz GarmendiaSumendiIkuskizunUgalketa asexualAntzinako ErromaTxikipediaDomeinu (biologia)Kai NakaiLehoinabarJuan Sebastian ElkanoZentral nuklearOstegun SantuaProtozooEustakio MendizabalLurzoruLapurdiSorginAzeri-buztanEspainiako Bigarren ErrepublikaCristiano RonaldoBaionaPaulo AzpiazuDibulgazioLehen Mundu GerraFangataufaSardaAkizeDatu mota osoaGatza eta argiaHaut-LieuDanio erythromicronInka InperioaBizi itxaropenHaizearen orraziaJoan Antonio MogelEneko AristaOhmen legeaGalaxia eliptikoWeb nabigatzaileSektore ekonomikoAste SantuaAutonomia erkidegoAro ModernoaGatzaren martxaGiza aluDonostiaBerlingo harresiaZuhaitzAnimaliaOñatiRaichur barrutiaBelley kantonamenduaHiri🡆 More