Liverpool

Liverpool Ingalaterrako ipar-mendebalean dagoen kostaldeko hiria da, North West England eskualdean eta Merseyside konderrian (historikoki Lancashire) kokatutakoa.

    Artikulu hau Ingalaterrako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Liverpool (argipena)».

498.042 biztanle ditu (2019ko erroldaren arabera) eta Ingalaterrako hamargarren hiri handiena da. Metropoli eremuak 2,24 milioi pertsona ditu eta herrialdeko bosgarren handiena da.

Liverpool
Liverpool
hiria
Liverpool
Liverpool
Administrazioa
Estatu burujabeLiverpool Erresuma Batua
HerrialdeaLiverpool Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-mendebaldeko Ingalaterra
Metropolitan countyMerseyside
Metropolitan boroughLiverpool
AlkateaJoanne Anderson (en) Itzuli
Izen ofizialaLiverpool
Jatorrizko izenaLiverpool
Posta kodeaL
Geografia
Koordenatuak53°24′27″N 2°59′31″W / 53.4075°N 2.9919°W / 53.4075; -2.9919
Liverpool
Azalera111.84 km²
Altuera70 m
Demografia
Biztanleria513.441 (2016)
Liverpool47.026 (2011)
Dentsitatea4.590,85 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1207
Telefono aurrizkia151
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakShanghai, Varna, Dublin, Odesa, Rotterdam, Kolonia, Rio de Janeiro, Guadalajara eta Rosario
liverpool.gov.uk

Itsas portu garrantzitsua dauka hiriak, Merseyko itsasadarrean kokaturik dagoena, eta hark ekarritako ikatz, kotoi eta esklabo merkataritzak aberastasun handiak eman zizkion hiriari eta Industria Iraultza eragin zuen. XIX. mendean ingelesen eta irlandarren Ipar Amerikarako emigraziorako portu nagusia izan zen, era berean britainiar kolonietatik zetorren inmigrazioa jaso zuen. Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen bere aireportu eta itsasportua oso garrantzitsuak baitziren. XX. mendean Liverpool futbol taldea eta The Beatles musika taldea ezagun egin ziren mundu mailan eta gaur egun Ingalaterrako bosgarren hiri bisitatuena da. 2004an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen eta 2008an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Etimologia

Antzinako ingeleserazko lifer ("ur lokaztsua") eta pōl ("putzua" edo "erreka") hitzen elkarketatik dator izena. Aurreneko aipamena 1190. urtekoa da eta Liuerpol izena agertzen da orduko agiri batean. Cambridge Dictionary of English Place-Names hiztegiaren arabera itsasaldiek eragiten zuten putzu edo erreka bati egiten dio erreferentzia, itsasbeheran lokatzez beteten zena.

Liverpooldarrek beren buruari Liverpudlians izena ematen diote, kolokialagoa den Scousers ere erabiltzen dute. "Scouse" haragia kozinatzeko bertako modu tradizional bat da. Liverpooldarren azento bereziak ere Scousers izena hartzen du.

Historia

Sorrera

Joan Lurgabea Ingalaterrakoak sortu zuen Liverpool 1207. urteko abuztaren 28an eta 1237an gaztelu bat eraiki zen. 1298an merkatua egiteko eskubidea lortu zuen.

Jatorrizko Liverpool zazpi kalez osatu zen H itxuran kokatu zirenak. Bank Street (egun Water Street), Castle Street, Chapel Street, Dale Street, Juggler Street (egun High Street), Moor Street (egun Tithebarn Street) eta Whiteacre Street (egun Old Hall Street) ziren zazpi kale horiek.

Aro modernoa

XVI. mendean oraindik herri txikia zen, 500 biztanle inguru baino ez baitzituen. XVII. mendean merkataritzaren eraginez populazioa pixkanaka gorantz igotzen hasi zen. Liverpooleko kaia estrategikoa bihurtu zen eta Ingalaterrako Iraultzan haren gaineko kontrola eskuratu nahi izan zuten alde biek. Horrela 1644an Rupert printzeak 18 egunez setiatu zuen hiria.

Erromatarren garaitik Chester zen eskualdeko itsasportu nagusia baina hiria zegoen Dee ibaia lokazten hasia zen eta itsasontzei errazagoa egiten zitzaien Liverpoolgo portura iristea, horregatik XVII. mendean gain hartu zion Chesterri.

1699an Liverpool Merchant itsasontzia Afrika aldera atera zen eta esklaboen merkataritzari hasiera eman zitzaion. Bestetik Mendebaldeko Indietako produktuak jasotzen hasi zen Liverpool, azukrea eta tabakoa batez ere. Horrela 1715ean ur nasa bat eraiki zen portuan eta merkatal itsasontziek Liverpool hobetsi zuten.

Honek populazioaren gorakada nabarmena ekarri zuen eta 1720. urterako 10.000 biztanletako langa gainditua zuen. 1726an gaztelua eraitsi egin zuten eta hurrengo urteetan udaletxe berria, ospitalea, antzokia, liburutegia eta beste hainbat eraikin altxatu ziren. Liverpool Advertiser egunkaria sortu zen eta 1790. urtean Estatu Batuetako kontsulatua ireki zen.

XIX. mendea

Liverpool 
Manchester-Liverpool burdinbidearen inaugurazioa (A.B. Clayton, 1830).

1801. urterako 77.653 biztanle zituen Liverpoolek eta hiriaren garapenak aurrera jarraitu zuen. Barnerago zeuden hiriekiko komunikazioak ezarri ziren; Leeds eta Liverpool arteko ubidea lehenik (1816) eta Munduko hiriarteko lehen burdinbideak Manchester hiriarekin lotu zuen 1823an.

1840. hamarkadan inmigrante irlandar ugari jaso zituen Irlandako Gosete Handitik ihesi eta 1851. urterako populazioaren laurdena osatzen zuten. Ingalaterra mendebaldeko itsasportu nagusia bihurtu zen. Estatu Batuetako kotoia inportatzen zuen eta bertatik herrialde guztira zabaltzen zen. Antartikako foka arrantzan ere zeresan handia izan zuen hiriak.

XIX. mendean Londres bera baino aberatsagoa izatera iritsi zen hainbat alditan. Mendearen hasieran mundu mailako itsas merkataritzaren %40a Liverpooleko itsas-portutik igarotzen zela kalkulatu da eta horregatik 1851. urtean "Europako New York" ezizena jarri zioten bankariek. XIX. eta XX. mendeetan Europa guztiko inmigranteak erakarri zituen eta auzo etnikoak sortuz joan ziren, bakoitza bere erlijioari dagokion tenpluaren inguruan antolatu baitzen; eliza alemaniarra, greziar ortodoxoa, suediarren eliza, sinagoga eta poloniarren San Petri eliza katoliko-erromtarra.

XX. mendea

Liverpool 
Liverpool 1907an, Scott Dixonen artelana.

Mende berriaren hasieran Lehen Mundu Gerra izan zen. 1916ko uztailaren 30ean Guillemont inguruan (Frantzian) liverpooldarren bataloiko 500 soldadu hil ziren eraso batean. Sommeko guduaren barnean kokatzen da gertakari hau eta "Liverpooleko egun beltzena" gisa ezagutzen da. Gerra ondorengo urteek ezegonkortasun sozial handia izan zuten ezaugarri nagusi, hala Liverpoolen nola Erresuma Batu guztian, izan ere gazte ugari galdu baitziren gerran eta nagusiek lanera itzuli behar izan baitzuten ekonomiak aurrera egin zezan. Greba ugari izan ziren garai haietan. Britainiarren alde jokatu zuten kolonietako soldadu eta marinel ugarik Erresuma Batuko itsasportuetara emigratzeko aukera izan zuten eta 1919ko ekainean eraso arrazistak gertatu ziren haien kontra. Britainia Handiko hainbat hiritan gertatu ziren eta Liverpoolen ere bai.

1920. eta 1930. hamarkadetan Liverpoolen periferian etxe ugari eraiki zen eta milaka familiak hiriaren erdigunetik alde egin zuten bizi maila hobe baten bila. Era berean Commonwealth elkarteko herrietako inmigrazio berria jaso zuen hiriak eta haiek hutsik gelditzen ari zen Liverpool erdialdean kokatu ziren, hango etxeak zaharragoak eta beraz merkeagoak baitziren.

1930. urtean Britainia Handiko aurreneko aireportu probintziala eraiki zen Liverpoolen. Churchillek eta Hitlerrek argi ikusi zuten aireportu horren garrantzia estrategikoa eta Bigarren Mundu Gerran Londres hiriburuaren ondoren hiri bonbardatuena izan zen Liverpool. Luftwaffek 80 aire eraso egin zituen Merseyside konderrian. 2.500 pertsona hil ziren eta metropoli eremuko etxeen erdia izan zen suntsitua. 1952tik aurrera Alemaniako Kolonia hiriarekin senidetua dago, hura ere oso bonbakatua izan baitzen Gerran.

1950. eta 1960. hamarkadetan hiria berreraiki zen. Hegazkin nazien bonbek suntsitu ez zituzten hainbat eraikin eta azpiegitura ere eraitsi egin ziren planifikazio berriaren mesedetan. Kultur mugimendu handiko garaia izan zen eta besteak beste The Beatles taldea agertu zen, mundu mailan sona itzela lortu zuena.

1970. hamarkadan Liverpoolgo industria tradizionala (ontzigintza eta itsas portuari loturiko industria) krisi latzean sartu zen eta lanpostu asko galdu ziren. 1982. urterako Erresuma Batuko langabezia tasa handienetakoa zuen. 1990. hamarkadan hiriaren egoera ekonomikoak buelta ematea lortu zuen.

XXI. mendea

1960. hamarkadako bizitza kulturala oinarri hartuta arte galeriak eta museoak ireki ziren. Hiriaren ondarearen erakusgarritasunean sakondu zen eta turismoa bihurtu zen XXI. mendeko Liverpoolen ekonomiaren motorretako bat. 2004an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen.

2007an hiriaren 800. urteurrenaren ospakizunak egin ziren eta 2008an Europako kultura-hiriburu izendatu zuten Norvegian dagoen Stavanger hiriarekin batera. 2008ko irailean La Princesse armiarma inauguratu zuten, 20 metrotako altuera eta 37 tonako pisuarekin. Hirian zehar ibilian ikus zitekeen.

Geografia eta klima

Geografia

Liverpool izen bereko badian kokaturik dago Mersey ibaiaren estuarioan, Irlandako itsasoaren ertzean. Everton Hill (70 m) izena duen hareharrizko muino baten magalean zabaltzen da hiria. Mersey ibaiaren estuarioak Wirral penintsulatik bereizten du.

Klima

  Liverpool    Datu klimatikoak (Bidston behatokia, Batez-besteko tenperaturak 1976–2002, Euria eta eguzkia 1971–2000, muturrekoak 1867–2002)   Liverpool   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.7 16.6 21.2 25.3 28.1 30.7 31.6 34.5 30.4 24.6 17.8 15.8 34.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.2 9.2 11.5 15.3 17.3 19.2 19.3 16.6 13.1 9.6 7.4 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.6 2.6 4.1 5.4 8.3 10.9 13.1 13.1 11.2 8.5 5.6 3.6 7.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −12.8 −11.3 −7.5 −5.0 0.0 3.4 6.6 5.2 3.7 −2.9 −5.3 −10.7 −12.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61.65 48.91 51.86 43.86 50.83 63.07 46.08 59.25 61.50 60.58 60.34 68.82 684.37
Eguzki orduak 56.0 70.3 105.1 154.2 207.0 191.5 197.0 175.2 132.7 97.3 65.8 46.8 1499.1
Iturria: National Oceanography Centre

Politika

Gobernuaren antolaketa

Liverpool 
Liverpoolgo udaletxea

Liverpool hiria borough metropolitar gisa sailkaturik dago, eta borougha Merseyside konderriaren eta Liverpool Hiri Eskualdearen barnean dago. Hauetako bakoitzak gobernu maila desberdina dauka.

Liverpoolgo Hiri Kontseiluak (ingelesez: Liverpool City Council) hiria bera gobernatzen du eta Liverpool Hiri Eskualdeak (ingelesez: Liverpool City Region) botere estrategikoak kudeatzen ditu, Liverpoolez gain beste lau boroughen arteko garraioa eta garapen ekonomikoa jorratzen ditu batez ere. Liverpoolek lau eserleku ditu Erresuma Batuko Legebiltzarrean.

Horrela beraz Liverpool hiria botere maila desberdina duten hiru alkatek gobernatzen dute. Alkate nagusia lau urteroko udal hautekundeetan aukeratzen da. Aukeratutako gobernukideek Lord Mayor figura hautatzen dute, baina honen presentzia zeremoniala baino ez da. Azkenik Liverpool Hiri Eskualdeko alkatea dago.

Liverpoolgo Hiri Kontseilua 90 zinegotzik osatzen dute. Hiria 30 barrutitan banaturik dago eta bakoitzak hiru ordezkari ditu kontseiluan. 2021ean Alderdi Laboristak irabazi zituen hauteskundeak eta Joanne Anderson da gaur egungo alkatea.

Nazioarteko politika

Nazioarte mailan duen garrantziaren erakusle dira Liverpool hirian dauden kontsulatuak. Lehenengoa Estatu Batuetako Gobernuak ezarri zuen 1790. urtean.

Gaur egun herrialde anitzetako kontsulatuak aurkitzen dira bertan: Alemania, Belgika, Danimarka, Dominikar Errepublika, Errumania, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Hungaria, Islandia, Italia, Letonia, Norvegia, Suedia, Thailandia eta Txile. Liverpoolen ondoan iparraldean dagoen Seftongo metropoli boroughean Tunisiako eta Boli Kostako kontsulatuak daude.

Demografia

2019ko erroldaren arabera 498.042 biztanle ditu eta gorantz doa populazioa, 2001ean esate baterako 439.473 biztanlekoa baitzen. Populaziorik handiena 1931. urteko erroldan izan zuen, 846.101 biztanle hain zuzen ere, oraingoaren bikoitza ia. Ondoren hainbat suburbio eraiki ziren eta udalerri bihurtu ziren. Erresuma Batuko beste hainbat hirik ere joera berbera izan dute, Londresek eta Manchesterrek esat baterako.

Adinari dagokinez Erresuma Batuko batazbestekoa baino biztanleria gazteagoa du. Populazioaren %40,5 da 30 urtetik beherakoa eta %66ak lan egiteko adina du.

Jatorri etnikoa

Liverpool 
Chinatown.

2011eko erroldako datuek erakusten dutenaren arabera Liverpoolen %84,8a "britainiar zuria" da, %2,6ak jatorri irlandarra du eta asiarrek %4,1a osatzen dute. Asiarren artean gehiengoak jatorri txinatarra du eta indiar azpikontinentean jatorria dutenak ere ugari dira.

Txinatarrei dagokienez Europako komunitate zaharrena da Liverpoolgoa eta haien historia azaltzen duen museoa dago Chinatown barruan, Liverpool Chinatown Museum hain zuzen ere. Liverpoolgo "beltzen" komunitatea ere aspaldikoa da, Britainia Handiko zaharrena, 1730. hamarkadan eratutakoa da. Ghanatik eta Somaliatik etorriak dira ugarienak.

Erlijioa

Milaka inmigrante eta marinel jaso dituen hiria izanik erlijio aniztasun handiko hiria da. Esate baterako katoliko portzentai handiena duen Inglaterrako hiria da. Bi katedral katoliko, greziar ortodoxo bat eta suediar eliza bat ditu. Katedral handiena anglikanoa da, Liverpoolgo katedrala.

Hainbat sinagoga daude hirian, Shri Radha Krishna tenplu hinduista eta Ingalaterrako meskita goiztiarrena, 1887an sortua. Guztira hiru meskita daude Liverpoolen.

Hiriaren egitura

Barrutiak

  • Aigburth
  • Allerton
  • Anfield
  • Belle Vale
  • Broadgreen
  • Childwall
  • Clubmoor
  • Croxteth
  • Dingle
  • Edge Hill
  • Everton
  • Fairfield
  • Fazakerley
  • Garston
  • Gateacre
  • Grassendale
  • Hunts Cross
  • Kensington
  • Kirkdale
  • Knotty Ash
  • Mossley Hill
  • Netherley
  • Norris Green
  • Old Swan
  • St Michael's Hamlet
  • Sefton Park
  • Speke
  • Stoneycroft
  • Toxteth
  • Tuebrook
  • Walton
  • Wavertree
  • West Derby
  • Woolton

Gerriko berdea

Liverpool hiriaren inguruan "gerriko berdea" (Green belt) ezarri da. Horren helburuetako bat hiriaren zabalkundea geraraztea da, inguruan dauden herri eta komunitateek beren izaera propioa mantendu ahal izateko. Gerriko berde hori eremu berdeek osatzen dute, parkeek, golf zelaiek, eta aisialdirako prestaturiko beste hainbat eremuk. Hiriaren iparraldea eta mendebaldea hartzen ditu eta 530 hektareatako azalera du.

Ekonomia

Liverpool 
Liverpoolgo Barruti Komertziala.

Liverpool hiriaren ekonomia Erresuma Batuko handienetakoa da. Ingalaterrako Ipar Mendebaldeko ekonomia nukleoaren parte da, Londreskoaren ondoren garrantzitsuena hain zuzen ere.

Erresuma Batuko hiri handietan gertatzen den bezala zerbitzu sektorea nagusitzen da hiriaren ekonomian, hala publikoa nola pribatua. 2007an lanpostuen %60a administrazio publikoan, hezkuntzan, osasungintzan, banketxetan eta finantza eta aseguru sektoretan kokatzen zen. Azken urteetan ezagutzaren ekonomiak indar handia hartu du.

Liverpooleko beste sektore garrantzitsua turismoa eta aisialdiarena da. Erresuma Batuko seigarren hiri bisitatuena da, eta munduko 100 bisitatuenen artean dago. 2008an Europako kultur-hiriburua izateak bultzada handia eman zion.

Historikoki itsas portua izan da hiriaren jarduera ekonomiko nagusia. Gaur egun lanpostuen portzentai txikia hartzen badu ere Erresuma Batuko itsas portu garrantzitsuenetakoa izaten jarraitzen du.

Azkenik autogintzak ere badu lekua.

2016an argitaratu zen The Beatles fenomenoak urtero 82 milioi libera ekartzen dizkiola hiriari eta 2.335 lanpostu eragiten dituela.

Garraioa

Historikoki Liverpool garraio munduan aurrekaria izan da mundu mailan. Burdinbidea, lurrunontzi trasatlantikoak, udal tranbiak eta tren elektrikoak langileen garraio masiborako erabiltzen Liverpoolen hasi ziren. 1829 eta 1836 artean Wapping Tunnel eraiki zen, trenarentzako mundu mailako lehenengo tunela. Amaitzeko 1950 eta 1951 artean bidaiarien aurreneko helikoptero zerbitzua ezarri zen Liverpoolen eta Cardiff hiriaren artean.

Errepideak

M62 autobideak Manchester, Leeds eta Bradford hiriekin lotzen du. Autobide horrek lotura egiten du M6 eta M1 autobideekin eta hauek Birmingham, Londres, Nottingham, Preston eta Sheffield hiriekin lotzen dute. A55 autobideak Gales iparraldearekin lotzen du.

Trenak

Liverpool 
Lime Street tren geltokia.

Lime Street geltokia da hiriko tren geltoki zentrala. Hiriko hainbat autobus linearen terminala ere bertan dago. Londresekin lotzen duen trenak 2 ordu eta 45 minutu behar ditu batazbeste bidaia osatzeko. Ingalaterrako hiri nagusiekin lotzen duten trenak ateratzen dira Lime Street geltokitik, Birmingham, Newcastle upon Tyne, Manchester, Preston, Leeds, Scarborough, Sheffield, Nottingham eta Norwich besteak beste.

Ferryak

Irlandako itsasoa zeharkatu eta Belfast, Dublin edo Man uhartearekin lotzen duten ferry zerbitzua dago. Gurutzaontzien kaia ere badu. Leeds eta Liverpool arteko ubidea ere hiriaren erditik igarotzen da.

Aireportua

Liverpool John Lennon aireportua hiriaren hegoaldeak kokaturik dago eta Erresuma Batuko hirietara eta Europako beste hiri batzuetara doazen hegazkinak daude, Berlin, Erroma, Milan, Paris, Bartzelona eta Zürichera esate baterako. 2008an 5'3 milioi bidaiari izan zituen. Low cost konpainien aireportua da batez ere eta gutira 68 destino eskaintzen ditu.

Hezkuntza

Lehen eta bigarren hezkuntzako eskolen aniztasuna oso handia da Liverpoolen. Badira estatuaren eskola laikoak eta erlijio deberdinetako eskolak, hala nola Ingalaterrako elizarenak, judutarrak, katoliko-erromatarrak eta islamikoak, azken hau lehen hezkuntzan soilik. Hiriko aurreneko eskola garrantzitsua The Liverpool Blue Coat School izan zen, karitate eskola gisa 1708an sortu zena. Beste ezagun batzuk Liverpool College (1840) eta Merchant Taylors' School (1620) dira.

Liverpoolek hiru unibertsitate ditu; Liverpoolgo Unibertsitatea (1881), Liverpool John Moores University (1823) eta Liverpool Hope University (1844).

Kultura

Sinboloa

Liverpool hiriaren sinbolo nagusia Liverbird izeneko hegaztia da. Royal Liver Building eraikinean bi liverbird-eren estatuak daude, hegoak zabalduta, hiriaren izpiritu menderaezinaren adierazgarri. Arra da bata, Bertie, itsasoari begira etsaien zelatari; emea bestea, Bella, hiriari begira, familia zaindu nahiko balu bezala. Liverbird-ak ubarroiaren itxura dauka hiriko armarrian.

Musika

Liverpool 
Cavern Club puba, The Beatles taldeak bertan sarritan jo izan zuelako ezaguna.

Errekorren Guinness Liburuak dio Liverpool "Munduko Pop musikaren hiriburua" dela. Liverpoolgo musika taldeek 56 number 1 single sortu dituzte, beste ezein hirik baino gehiago. Liverpooleko musika talderik ezagunena The Beatles izan zen dudarik gabe. Garai hartan beste musikari ezagun batzuk ere agertu ziren hirian, Billy J. Kramer, Cilla Black, Gerry and the Pacemakers eta The Searchers adibidez. The Beatles taldeak Cavern Club pubean emanaldi asko egin zituen eta taberna ikonikoa bihurtu zen.

Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrena Royal Liverpool Philharmonic Orchestra da.

Urtero Mathew Street Festival jaialdia ospatzen da eta Liverpooleko musika ekitaldi garrantzitsuena izateaz gain Europako musika askeko ospakizun handiena ere bada. Abuztuan izaten da jaialdia. Badira beste jaialdi batzuk ere, esate baterako Afrika Oyé eta Brazilica jaialdi etnikoak eta Creamfields dance musika jaialdia.

Echo Arena musika aretoa 2008an inauguratu zen eta 11.000 ikuslerentzako tokia du. Inauguratu zen urtean MTV Europe Music Awards sari banaketa bertan egin zen.

Museoak

Erresuma Batuko beste edozein hirik baino museo eta arte galeria gehiago ditu, Londresen ondoren noski. National Museums Liverpool Ingalaterrako bilduma nazionalaren parte bat dauka eta Tate Liverpool arte modernoaren museoa da.

Bi urtean behin Liverpool Biennial arte jaialdia ospatzen da iraila erdialdetik azarorarte.

Literatura

Eleberri ugaritan agertzen da Liverpool hiria eta idazle ugari izan dira bertan bisitan, hala nola; Daniel Defoe, Washington Irving, Thomas De Quincey, Herman Melville, Nathaniel Hawthorne, Charles Dickens, Gerard Manley Hopkins eta Hugh Walpole.

Antzerkia

Antzoki ugari aurkitzen dira hirian; Empire, Epstein, Everyman, Playhouse, Royal Court eta Unity antzokiak. Liverpool Shakespeare Festival jaialdia urtero ospatzen da eta William Shakespeareren obrak antzezten dira Liverpoolgo katedralean.

Zinema

Liverpool hainbat filmetan agertzen da. Terence Davies zinema zuzendari liverpooldarrak hainbat film girotu ditu bere hirian, esate baterako Distant Voices, Still Lives eta The Long Day Closes. Hauetaz gain aipatzekoak dira Educating Rita (1983), The 51st State (2001), Creed (2015) eta Film Stars Don't Die in Liverpool (2017).

Hainbat aktore ere sortu dira hirian; Kim Cattrall, Jodie Comer, Stephen Graham, Rex Harrison...

Kirolak

Liverpool 
Liverpooleko jokalariak 2019ko Txapeldunen Ligako garaipena ospatzen.

Liverpoolgo kirol nagusia futbola da. Everton FC (1878) eta Liverpool FC (1892) futbol taldeek Premier Leaguen jokatzen dute eta mundu mailan dira ezagunak. Talde bien artean Merseysideko derbia jokatzen dute.

Liverpool FC-k Europan 11 txapelketa irabazi baititu, tartean 6 Europako Kopa, eta Ingalaterrako Liga gehien irabazi dituen taldea da, 19 hain zuzen ere. Urrezko Aroa 1973 eta 1985 artean izan zuen. Azken urteetan berriz lortu du puntako taldea izatea, 2019an Txapeldunen Liga eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa irabazi zituen eta 2020an Premier League. Anfield estadioa mitikoa da, bai eta zaleek kantatzen duten "You'll never walk alone" ereserkia ere.

Everton FC-k ere Ingalaterrako Liga 9 aldiz irabazi du eta Europako Errekopa bat ere bai. Honen kasuan XX. mendearen lehenengo erdialdera lortu zituen garaipen gehienak eta 1987koa du azkenengo titulua.

Aintree hipodromoan Grand National zaldi lasterketa korritzen da urtero. Erresuma Batuan jokatzen den oztopodun zaldi lasterketa garrantzitsuena da.

Beste kirol batzuk ere jokatzen dira hirian, ez dute ordea futbolak duen arrakastarik. Errugbia, boxeoa, zakur lasterketak, golfa, atletismoa, gimnasia, igeriketa, kriketa, tenisa, saskibaloia, beisbola, txirrindularitza...

Ondasun nabarmenak

Liverpool 
Royal Albert Dock biltegi konplexua.
Liverpool 
St George's Hall.
Liverpool 
Liverpoolgo katedrala.

Ingalaterrako ondare diren 2.500 eraikin baino gehiagoko zerrenda osatu da Liverpoolen. Hauetatik 27 lehen mailakoak dira eta 85 bigarren mailakoak. Horren adierazgarri, 2004an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen hiria.

  • Ibaiertza:
    • Royal Albert Dock: 1846an ireki zen kaiko biltegi konplexua. Bertan ezarri ziren aurreneko garabi hidraulikoak. Gaur egun hainbat museo ditu barnean eta aisialdirako eremu bihurtu da
    • Pier Head: Ibaiertzaren zati batek duen izena da, eta bertan daude Liverpoolgo erdiguneko hiru eraikin ikoniko; Royal Liver Building, Cunard Building eta Port of Liverpool Building.
    • Museum of Liverpool: Hiriaren historia erakusten duen museoa da. 2011n ireki zituen ateak.
    • Liverpool Arena: Musika, erakusketa eta hitzaldi areto handia da.
  • Erdigunea:
    • Liverpooleko udaletxea: XVIII. mendeko eraikina da, Georgiar estilokoa.
    • St George's Hall: XIX. mendeko eraikin neoklasikoa. Epaitegia eta kontzertuetako aretoak ditu barnean.
    • World Museum: Historia Naturalaren Zentrua da eta Planetario bat ere badu.
    • William Brown Library and Museum
    • Walker Art Gallery
    • Picton Reading Room and Hornby Library
    • Chinatown
  • Beste eremu batzuetan:
    • Royal Liverpool Philharmonic
    • Speke Hall etxaldea, 1598an eraikia.
    • Croxteth Hall (1702) eta Woolton Hall (1704) jauregiak
    • Bluecoat Chambers (1717) eskola.

Tenplo ugari daude Liverpoolen:

  • Liverpoolgo katedrala: Katedral anglikanoa da, XX. mendean estilo neogotikoan eraikia.
  • Katedral metropolitarra: 1967an eraikitako katedral katoliko-erromatarra.

Euskaldunak Liverpoolen

Larrinaga ontzi-enpresa

1863. urtean Mundakatik joana zen Ramon Larrinaga enpresagizonak Jose Antonio Olanorekin batera Olano, Larrinaga & Company izeneko ontzi-enpresa fundatu zuen Liverpoolen. Bere ontzien koloreak horia, gorria eta beltza ziren eta armarrian hiru esku gorri elkar lotuta zituen. Hiri britainiarretik Kuba eta Puerto Ricorako bidaiak antolatzen zituen zibilentzako eta militarrentzako eta horretarako hiru ontzi zituen. 1879an kontzesioa galdu bazuten ere Filipinetarako korreoa garraiatzeko eskubidea eskuratu zuen eta hilabetero Liverpool-Cádiz-Bartzelona-Port Said-Suezko kanala-Aden-Zeilan-Singapur-Manila bidea egiten zuen.

Ontzi-enpresa horretan lan egitera ehundaka euskaldun eta galiziar langile joan ziren 1860 eta 1920 artean, konpainiak 1975 arte jarraitu bazuen ere. Ontzi-enpresan lan egitera armadoreak, itsasontzi eraikitzaileak, burdin merkatariak eta batez ere marinelak iritsi ziren baina haien inguruan bestelako langileak ere joan ziren Liverpoolera lanera; ostalariak, zapatariak, sastreak, harakinak, abokatuak... eta haietako askok familiak ere eraman zituzten. Helen Forresterrek "The Liverpool Basque" liburua idatzi zuen garai hartako familia baten inguruko istorioa kontatuz.

Familia haiek orokorrean Saint Francis Xavier's College eskola katolikoan sartzen zituzten seme-alabak. Euskaldun jatorriko gazte batzuk ezagun egin ziren hurrengo urteetan esparru anitzetan, esate baterako kirolean (Nicasio Goitisolo futbolaria, Rupert de Larrinaga eskiatzailea...), zientzian (Florentzio Bustintza farmazialaria) edota marinel trebeak izateagatik (Doroteo Elordieta). Azken honen bizitza liburuetan jaso da eta Liverpoolgo Museoan ere haren familiaren argazki bat dago ikusgai.

Etxepare Institutua eta Liverpoolgo Unibertsitatea

2015ean Manuel Irujo politikari abertzalearen katedra ezarri zuen Etxepare Euskal Institutuak Liverpoolgo Unibertsitatean. "Euskal erbestaldiari buruzko Manuel Irujo katedra" du izen ofiziala. 2013an jarri ziren elkarrekin harremanetan eta orduan Manuel Irujoren bilobak hark Frantzian eta Ingalaterran erbesteraturik egon zen garaian bildutako 400 liburu, 117 aldizkari eta hainbat eskutitz eman zizkion Liverpoolgo Unibertsitateko liburutegiari. Euskal ikasketen foko garrantzitsua izateko helburua du katedra honek, Europa mailan. Ez da Etxepare eta Liverpoolgo Unibertsitateak duten elkarlan bakarra, izan ere 2011tik euskal lektorea baitago bertako "Hizkuntzen Ikerketa Mintegian".

Hiritar ezagunak

Liverpool 
The Beatles taldeko lau kideak 1965ean. Ezkerretik eskumara, John Lennon, Ringo Starr, Paul McCartney eta George Harrison.

Hiri senidetuak

Liverpool ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Halaber, lankidetza-hitzarmenak ditu ondorengoekin:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Liverpool EtimologiaLiverpool HistoriaLiverpool Geografia eta klimaLiverpool PolitikaLiverpool DemografiaLiverpool Hiriaren egituraLiverpool EkonomiaLiverpool GarraioaLiverpool HezkuntzaLiverpool KulturaLiverpool Ondasun nabarmenakLiverpool Euskaldunak enLiverpool Hiritar ezagunakLiverpool Hiri senidetuakLiverpool ErreferentziakLiverpool Kanpo estekakLiverpoolIngalaterraIpar-mendebaldeko IngalaterraLancashireMerseyside

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Udalerri Euskaldunen MankomunitateaChaturbateC++Miren LeanizbarrutiaFuntzio (matematika)Bernardo AtxagaArancha del SolAna EstradaEskusoinu txikiMesopotamiaIpar Euskal HerriaBiolinIndustria IraultzaEnergia zinetikoHaurren Eskubideen AldarrikapenaRomandiaRan Rober RanThe Rolling StonesEusko LegebiltzarraEuskara batuaZuberoako maskaradakIberiar penintsulaKontinenteArnaitz FernandezGerra HotzaSaskibaloiAiako harriaLeonardo da VinciLokomozio-aparatuEltxoMizelioPetrolioKortatuEusko JaurlaritzaSua EnparantzaOmanErromatar ErrepublikaAne IbarzabalEmpar PinedaJose Manuel LujanbioEspezieJohann Sebastian BachEzteiIhes beteaIratiEstitxu GaraiErrubrika (hezkuntza)Euskal mitologiaALMENSaguzarHerri BatasunaArku zorrotzGuadalcanalgo KanpainaMarkku SyrjäläSinbolismoBeñat GerenabarrenaGasMaria AntonietaKike AmonarrizLamiakoLapurdiCecilia BoloccoPavel TonkovWikidataEuskal Herriko kastroakAro ModernoaFrancoren diktaduraEuskadi Ta AskatasunaEguzki-sistemaJuan Sebastian ElkanoZozo🡆 More