Malala Yousafzai

Malala Yousafzai (Mingora, Pakistan, 1997ko uztailaren  12a) emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzaile bat da, eta Nobel Saria jaso duen pertsona gazteena.

Giza eskubideen aldeztaile ospetsua da; bereziki, Pakistan iparraldeko Khyber Pakhtunkhwa probintzian dagoen bere sorterri Swat haranean emakumeek eta haurrek hezkuntza izatearen aldeztailea. Izan ere, lurralde horretan, talibanek galarazi egin dute neskatoak eskolara joatea, hainbat alditan. BBCren webgunean blog bat idatzi zuen, 11–12 urte bitartean zituela. Blog horretan azaldu zuen nola talibanek bere herria zapalduta zeukaten. Aktibismo hori geldiarazteko asmoz, taliban bat Yousafzai erailtzen saiatu zen 2012an.

Malala Yousafzai
Malala Yousafzai
Bizitza
JaiotzaMingora (en) Itzuli1997ko uztailaren 12a (26 urte)
HerrialdeaMalala Yousafzai Pakistan
BizilekuaBirmingham
Familia
AitaZiauddin Yousafzai
AmaToorpekai Yousafzai
Ezkontidea(k)Asser Malik (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEdgbaston High School (en) Itzuli
(2013 - 2017)
Lady Margaret Hall
(2017 - 2020) : Philosophy, Politics and Economics (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
urdua
paxtuera
Jarduerak
Jarduerakblogaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, oroitzapen-idazlea, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
MugimenduaHaurren eskubideak
Emakumeen eskubideak
Izengoitia(k)Gul Makai
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

malala.org
IMDB: nm5324796 Allocine: 732163
Twitter: Malala Instagram: malala Musicbrainz: a3551cf3-1df3-4af9-a433-e6f1f57ce7b3 Discogs: 5937230 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa

Malala Yousafzairen familia musulman sunita da. Ziauddin Yousafzai du aita, eta Toorpekai Yousafzai, ama. Malalak ondo dakizki paxtuera, ingelesa eta urdu hizkuntzak. Hezkuntza gehiena aitarengandik jaso zuen. Ziauddin, Malalaren aita, olerkaria, ikastetxe jabea eta hezkuntzaren aldeko aktibista da. Malala emakumeen eskubideak eta hezkuntzarako eskubidea defendatzen hasi zen 2008. urtean. Hasieran, medikua izan nahi zuen, baina bere aitak ekintzaile politikoa izatera animatu zuen.

Blogari, BBC konpainiaren webgunean

Aamer Ahmed Khani eta haren lagunei bloga egiteko ideia bururatu zitzaien. Blog horren helburua neskatila batek idaztea eta talibanen menpeko gizartearen egoera azaltzea izango zen. Bloga gazte batek egin zezakeen, anonimoki; horrela, talibanek ez zuten jakingo nork idazten zuen, eta ez zuten idazle hori erailko.

Bloga idazteko eskatu zioten lehenengo neskatoak ez zuen idatzi nahi izan, talibanen beldur zelako. Neskato hark Malala Yousafzaik baino lau urte gehiago zituen. Aamer Ahmedek eta haren kideak Malalari buruz jakin zutenean, bloga idaztea eskatu zioten; azkenean, Malalak onartu zuen proposamena.

2009ko urtarrilaren 3an Malalak bere lehen artikulua argitaratu zuen. Malalak eskuz idazten zituen artikuluak, eta gero postaz erreportari bati bidaltzen zizkion. Horren ondoren erreportariak argitaratzen zituen BBCren webgunean. Blog hartan, Malalak oro har bere herrian talibanek zuten botereari buruz idazten zuen. Taliban horiek eskola pribatuak ixtera behartu zituzten, eta nesken hezkuntza debekatu zuten 2003. eta 2009. urteen artean.

Yousafzai hiltzeko saiakera

Talibanek Malala eta haren aita, Ziauddin Yousafzai, mehatxatu zituzten. 2012ko irailaren 9ko arratsaldean, Malala autobusean zihoala, gizon bat igo zen armatuta, eta Malalari tiro egin zion. Malala hil edo bizi egon zen, Pakistanen ospitaleratuta. Urriaren 15ean, Ingalaterrako Birmingham hiriko Queen Elizabeth ospitalera lekualdatu zuten, tratamendua jarraitzeko. Urriaren 17an atera zen koma egoeratik, eta 2013ko urtarrilaren 3an atera zen ospitaletik.

Gertaera horien ondoren, Malalak mundu osotik egundoko elkartasuna jaso zuen, besteak beste Barack Obamarengandik, Madonnarengandik, Hillary Clintonengandik, Selena Gomezengandik....

Sariak

2013an, 2014an eta 2015ean, Time aldizkariak Malala mundu osoan zehar eragin handiena duten 100 pertsonen artean hautatu zuen.

  • Youth Peace Prize saria irabazi duen lehen emakumea da.
  • 2013. urtean, Sajarov Saria jaso zuen.
  • 2013. urtean, Kataluniako Nazioarteko Saria, Espainia.
  • 2013. urtean, Simone de Beauvoir-en Saria, Frantzia.
  • 2014ko irailean, Munduko Haurren Saria, Suedian.
  • 2014. urtean, Bakearen Nobel Saria; Nobel Saria jaso duen pertsonarik gazteena bilakatu zen, soilik 17 urterekin.
  • 2015ean, 316201 Malala asteroidea izendatu zuten, Yousafzairen ohorez.

Horretaz gain, hainbat hitzaldi eman ditu Erresuma Batuan, emakumeen eta haurren eskubideen alde.

Lanak

Malala Yousafzai 
Malala Yousafzai Estrasburgon, 2013ko azaroaren 20an, Sakharov Saria jasotzeko hitzaldia egiten.
  • (Ingelesez) I Am Malala: The Story of the Girl Who Stood Up for Education and was Shot by the Taliban, Christina Lamb britainiar kazetariarekin batera idatzitako autobiografia liburua (2013).
  • (Ingelesez) He named me Malala dokumentala, Yousafzai protagonistatzat izanik haren bizitza azaltzen duena. 2015. urtean estreinatua. 

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Malala Yousafzai HaurtzaroaMalala Yousafzai Yousafzai hiltzeko saiakeraMalala Yousafzai SariakMalala Yousafzai LanakMalala Yousafzai ErreferentziakMalala Yousafzai Kanpo estekakMalala Yousafzai1997AktibismoBBCBlogEmakumeen hezkuntzaKhyber PakhtunkhwaNobel SariaPakistanTalibanUztailaren 12

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

2024Xerxes I.aLurraren egituraBerdúnEnergia eolikoGernikako ArbolaNazionalsozialismoEspainiako Gerra ZibilaGotzone SagarduiLondresItsas pinuGerraRaspberry PiEztainuTenisOiloPaulo AzpiazuBasoSorginJoselu AnayakJava (programazio-lengoaia)Leonardo da VinciTxillardegiGarraio sistema adimendunHizkuntzaBerriaMiren NarbaizaArku (arkitektura)Iñaki PerurenaMiñanMyrna LoyBlas LezoAna EstradaEuskalkiPerpausKooperatibaEguzki-loreCortinarius cotoneusAditz trinkoHezkidetzaIgor OyonoOzeano ArtikoaKate trofikoSistema eragileAzalaBurionagonatotorekagageazkoetxeaPetrolioLehen Mundu GerraIxtarren ateaBertsolari Txapelketa NagusiaBarrenAntiintelektualismoRemei SipiArabaSilvia TortosaArrantzaJoan Manuel SerratGizarte-darwinismoSindikalismo iraultzaileBizkaiaEuskal HerriaErdi AroaBasamortuEspainiako trantsizioa🡆 More