Lagomorpha (greziarretik, lagos = erbi; morpha = itxura) ugaztun plazentarioen ordena bat dira, untxi, erbi eta pikak barne hartzen dituena.
Gaur egun 109 lagomorfo espezie existitzen dira: 34 pika espezie, 42 untxi espezie eta 33 erbi espezie.
Lagomorpha | |
---|---|
Eozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Euarchontoglires |
Ordena | Lagomorpha |
Familiak | |
| |
Banaketa mapa | |
Lagomorfoen historia ebolutiboa oraindik ez da ongi ezagutzen. Orain dela gutxi arte lagomorfoen arbasoa Eurymylus zela adosten zen, Asia ekialdean bizi izan zena, Paleozeno berantiarrean edo Eozeno goiztiarrean. Froga fosilen azterketa berriagoek ordea, lagomorfoak Anagaloidea ordenetik etorri ahal izan zirela iradokitzen dute, hau ere "mimotonidoak" bezala ezagutzen direnak, eta Eurymylus, berriz, karraskariekin harreman estuagoa izango zuen, zuzeneko arbasoa ez izan arren. Leporidoak (untxi eta erbiak) Eozenoan agertu ziren eta Ipar hemisferioan zehar azkar hedatu ziren. Pikak aldiz, geroxeago agertu zirenk Oligozenoan Asiako ekialdean.
Lagomorfoak askotarikoagoak ziren iraganean, 75 genero inguru eta 230 espezie baino gehiago aurkitu baitdira erregistro fosilean.
Azkeneko aurkikuntzek ordea, indiar jatorria iradokitzen dute, India Paleozeno garaian uharte-kontinente bat zenean bakarturik eboluzionatu zutelarik.
Ondorego grafikoan lagomorfoen filogenia irudikatzen da beste ugaztu ordenakin duten lotura erakutsiz.
Glires |
| ||||||||||||||||||
Euarchonta |
| ||||||||||||||||||
"
Lagomorfoak beste ugaztunen antzera endotermoak dira, eta ilea, lau gorputz-adar (hau da, tetrapodoak) eta ugatzak dituzte. Beste ugaztun txikiek ez bezala, garezurraren prozesu postorbital nahiko fusionatua dute.
XX. mendearen hasierara arte karraskaritzat hartuak izan ziren, baina alde handiak daude bi ordena horiek bereizteko. Lagomorfoek bi ebakortz pare dituzte goikaldean, karraskariek duten pare bakarraren aldean. Bigarren ebakortz parea, aurrekoen atzean kokatzen dira eta askoz ere txikiagoak dira. Karraskarietan bezala, ebakortzak etengabe hazten dira eta, beraz, zuntzezko jakiak etengabe mastekatu behar izaten dituzte hortzak luzeegi haz ez daitezen. Hala ere, karraskarietan ez bezala, lagomorfoen ebakortzak esmalte-geruza batek estaltzen ditu bi aldeetatik. Bestetik, lagomorfoak ia guztiz belarjaleak dira, eta karrakari asko aldiz, haragia zein landare-materia jaten dute.
Lagomorpha ordenak gaur egun bizi diren bi familia biltzen ditu: Leporidae (untxi eta erbiak) eta Ochotonidae (pikak).
Untxiak eta erbiak saltoka mugitzen dira, atzeko hanka sendoekin bultzatuz eta aurrekoekin lurreratzean eragina leunduz. Pikek ez dituzte leporidoek dituzten zenbati moldaketa anatomiko, hala nola buruaren kokapen tentea eta atzeko gorputz-adar sendo eta luzeak. Era berean, pikek sudur-eremu laburra dute eta ez dute foramen supraorbitalik. Leporidoek ordea foramen supraorbitala eta sudur-eremu nabarmenak dituzte.
Pikak Ipar Amerikako mendebaldeko eta Asia erdialdeko eskualde menditsuetako ugaztun txikiak dira. Gehienak 15 cm ingurukoak dira, ile gris-marroixka dute, belarri txiki biribilak eta ia buztanik gabekoak. Haien lau hankak ia berdinak dira luzeran. Espezie batzuk sastraka artean bizi dira, harkaitz hautsien arteko arrakaletan beren etxeak eginez, eta beste batzuek, berriz, gordelekuak eraikitzen dituzte lurrean. Arroken artean bizi diren espezieak normalean bizi-iraupen luzea dute, bakartiak izaten dira, eta urtean kumaldi bat edo bi izaten dituzte populazio egonkorrak mantenduz. Lurpean bizi diren espezieak, aldiz, bizi-iraupen laburrekoak dira, taldekoiak, eta urtean zehar kumaldi handi ugari izaten dituzte. Espezie hauek gorabehera handiak izan ohi dituzte populazio-tamainan. Pikaren haurdunaldiak hilabete ingurukoah dira, eta kumeak gurasoen zaintza behar dute. Bi taldeen portaera soziala ere desberdina da: arroketan bizi direnek modu oldarkorrean babesten dute beren banakako lurraldea, eta ehorzleak, berriz, familia-taldeetan bizi dira, ahotsez elkarrekin komunikatzen dira eta lurraldea elkarrekin defendatzen dute.
Pikak egunean zehar daude aktibo, landare-materialez elikatzen dira, eta hibernatzen ez dutenez, belar lehorrak biltzen dituzte gordelekura eramateko eta neguan erabiltzeko.
Erbiak, Leporidae familiako Lepus generoko kideak dira. Tamaina ertaineko ugaztunak dira, Europa, Asia, Afrika eta Ipar Amerikan bizi direnak. 40 eta 70 cm bitarteko tamaina izaten dute luzeran, atzeko hanka luze indartsuak dituzte, eta belarriak 20 cm artekoak luzeran. Nahiz eta normalean gris-marroi kolorea izan, espezie batzuk zuritu egiten dira neguan. Animalia bakartiak dira, eta kumeak lurrean egindako zuloetan izaten dituzte, landaretza artean, hauek erabat aktibo eta ilerarekin jaiotzen direlarik. Arrak elkarren artean borrokatzen dira emekin ugaltzea lortzeko. Ugaztun haragijale handiek eta hegazti harrapariek ehizatzen dituzte.
Untxiak, Leporidae familiako kideak dira Lepus generotik kanpo. Erbiak baino askoz txikiagoak izaten dira. Jatorriz Europakoak, Afrikako zona batzuetakoak, Asia erdialdeko eta hegoaldekoak, eta Ipar eta Hego Amerikakoak dira. Belardi eta eskualde idorretan bizi dira. 20 eta 50 cm arteko tamaina dute, atzeko hanka luze eta indartsuekin, eta buztan txikia. Orokorrean gris-marroi kolorekoak dira, baina badago beltza den espezie bat eta marradunak diren beste bi. Untxi etxekotuak kolore gehiago dituzte, jasandako gurutzamenduen ondorioz. Untxi jaioberriek erbiek baino garapen txikiagoa dute eta gurasoen zaintza behar dute. Espezie gehienak lurpeko gordelekuetan bizi eta tadekoiak dira. Untxiek zeregin garrantzitsua dute lehorreko kate-trofikoan, landare eta belar ugari jaten baitituzte, eta espezie haragijale askoren oinarrizko dietaren parte baitira.
Lagomorfoak mundu osoan hedatuta daude eta kontinente guztietan bizi dira, Antartikan izan ezik. Hala ere, ez daude Hego Amerikako hegoaldeko zonetan, India mendebaldean, Indonesian edo Madagaskarren, ezta uharte askotan ere. Nahiz eta Australiakoak ez izan, gizakiek bertara eraman zituzten, eta arrakastaz kolonizatu dituzte lurralde asko, espezie inbaditzaile baten eraraa bertako espezieei eragozpenak eraginez.
Euskal Herrian hiru espezie aurkitu ditzakegu egoera basatian, hirurak Leporidae familiakoak.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lagomorpha, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.