Maddalen Dorronsoro Amiano: Abesbatza zuzendaria, sopranoa, itzultzailea

Maddalen Dorronsoro Amiano (Lezo, Gipuzkoa, 1987ko irailaren 18a) abeslaria, musikagilea, abesbatza zuzendaria eta itzultzailea da.

Maddalen Dorronsoro Amiano
Maddalen Dorronsoro Amiano: Bizitza, Musika ibilbidea, Sariak eta aintzatespenak
Bizitza
JaiotzaLezo1987ko irailaren 18a (36 urte)
HerrialdeaMaddalen Dorronsoro Amiano: Bizitza, Musika ibilbidea, Sariak eta aintzatespenak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakabesbatza-zuzendaria, abeslaria, musikaria, musika-irakaslea eta itzultzailea

Facebook: maddalen.dorronsoro Instagram: maddorronsoro Edit the value on Wikidata

Bizitza

Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan egin zituen bere lehen musika ikasketak, Biola eta Kantua landuz. Geroago Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Abesbatza Zuzendaritza ikastaroak egin ditu maisu handiekin. Musikaren irakaskuntzarako Gaitasun Agiria du bi arlotan: 4-7 urte bitarteko ikasleekin Musika eta Mugimendua lantzeko eta Abesbatzan formakuntzan.

Musika ibilbidea

Maddalen Dorronsoro Amiano: Bizitza, Musika ibilbidea, Sariak eta aintzatespenak 
Landarbaso Abesbatza Musika Hamabostaldian, 2022

Maddalenek 2005. urtetik Landarbaso Abesbatzan abesten du, 2009az geroztik zuzendariaren laguntzaile lanetan ari da eta 2012az geroztik ahots teknikako irakaslea eta arduraduna da.

Zuzendari lanetan beste hainbat abesbatzetan aritu da: Donostiako Galiziar Etxeko Abesbatzaren eta Irungo Náyade Txiki Abesbatzaren sortzailea eta zuzendaria izan da. 2009. urteaz geroztik Oiartzungo Lartaun Abesbatzako zuzendaria ere bada. Lartaun taldea zuzendu zuen ETB1eko Ahotsak lehiaketa saioan.

2009tik 2016ra Easo Musika Eskolako Araoz Gaztetxo abesbatzako zuzendaria izan zen. 2016az geroztik Landarbaso Abesbatzako Gazte taldea eta Kontari proiektuaren arduraduna da.

2023ko maiatzean, Landarbaso Abesbatzak Gazteen abesbatzen Errenteria-Oreretako lehenengo topaketa antolatu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria sailaren laguntza izan zuten topaketa aurrera ateratzeko. Topaketan Landarbasoren Dizdizkarekin batera Iruñeko Gazte Orfeoia eta Laredoko Aila gazte abesbatzek parte hartu zuten.

Gazteek kantatzeari utzi

Dorronsororen esperientziak erakutsi zion 1. mailan (4-7 urtekoak) kantatzera animatzen direla umeak, neskak gehiago. Gero, 7-8 urterekin, kopurua jaisten hasten da, eta 10-12 urterekin kantatzeari uzten diote, aldean abestea modan ez zegoelako, edo beharrezkoak baino ez zituztelako egiten.

2022ko azaroan, Dorronsorok hau adierazi zuen:

Gaur egun oso lanpetuta gauden gizarte batean bizi gara, baina ezin dugu alde batera utzi taldean lan egiteak dakarkigun guztia: kantatzea, dantzatzea edo beste zerbait. Abesteak, gainera, diziplina ematen du, talde-lana, eta arnasa hartzen, hitz egiten eta entzuten ere ikasten da, oso garrantzitsua. Gaur egun gero eta gutxiago estimatzen ditugun balioak ematen ditu.

Kantu kontari

Kantu Kontari proiektuan irakasle laguntzaile lanetan aritu da Dorronsoro. Helburua musika eta kantua ahalik eta gazte gehienengana iristea da. Txiki-txikitatik musikak haurren garapenean abantaila ditu, baina baita gazte eta nerabeenean ere. Kantu Kontarik adin horretan egiten du bereziki lan. Musika jarduera desberdinen bitartez LHtik hasi etaDBHko ikasleengana iristen saiatu dira, ikasle horientzat erakargarria izan daitezkeen eskaintzen bidez.

Hori guztia aipatu ipuin musikal, filmetako abesti eta betiko musika zein modernoaren bidez egiten da, beti ere euskaraz. Kantuaz gain gorputz adierazpena, sormena eta arte plastikoak ere lantzen dira, edonor izan baitaiteke izan baita. Azken finean denok izan baiteke artista.

2023ko apirilean, Maddalen Dorronsorok estatuko Agrupacoros txapelketako lehen saria lortu zuen, 44 umerekin. Beste 5 abesbatza aritu ziren finalean.

Maddalen Dorronsoro Amiano: Bizitza, Musika ibilbidea, Sariak eta aintzatespenak 
Dizdizka korronteen kontra, 2018
Maddalen Dorronsoro Amiano: Bizitza, Musika ibilbidea, Sariak eta aintzatespenak 
Dizdizka Atlantikaldian, 2018

Gazteen Dizdizka abesbatza

2016an sortu zen gazteen Dizdizka abesbatza, Dorronsororen zuzendaritzapean. Hainbat lekutatara bidaiatu izan dute, besteak beste, Errioxa eta Kantabria. 2021ean Girona eta LLeidan kantatzeaz gain, lehen aldiz atzerrira joan ziren, Pau eta Perpignanera, Dorronsoro buru zutela. A cappella kantatu zuten taldeko 15 eta 21 urte arteko 35 gazteek.

Taldeak ETB 1eko Ahotsak saioan parte hartu zuen eta finalean kolorez bete zuen kantua.

Sariak eta aintzatespenak

  • 2022an Dizdizka abesbatzak, Dorronsororen zuzendaritzapean, Toledon saria jaso zuen.
  • 2023an Kontari abesbatzak Madrilen saria jaso zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Maddalen Dorronsoro Amiano BizitzaMaddalen Dorronsoro Amiano Musika ibilbideaMaddalen Dorronsoro Amiano Sariak eta aintzatespenakMaddalen Dorronsoro Amiano ErreferentziakMaddalen Dorronsoro Amiano Kanpo estekakMaddalen Dorronsoro Amiano1987Abesbatza-zuzendariAbeslariGipuzkoaIrailaren 18ItzulpengintzaLezoMusikagile

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

InternetHammurabiren KodeaGiza eskubideakEspartaKobreErlijioGipuzkoaBerriaALMENUrkiolako natura parkeaBerotegi-efektuaAna EstradaErromantizismoEgiptoLorea IntxaustiOperaEuskal literaturaGabriel ArestiKlasizismo (musika)Grândola, Vila MorenaZeltaBaliabide naturalPirritx, Porrotx eta MariMototsPaleolitoaSarpenBaztango Donejakue bideaUrbasa-Andia natura parkeaAndoainJules VerneRosalind FranklinEusebio MugerzaMetal AroaLurraTiraniaOkilDigestio-aparatuUranio-233HipikaPatataUrteKlima aldaketaBegoña Muruaga LacaKuku-prakawywk2KalejiraUztarriaErroldaGernikako ArbolaBizkaiko Foru AldundiaNico WilliamsPetrolioAristotelesBarry CunliffeBasajaunEnergia elektrikoEnergia zinetikoGoroldioAntoni GaudíMizelioDeba (ibaia)MarrazoIlaski SerranoLegazpiWiki Commons2024Iván Martín NúñezXabier AlonsoHasier OleagaAntzinaroaUnidad AlavesaCarles PuigdemontMónica OltraPasaiaErrege Bardea🡆 More