María Marcela Lagarde y de los Ríos (Mexiko Hiria, 1948) etnologoa, irakaslea eta antropologian doktorea da.
Urte luzez emakumearen egoeraren ikerketa antropologikoa izan du langai, eta Latinoamerikako feminismoaren erreferentziarik behinenetako bat da. Gaur egun Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko katedraduna da, eta Ikasketa Feministen irakaslea da unibertsitate horretan.
Marcela Lagarde | |||
---|---|---|---|
Hautetsia: LIX Legislature of the Mexican Congress (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1948ko abenduaren 30a (75 urte) | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | National School of Anthropology and History (en) etnologia | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Wiki Euskaraantropologoa eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Mexiko Hiria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Iraultza Demokratikoaren Alderdia | ||
Marcela Lagarde y de los Ríos Latinoamerikako feminismoaren sustatzaile ezagunenetako bat da, bai maila teorikoan bai aktibismoari dagokionean. Gaztetan, Alderdi Komunistako kidea izan zen. Mexikoko 2003ko hauteskundeetan hautagai independente gisa aurkeztu zen Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren (PRD, Partido de la Revolución Democrática) zerrendetan, eta Kongresu Federaleko diputatua izan zen 2003 eta 2006 bitartean; batez ere, emakumeen eskubideen alde lan egin zuen.
Bizitzaren eta Emakumeen Askatasunaren Aldeko Emakumezko Ikertzaileen Sarearen bazkide sortzailea da, eta antropologia feministako Casandra Tailerrak koordinatzen ditu. Bestalde, NBE Emakumeak-eko Aholku Batzorde Zibileko kidea ere bada.
Lagardek hainbat gairi buruzko ikerketa-lanak egin ditu: gatibutasuna, zaintza, sexualitatea, maitasuna, boterea, lana, indarkeria, subjektibitatea, erlijioa, zuzenbidea, amatasuna, sororitatea eta abar.
Horrekin batera, hainbat artikulu eta libururen egilea da, zeinetan, besteak beste, gai hauek jorratzen baititu: generoa, feminismoa, giza garapena eta demokrazia,emakumeen boterea eta autonomia, eta abar.
Doktore-tesian emakumeen gatibutasuna aztertu zuen: "Emakumeen gatibutasuna: ama-emazteak, mojak, putak, presoak eta zoroak".
Lagardek erabili zuen lehenengo aldiz 'feminizidio' terminoa Ciudad Juárezko emakumeen egoera azaltzeko. Gainera, hiri hartako emakumeen erailketak ikertzeko Feminizidioen Batzorde Berezia sortzea lortu zuen.
Peritu gisa lan egin zuen "Campo Algodonero" kasuan, zeinetan Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrak Ciudad Juárezko hainbat delitu epaitu baitzituen. Indarkeria Feminizidari buruzko ikerkuntza diagnostikoa zuzendu zuen; 70 emakumerekin elkarlanean, erailketak aztertzeko metodologia egokia garatu zuen. Ikerketa horri esker jakin zen feminizidioa ez zela Ciudad Juárezen bakarrik gertatzen.
Mexikoko Zigor Kode Federalak eta Emakumeek Indarkeriarik Gabeko Bizitza Askea izateko Lege Orokorrak feminizidioa delitu gisa onartzea sustatu zuen. Gai horrek oihartzun handia izan zuen komunikabideetan, batik bat Ciudad Juárezko erailketengatik; Parlamentura eramatea lortu zuten, eta legea indarrean dago 2007ko otsailaren 2az geroztik.
Horrez gain, Umeen eta Nerabeen Eskubideak Babesteko Legea, Bazterkeria Prebenitu eta Ezabatzeko Lege Federala, Pertsonen salerosketa Prebenitu eta Zigortzeko Legea eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege Orokorra ere sustatu ditu.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Marcela Lagarde, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.