Munduko zazpi mirari berriak 2007ko uztailaren 7an nazioarteko lehiaketa batean aukeratu ziren munduko zazpi tokiei deritze.
Enpresa pribatu batek antolatu zuen, antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak oinarri harturik. New Open World Corporation (NOWC) enpresa pribatuaren sortzaile Bernard Weber zinegile suitzarrak abiarazi zuen ekimena.
Parte hartu nahi zuen edonork erakundearen webgunean e-posta bat erregistratu behar izan zuen eta bere gustukoak aukeratu. SMS bidez ere bozkatu ahal izan zen, baita ordaindu beharreko telefono zenbaki batera deituz ere. Praktikan, ez zegoen eragozpenik norbaitek behin baino gehiagotan bozkatzeko, beti ere, beste telefono edo helbide elektroniko bat erabiliz gero. Hautagai bakarraren alde bozka zitekeen eta, bi dolar estatubatuarren truke, ziurtagiri bat jaso. Erakundeak lehiaketarekin lotutako oroigarriak saldu zituen.
Hasieran, erakunde antolatzaileak egin zuen zerrenda luze batetik zazpi hautagai aukeratu zituen. Zerrenda gero handitu egin zen, jendeak edo herrialdeek halaxe eskatuta. Bozketaren azken hilabeteetan, ordu arte gehien jaso zituzten 21ek baino ez zuten parte hartu.
Azken etapan, Egiptoko gobernuaren kexuen ondorioz, Gizako piramideak zerrendatik kendu ziren, ohorezko hautagai titulua emanda, antolatzaileek trebeki disimulatuta, antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietatik zutik dirauen bakarra delako.
Gizakia bizi denetik 2000 arte eraikitako eraikinak onartu ziren hautaketan, gaur egun zutik egon behar izateko baldintza soilarekin. Emaitzak 2007ko uztailaren 7an ezagutzera eman ziren, Lisboako Estádio da Luz futbol zelaian, zeremonia bikain batean. Zenbait gonbidatu berezi bertaratu ziren, besteak beste Cristiano Ronaldo futbolaria, Jennifer Lopez kantari eta aktorea, eta Hilary Swank, Ben Kingsley eta Bipasha Basu aktoreak.
Miraria | Kokapena | Irudia |
---|---|---|
Chichén Itzá | Yucatan, Mexiko | |
Erromako Koliseoa | Erroma, Italia | |
Kristo Berreroslea | Rio de Janeiro, Brasil | |
Txinako Harresi Handia | Txina | |
Machu Picchu | Cusco, Peru | |
Petra | Jordania | |
Taj Mahal | Agra, India |
Ohorezko miraria bozketatik kanporatu zuten, antzinakoena eta Antzinako zazpi Mirarietatik zutik dirauen bakarra dela argudiatuz. Nolanahi ere, Egiptoko autoritate kulturalen oposizio gogorragatik kanporatu zen, Zahi Hawassek bezala, egiptoar gobernuko Antigoaleko Gauzen Kontseilu Goreneko idazkari orokorrak lehiaketari "publizitate operazio" hutsa iritzi baitzion.
Miraria | Kokapena | Irudia |
---|---|---|
Gizako piramide handia | Kairo, Egipto |
Bozketa garai baten ondoren, finalerdietarako sailkatu ziren 77 eraikinak ezagutzera eman ziren, ordena honetan:
Egitasmoa hainbat arrazoirengatik kritikatu da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Munduko zazpi mirari berriak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.