Joaquín Turina Pérez (Sevilla, 1882ko abenduaren 9a - Madrid, 1949ko urtarrilaren 14a) espainiar piano-jotzaile eta musikagilea izan zen.
Bere lanetan, Andaluziako hizkuntza harmonikoa eta erritmikoa eta orkestrazio inpresionista uztartu zituen.
Joaquín Turina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1882ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1949ko urtarrilaren 14a (66 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Familia | |
Aita | Joaquín Turina y Areal |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa Parisko Schola Cantorum |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | José Tragó (en) Vincent d'Indy Evaristo García Torres (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , orkestra zuzendaria, Wiki Euskaramusikologoa, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea eta musikagilea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Jasotako sariak | |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Genero artistikoa | opera sardana |
Musika instrumentua | pianoa |
joaquinturina.com | |
Sevillan piano, Enrique Rodríguezekin, eta harmonia, Evaristo García Torresekin, ikasi zuen. 1897. urtean piano-jotzaile gisa aurkezpena egin zuen Sevillan, eta berebiziko arrakasta lortu zuen. Geroago, 1902tik aurrera, Falla ezagutu zuen Madrilen, eta piano-ikasketak egiten jarraitu zuen Madrilgo kontserbatorioan, José Tragó pianistarekin. 1905ean, Parisera joan zen. Bertako Schola Cantorumen Moritz Moszkowsky eta Vincent d'Indyren ikasle izan zen. Parisen Ravel eta Debussy ezagutu zituen eta Isaac Albeniz eta Manuel de Fallaren adiskide bihurtu zen. 1907tik goiti, Albenizen eraginez, bere musikari beste norabide bat eman zion, espainiar folklorean oinarria hartuz. Urte haietan piano-kontzertu ugari eman zituen Espainian eta beste herrialde batzuetan.
1913an Espainiara itzuli eta Madrilen kokatu zen. 1914an, piano-jotzaile gisa aritu zen Madrilgo Boskotean. Piano-jotzaile, orkestra-zuzendari eta musika-kritikari aritu zen. 1926. urtean, Musika Sari Nazionala irabazi zuen. 1931n Madrilgo kontserbatorioko konposizio-katedradun izendatu zuten. Madrilgo Goi Kontserbatorioko konposizio katedraduna izan zen eta, 1939tik, Musikako Komisario Nagusia. Espainiako Orkestra Nazionaleko sortzailea izan zen. Musika-molde gehienak landu zituen, espainiar nazionalismoan oinarritua.
Oso ugariak. Besteak beste:
Jesús García Leozekin elkarlanean:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Joaquín Turina, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.