Javako itsasoa Ozeano Bareko hegoaldean dagoen itsasoa da.
Indonesiako uhartediaren erdian dago: iparraldean Borneo du, hegoaldean Java, mendebaldean Sumatra eta ekialdean Sulawesi. Hego Txinako itsasoarekin lotzen du Karimata itsasarteak, Celebeskoarekin Makassar itsasarteak eta Indiako ozeanoarekin Sondako itsasarteak.
Javako itsasoa Laut Jawa | |
---|---|
Ozeanoa | Barea |
Eskualdea | Indonesia |
Kontinentea | Hego-ekialdeko Asia |
Koordenatuak | 5°S 110°E / 5°S 110°E |
Azalera | 320.000 km² |
Luzera | 1.500 km |
Zabalera | 420 km |
Sakonera | batez bestekoa: 46 m |
310.000 kilometro koadroko hedadura du, baina ez da oso sakona, 46 metro batez beste. Arrantzarekin batera, turismoa da eskualdetako ekonomi ituru nagusia, batez ere Bali inguruan.
1883ko abuztuaren 26an, Krakatoa sumendiaren erupzioa bertan izan zen.
Javako itsasoko gudua, 1942ko otsailean eta martxoan, Bigarren Mundu Gerrako batailarik latzenetako bat izan zen. Japoniar erasoak ia osorik txikitu zuen Herbehereak, Erresuma Batua, Australia eta Estatu Batuetako ontzidia.
2014ko abenduaren 28an, Indonesia AirAsia konpainiako hegazkin bat erori zen Javako itsasora, Surabayatik Singapurrera bidean; hegazkinean zihoazen 162 lagunak hil ziren.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Javako itsasoa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.