Egoera Koma

Koma (grezieratik κῶμα edo κωμα, koma, lo sakona) osasun egoera larria da, gorputzaren funtzio gehienak, kontzientzia barne, arnasketa eta zirkulazioa izan ezik —bizitzeko ezinbestekoak—, galtzen direnean sortua.

Hainbat egoerak sor dezakete: intoxikazioak (alkohola, drogak edo toxikoak) edo anomalia metabolikoak (hipogluzemia, hipergluzemia, zetosia), nerbio-sistema zentraleko gaixotasunak, istripu zerebrobaskularrak, garuneko traumatismoak, konbultsioak, espasmoak, hipoxiak... Kausa metabolikoak ohikoenak izaten dira.

Koma (egoera)
Deskribapena
Motadisorder of consciousness (en) Itzuli, zantzu klinikoa, state of consciousness (en) Itzuli, alteration of consciousness (en) Itzuli
unconsciousness (en) Itzuli
Espezialitateaneurologia
medikuntza intentsiboa
Identifikatzaileak
GNS-9-MK780.01
GNS-10R40.2
GNS-9780.01
DiseasesDB16940
MeSHD003128

Koma egoeran arnas eta zirkulazio funtzioak bete ohi dira baina konortea eta mugimendu, sentikortasun eta adimen funtzioak erabat apaltzen dira. Mota askotako koma egoerak bereizten dira: egoera arinenetan, eriak esnatua dagoela dirudi, ametsetan bezala hitz egiten baitu eta mugitu egiten baita; larrienean, berriz, elektroentzefalograma laua izaten da eta bihotzean eta arnasketan gorabeherak gertatzen dira. Koma egoerak ez du iraupen jakinik: badira ordu edo egun batzuk igarota koma egoeratik esnatzen diren gaixoak, baina badira garuneko zeluletan gertatuko kalteen ondorioz sekula esnatzen ez direnak. Koma egoera hainbat arrazoirengatik sor daiteke, hala nola eritasuna, infekzioak eta tumoreak. Hori guztia kontuan hartuta, sindrome bat dela esan daiteke, burmuineko gorabeherak sortzen dituena. Horregatik, askotan heriotza eragiten du.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Egoera Koma  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

AlkoholArnasketaDrogaEspasmoGaruneko traumatismoGrezieraHipergluzemiaHipoglizemiaHipoxiaIstripu zerebrobaskularKontzientzia (argipena)Nerbio-sistema zentralToxikoZetosiZirkulazio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MatematikaArrazismoFelazioGabrielle RoyPakistanEuskal pilotaBekainApirilaren 2Bernart EtxepareNeuville-Saint-VaastArnas-aparatuMaiatzArroka1961Oihane PereaEzki hostozabalJaponiaEuropaParisKarlos X.a FrantziakoaErromatar arkitekturaAtharratzeko gazteluko kantuaJosé ZorrillaIssenheimMyriostoma coliformeGaliziaEspainiako Gerra ZibilaÖtziKomoreakIndoeuropar hizkuntzakHegaztiEguzki-energiaOligarkiaMitscherlichitaEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaBertsolari Txapelketa NagusiaAntzinako ErromaHiba AboukMariTrikuharriMaurizioEuskal Herriko naturagune babestuakTeresa Jiménez VílchezBermeoZapelatz arruntEdurne AzkarateMartxoaren 291978SenegalOtsailaren 20OrgasmoTxistu (musika tresna)ProkariotoPsikologiaMexikoko Iraultza2022MondegreenItzulpen automatiko neuronalJara NavarlazJuduLurzoruKresala (Txomin Agirre)LaosSisifoBizantziar egutegiaGolf1949OtorduOCreative CommonsMieltxo Saralegi🡆 More