Yucatán Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena, Yucatán penintsulan.
Iparraldean, Mexikoko golkoa dauka, ekialdean, Quintana Roo, hegoaldean, Quintana Roo eta Campeche, eta mendebaldean, Campeche. 39.612 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 1.955.577 biztanle zituen. Hiriburua Mérida da, estatuko merkataritza eta industriaren gune garrantzitsuena. 106 udalerri ditu. Espainiar konkista baino lehen, Yucatán penintsula maien kulturaren eskualde nagusia zen.
Yucatán | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Mérida |
Gobernadorea | Mauricio Vila Dosal |
Laburdura | Yuc. |
Diputatuak | 12 |
Geografia | |
Koordenatuak | 21°00′N 89°36′W / 21°N 89.6°W |
Azalera | 39.612 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.955.577 biztanle (2010) |
Dentsitatea | 49.37 bizt/km² |
www.yucatan.gob.mx |
Iparraldean, Mexikoko golkoa; ekialdean, Quintana Roo estatua; hegoaldean, Quintana Roo eta Campeche estatuak; mendebaldean, Campeche estatua.
Lautada zabala da, eta hegoaldean ehun metrotik beherako mendi-sail bat du. Kostaldea 360 kilometro luze da.
Klima tropikala da; batez beste, 18 °C-z gorako tenperatura du.
Yucatángo flora eta fauna | ||||
Campylorhynchus yucatanicus | Odocoileus virginianus | Eretmochelys imbricata | Phoenicopterus ruber | Cairina moschata |
Panthera onca | Meleagris ocellata | Tayassu pecari | Leopardus pardalis | Boa constrictor |
Ceiba pentandra | Enterolobium cyclocarpum | Aloe vera | Cylindropuntia imbricata | Bixa orellana |
1824an Yucatán Mexikoko estatu bihurtu zen; 1840an, ordea, Mexikotik banatu eta estatu burujabea izan zen. 1843an berriro ere Mexikorekin elkartu eta 1846an ostera banatu zen.
Kasten gerra izenekoak 1847tik 1855era iraun zuen. Maiak matxinatu ziren mestizoen eta zurien aurka; hasieran, maiek gerra ia irabazi zuten, baina haien arteko batasunik ezak, gudalekua utzi eta artoa ereitera joan izanak eta Estatu Batuek eta Espainiak zuriei emandako laguntzak garaipena eragotzi zien.
1850etik aurrera, borroka areagotu egin zen, batez ere ustez hizketan egiten zuen mirarizko gurutze batek maiak matxinatzera deitu zituenean. Maiek oihana utzi eta Chan Santa Cruz izeneko hiriburua eta santutegia sortu zuten, eta kutsu erlijioso eta militarreko estatu bat eratu zuten han. Maiek beren lurraldetik igarotzen zen Yucatángo burdinbidea eraikitzeko lanei eraso zietenean, zuriek haien aurkako erasoaldia prestatu zuten eta 1901ean Porfirio Díaz jeneralak Chan Santa Cruz hartu zuen. Mexikoko Iraultzak Chan Santa Cruz hiria maiei itzuli zien, baina haiek hiria utzi eta oihanera bihurtu ziren.
Nekazaritza da ekonomia-baliabiade nagusia: laboreak, barazkiak, fruta tropikalak, azukre-kanabera, tabakoa... Kostaldean arrantzak badu garrantzia, eta ekialdean abere-hazkuntzak (behiak, ahuntzak, hegaztiak, erleak). Oso industria gutxi dago. Pita landareaz egiten diren zuntzak, sokak, hamakak, ehunak lantzeko fabrikak dira garrantzitsuenak; gainerakoan, elikagaiak, edariak, tabakoa eta eraikuntzarako gaiak egiteko fabrikak.
Maien aztarnategi asko daude, eta horrek turismoa erakarri du. Chichén Itzá eta Uxmal Gizateriaren ondare izendaturik daude.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Yucatán, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.