Kaz Ii

Kaz II mamu belaontzi bezala ezagututa 9,8 metroko katamarana, hau da, errekreo itsasontzia zen.

Kaz II hutsik Australiako ipar ekialdean agertu zen, lehorretik 163 kilometrora, 2007ko apirilaren 20an. Antza bertan hiru gizon egon behar ziren baina ontzia inor gabe aurkitu zen. Hiru gizon horien zoria ez da ezagutzen eta horrek kasuari misterio kutsu handia eman dio. Jende askok Mary Celeste mamu ontziaren kasuarekin parekatu du.

Historia

Kaz II Airlie Beachtik atera zen, 2007ko apirilaren 15ean. Bidaiaren lehenengo helburua Townsville zen baina asmoa Australiako iparraldetik mendebalde aldera joatea zen. Hiru egun ondoren, apirilaren 18an, helikoptero batek itsasontzia ikusi zuen eta nora ezean zebilela informatu zuen, Koral Hesi Handiatik gertu; azken horrek arrisku handia suposatzen zuen eta, ondorioz, bilaketa aktibatu zen. Apirilaren 20an itsas autoritateek katamarana aurkitu eta abordatu zuten. Bertan ez zegoen inor. Queensland Emergency Management Officeren arabera, katamaran barruan dena zegoen ondo: mahaia jateko prestatuta, ordenagailua piztuta, motorra martxan. Emergentzia sistemak eta GPSa ondo zeuden, bestetik. Elementu arraro bakarrak bela baten urradurak eta salbatxaluparen eza; dena dela, ezin izan zen jakin portutik atera zirenean salbatxalupa zuen ala ez. Itsasotzian ere bideo bat aurkitu zen eta horri esker, noraezean gelditu baino lehen, hiru gizonak lasai asko zeudela ikusten zen.

Egoera ikusita, bilaketa opezio handi bat martxan jarri zen, bai itsasoan baita itsasertzean ere. Ez zuten ezer aurkitu eta apirilaren 25ean bilaketa bertan behera utzi zuten.

Azalpen ofizialak behin-betiko ondorioak ezin dutela eman onartzen du. Txosten horren arabera dena istripu kate bat izan zen; ondorioz hiru gizonak uretara erori ziren eta han, igerilari onak ez zirenez, ito egin ziren. Itsasotik itsasontzira igotzea laguntzarik gabe, bestetik, ezinezkoa da.

Tripulazioa

Tripulazioko kideak Perthekoak ziren, Australiako mendebaldean: Derek Batten (56 urte), katamaranaren jabera, Peter Tunstead (69 urte) eta Jaymes Tunstead (63 urte) anaiak. Hiru gizonak hiltzat emanak izan ziren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Kaz Ii HistoriaKaz Ii TripulazioaKaz Ii ErreferentziakKaz Ii Kanpo estekakKaz Ii2007Apirilaren 20AustraliaKatamaranMamu ontzi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Blas LezoLandareTxolarrePink FloydHerri BatasunaIndarIzaro BilbaoAutonomia erkidegoGoenkaleDanbolinPruden GartziaXerxes I.aHipatia AlexandriakoaTrapezioUnidad AlavesaWiki CommonsElhuyar HiztegiaBizkaiko udalerrien zerrendaNeomakAdimen artifizialCobweb (2023ko estatubatuar filma)MadrilBizardunak1989ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaWładysław BartoszewskiUrteKlima aldaketaUmetokiko fibromaDigestio-aparatuAmaiurko gazteluaLamiakoAmerikaIberiar penintsulaTxikori belarBerri TxarrakSabindarren euskara garbiaEnergia iturriMamuJutta PoikolainenAiako harriaUrkiolako natura parkeaZapelatz arruntKarmele JaioDCCPMontevideoGorostiEusko JaurlaritzaEuropar BatasunaBigarren Mundu GerraHeriotza zigorBilboALMENUntxiEn Tol SarmientoEguzki-sistemaHizkuntza-komunitateApirilaren 24EkosistemaUdalerri Euskaldunen MankomunitateaSexu harremanGernikako ArbolaHerri palestinarraRafael Nadal🡆 More