Jugoslaviako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia izan zen.
1920an sortu zenean Serbiarren, kroaziarren eta esloveniarren erresuma zuen herrialdeak eta 1929an Jugoslaviako Erresuma izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerrankomunistak nagusitzean Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista hartu zuen eta horrela iraun zuen 1992an Balkanetako Gerraren ondorioz herrialdea zatikaturik gelditu zen arte. Serbiak eta Montenegrok ordea elkarrekin jarraitu zuten eta Jugoslaviako Errepublika Federala osatu zuten, baina hau ezin da talde bera balitz bezala kontatu. Ez zuen gainera emaitza aipagarririk lortu.
Jugoslaviako futbol selekzio nazionalak iraun zuen bitartean emaitza onak eskuratu zituen, Joko Olinpikoetako futbol txapelketa bat irabazi eta Europako Futbol Txapelketan bi aldiz finalean izan zelarik.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Jugoslaviako futbol selekzio nazionala, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses. ®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.