Javoriveko Base Militarra

Javoriveko base militarra Ukrainako Indar Armatuen entrenamendu militarrerako base militar bat da, Ukraina mendebaldeko Javoriv hirian kokaturikoa, Poloniako mugatik 10 kilometrora eta, Javoriv barrutian, Lvivetik 30 kilometrora, ipar-mendebaldean.

Instalazioak Bakea Mantentzeko eta Segurtasunerako Nazioarteko Zentro bat dauka, Ukraina-NATO Bakearen Aldeko Lankidetza programaren esparruan, bai eta Petro Sahaidatstxnyj Akademia Militar Nazionala. Base militarrak 390 km² inguruko azalera du –151 milia karratukoa– eta, barruan, 1,790 pertsona har ditzake. Eremu osoan, bestalde, 36,153 hektareako azalera du; Javoriveko Parke Nazionala sortu arte, bestalde, 42,000 hektarea zituen.

Javoriveko base militarra
Javoriveko Base Militarra
Javoriveko Base Militarra
Kokapena
Estatu burujabeJavoriveko Base Militarra Ukraina
OblastJavoriveko Base Militarra Lviveko oblasta
Raion of UkraineYavoriv Raion
Koordenatuak50°02′44″N 23°36′21″E / 50.04556°N 23.60583°E / 50.04556; 23.60583
Historia eta erabilera
Irekiera1940
Arkitektura
Azalera36.153 ha
Javoriveko Base Militarra
2008ko paisaiaren ikuspegia.

Historia

Javoriveko prestakuntza militarrerako eremua 1940an sortu zen. Poloniako Armadaren entrenamendu militarreko antzinako eremu bat erabili zen, 1939an Polonia ekialdeko sobietar okupazioaren eta Ukrainako Mendebaldearen sobietarren anexioaren aurretik hemen zegoena. 1940ko otsailaren 13an, SESBek 30 herriren ebakuazioari buruzko ebazpena onartu zuen; izan ere, herri horien eremua beharrezkoa zen base militarraren handitzerako. 

Guztira, 125,000 pertsona ingurutik indarrez lekualdatu zituzten, bai eta 170 herri eta herrixka basamortu bihurtu ziren. Biztanleak Besarabiako hegoaldera eraman zituzten duela gutxi aske geratu ziren herrietara; izan ere, besarabiar alemaniarrak Alemaniako Reich-ean birkokatuak izan ziren. 

1941etik 1944ra bitartean, Wehrmacht alemaniarrak Galitzian entrenamendu militarreko eremu gisa erabili zuen eremua, Truppenübungsplatz Galizien izenarekin. Geroago, Armada Gorriak eremua erabili zuen berriro eta, 1991tik aurrera, Ukrainako Indar Armatuak. Gaur egun, NATOko indarrekin batera ariketak ere egiten dira base hartan.[erreferentzia behar] 

IPSCa

Nazioarteko Bakearen eta Segurtasunaren Zentroa (IPSC) 2007an sortu zen Ukrainako Indar Armatuetako langileen prestakuntzan laguntzeko; bereziki, bakea mantentzeko misioetarako. IPSCk prestakuntza ematen zien bakegintzako misioei eta terrorismo-aurkako borrokan indarrak ematen dituzten atzerriko estatuko unitate militarrei. 2016an, adibidez, JMTCaren Fearless Guardian II programak soldaduak prestatzen zituen lehen sorospenetan, tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuen taktiketan eta IEDen aurkako borrokan.

2015eko irailean, NATOren Hondamendien Aurrean Erantzuteko Koordinazio-Zentro Euro-Atlantikoak (EADRCC) eta Ukrainako Estatuko Larrialdi-Zerbitzuak (SESU) Ukraine 2015 izeneko ariketa bateratua egin zuten 1,100 parte-hartzaile baino gehiagorekin; horien artean, lehen erantzuntzaileak, bilaketa- eta erreskate-taldeak eta eraso kimiko edo nuklearren aurreko adituak.

2022ko Errusiako erasoa

Errusiako Indarrek 2022ko martxoaren 13an Javoriveko base militarraren aurka eraso bat burutu zuten, 2022ko Ukrainako inbasioaren testuinguan. Ukrainako agintarien arabera, erasoan 35–40 soldadu ukrainar baino gehiago hil ziren, bai eta beste 134 zauritu. Ukrainako funtzionarioek ere jakinarazi zuten 1,000 atzerriko borrokalari inguru entrenatzen ari zirela basean, Ukrainako Atzerriko Legioaren parte gisa. Errusiako Defentsa Ministerioak iragarri zuenez, erasoan "gehienez, 180 mertzenario atzerritar eta atzerriko arma-ontzi handi bat" suntsitu zituela; era berean, atzerriko borrokalarien aurkako erasoekin jarraituko zuela adierazi zuen. Ukrainako Defentsa Ministerioak, bestalde, esan zuen ez zuela atzerritarrik baieztatu hildakoen artean. Martxoaren 14an, The Mirror egunkari britainiarrak esan zuen, gutxienez, britainiar indar berezi-ohietako hiru boluntario hil zirela erasoan, hildako boluntarioen kopurua ehunetik gorakoa zen bitartean.

Oleksii Reznikov-ek, Ukrainako Defentsa-Ministroak, "EB- eta NATO-mugatik gertu dagoen bakearen eta segurtasunaren aurkako eraso terroristatzat" jo zuen erasoa. NATOko funtzionario batek, bestalde, adierazi zuen basean ez zegoela NATOko langilerik, langile guztiak herrialdetik alde egin baitzuten inbasioa hasi baino lehen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Javoriveko Base Militarra HistoriaJavoriveko Base Militarra 2022ko Errusiako erasoaJavoriveko Base Militarra ErreferentziakJavoriveko Base Militarra Kanpo estekakJavoriveko Base MilitarraAzaleraBakerako ElkarteaBase militarEntrenamendu militarHektareaIpar-mendebaldeLvivMiliaPolonia eta Ukraina arteko mugaYavorivskyi Parke Nazionala

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KontrahormaMoskuPanda handiPavel TonkovXVIII. mendeaHuntza taldeaGozategiZirku NagusiaLaboral KutxaEuskal HerriaLorand EötvösEspainiaEuskalkiBenito LertxundiJoseba SarrionandiaZuberoako maskaradakEuskal Herriko mendiakEnergia berriztagarriBizkaiko Foru AldundiaBihotzDiario VascoInternational Standard Book NumberAbeltzaintzaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaTxanpon-makinaKanoi gangaLauaxetaIlargiaren aldiSabindarren euskara garbiaAsiaJasangarritasunBiotopoEritasunKarrakaMateriaCortinarius brunneus var. glandicolorTiraniaMunduko biztanleriaDublinTabarreRamon SaizarbitoriaAzaleraEuskal Herria BilduKlasizismo (musika)Francoren diktaduraNormandiako LehorreratzeaLarre-buztanikaraHarri-jasotzeHammurabiren KodeaInperialismoCeleste CaeiroIKEAAndres UrdanetaWładysław BartoszewskiEusko Abertzale EkintzaGoenkaleAnimaliaDemokraziaJude BellinghamTxalapartaEspainiako trantsizioaBizenta MogelAndelosAro Modernoa🡆 More