Javier Velaza

Javier Velaza Frías (Castejón, 1963) nafar filologo eta poeta da.

1990ean Filologia Klasikoan doktoratu zen eta 1991n Bartzelonako Unibertsitatera joan zen. 2017tik Bartzelonako Unibertsitateko Latinezko Filologiako katedraduna eta Filologia Fakultateko dekanoa da.

Javier Velaza
Javier Velaza
Bizitza
JaiotzaCastejón, 1963 (60/61 urte)
HerrialdeaJavier Velaza Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologo klasikoa, unibertsitateko irakaslea eta poeta
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak

Erromatar epigrafian, hizkuntza paleohispanikoetan, idazkera paleohispaniarretan, literatura klasikoan eta testuen transmisioan aditua da, besteak beste. Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: latinezko epigrafia, Iberiar Penintsulako erromatarren aurreko hizkuntzak, literatura erromatarra eta testu-kritika.

Nazioarteko hainbat batzorde eta kontseilu zientifikotako kide da. 2003an, Kataluniako Generalitatearen ikerketa-saria jaso zuen, eta, 2014az geroztik, Alemaniako Institutu Arkeologikoko kide da.

Poeta gisa, sei poema-liburu idatzi ditu, nazioarteko hainbat sari jaso ditu eta hainbat antologiatan agertzen da.

Javier Velaza eta aitzineuskararen signarioa

Epigrafista bezala, eta idazkera paleohispanikoetan duen eskarmentua dela eta, Irulegiko eskua ikertu du Joakin Gorrotxategirekin batera. Aurretik, 2009an, Ebro erdiko inguruko hainbat txanpon-etxeren zeinuen berezitasunari buruz ikerketa bat argitaratu zuen eta zeinu berezi horiek baskoiek erabil zezaketen hizkuntzarekin lotu zuen.

Argitalpenak

Liburu hauen egilea da, besteak beste:

  • 1991. Léxico de Ibérico (1976-1989), Bartzelona.
  • 1996. Epigrafía y lengua ibérico, Madril.
  • 1998. Mayer, Marc; Velaza Frías, Javier eta Miró i Vinaixa, Mònica : Litterae in titules, titule in litteris, Bartzelona.
  • 2001. Itur in antiquam: Un Estudio Sobre La Tradición Antigua del Texto de Virgilio. Studien Zur Klassischen Philologie, Bd. 123. Frankfur am Main [etc.] : Peter Lang, 2001. Bartzelona.
  • 2007. La historia del texto de Terencio en la Antigüedad, Aurea Saecula. Bartzelona.
  • 2019. Sinner, A. G.; Velaza, J. Palaeohispanic Languages and Epigraphies. Oxford University Press . ISBN: 9780198790822 .
  • 2019. Moncunill, N.; Velaza, J. Lexicon der iberischen Inschriften - Léxico de inscripciones ibéricas. Dr. Ludwig Reichert Verlag . ISBN: 978-3-95490-291-0 .
  • 2017. Velaza, J. 2019. Insularity, identity and epigraphy in the Roman world. Cambridge Scholars Press . ISBN: 978-1-4438-4704-9 .
  • 2017. Velaza, J. (ed.) Antologia de la literatura llatina. Publicacions i Edicions UB . ISBN: 978-84-475-4090-7 .
  • 2022. Historia Augusta . Editorial Cátedra . ISBN: 978-84-376-4447-9 .

Berrehun artikulutik gora dauzka eta LITTERA ikerketa-talde finkatuko ikertzaile nagusia da. Gehienbat Iberiera ikertu badu ere, euskal-akitaniera eta baskoien epigrafia ikertu ditu ere:

  • Velaza, Javier (1995): «Epigrafía y dominios lingüísticos en territorio de los vascones», Roma y el nacimiento de la cultura epigráfica en occidente, 209-218 or.
  • “1.3. Epigrafía romana”. In: R. Jimeno (zuz.) (2019), Notitia Vasconiae. Diccionario de historiadores, juristas y pensadores políticos de Vasconia. I. liburukia. Antigüedad, Edad Media y Moderna, Madril – Bartzelona– Buenos Aires – Sao Paulo. 99-105 or.
  • "Francisco Beltrán Lloris, Javier Velaza Frías. "De etnias y monedas: las "cecas vasconas", una revisión crítica". Hemen: Javier Andreu Pintadok (koord.)., (2009), Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la antigüedad peninsular. ISBN: 978-84-475-3390-9, 99-126 or.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Javier Velaza eta aitzineuskararen signarioaJavier Velaza ArgitalpenakJavier Velaza ErreferentziakJavier Velaza Kanpo estekakJavier Velaza1963Bartzelonako UnibertsitateaCastejón

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Palestinako Landa Historia ProiektuaEuskal Herriko kastroakSlumdog MillionaireJokin GorostidiANestor BasterretxeaRichard Wagner2024Nazio Batuen ErakundeaLurraren atmosferaKortatuAma KandidaCantinoren planisferioaTximeletaAnimaliaMontevideoArabaEusko LegebiltzarraPopKoltanAntoni GaudíGoroldioBideokontsolaNafarroa GaraiaMunduko biztanleriaLeonardo da VinciIzaro BilbaoErramun MartikorenaXake mate (eleberria)Nikola TeslaAlbokaNøgen (musika taldea)Espainiako Gerra ZibilaBaserriBlogAtenasko agoraLimaIdazkera kuneiformeKaotikosyo04Frantziako emakumezkoen errugbi selekzioaOpilaren egunaGasteizAne IbarzabalHistoriaurreaArtizarraKuku-prakaEuskal literaturaMaialen LujanbioIratiDiktaduraAndelosEuskal HerriaBehin batean LoiolanGari MujikaSare pribatu birtualEuskal Herriko historiaurreaCobweb (2023ko estatubatuar filma)Metal AroaIruñeaIker VicenteZetaren BideaIkuska (dokumental-saila)Hipatia AlexandriakoaTenperatura🡆 More