Mendekoste (antzinako grezieraz: πεντηκοστή , pentekostē , berrogeita hamargarren eguna) kristautasuneko jai garrantzitsuenetakoa da, Pazkotik zazpi astera ospatzen dena.
Jaiegun honetan, kristauek Espiritu Santua apostoluen gain etorri zen eguna gogorarazten dute (Apostoluen Eginak liburuko 2. kapituluan kontatzen da gertakizun hau).
Mendekoste eguna | |
---|---|
XV. mendeko eskuliburu bateko irudia, Mendekoste eguneko jazoera agertzen duena. Apostoluak, Andre Maria eta gainerako ikasleak Espiritu Santua hartzen. | |
Mota | Kristaua |
Data | |
Data | Pazkoa + 49 egun |
2023 | Maiatzaren 28 (Mendebaldea) Ekainaren 4 (Ekialdea) |
2024 | Maiatzaren 19 (Mendebaldea) Ekainaren 23 (Ekialdea) |
2025 | Ekainaren 8 (Mendebaldea) Ekainaren 8 (Ekialdea) |
2026 | Maiatzaren 24 (Mendebaldea) Maiatzaren 31 (Ekialdea) |
Kristautasuneko beste hainbat jaiegun bezala, judaismoko jaiegun batekin lotzen da (Shavuot) jaia. Juduek egun honetan Jainkoak Moisesi Legea (Hamar Aginduak) eman izana oroitzen dute.
Bibliaren arabera, Mendekoste egunean Jesusen ikasleak Azken Afariko gelan elkarturik zeuden, ateak itxita. Goizean goiz zarata izugarri bat entzun zuten eta, bat-batean suzko irudi bana jarri zitzaien ikasle bakoitzari buru gainean, Espiritu Santuz bete ziren eta atzerriko hizkuntzetan mintzatzen hasi. Gertakizun horren ondoren, gelatik atera eta Jerusalemen zehar Jesusen bizitzaren, irakatsien, heriotzaren eta piztueraren berri ematen hasi ziren. Egun horretan bertan, hiru mila lagunetik gora batu zitzaizkien eta bataioa hartu zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Mendekoste, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.