Józef Glemp (Inowrocław, 1929ko abenduaren 18a - Varsovia, 2013ko urtarrilaren 23a) poloniar kardinala izan zen.
Gniezno eta Poznańgo seminarioetan ikasi zuen baina Bigarren Mundu Gerrak bere heziketa erlijiosoa eten zuen eta naziek bera eta bere anaiak bortxazko langile bezala erabili zituzten.
1956an apaiztu zen eta 1958an Erromara iritsi zen Zuzenbide Kanonikoa ikastera. 1964an Gnieznora itzuli zen eta 1967an Stefan Wyszyński kardinalaren idazkari izendatu zuten.
Joan Paulo II.a aita santuak 1979an Warmiako gotzain izendatu zuen eta 1981ean Varsoviako artzapezpiku. Poloniako Gotzainen Batzarreko lehendakari izan zan 1981etik 2004ra. 1983an kardinal izendatu zuten eta Benedikto XVI.a aita santua aukeratu zuen 2005eko konklabean parte hartu zuen. 2006an Varsoviako gotzain emeritu bihurtu zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Józef Glemp, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.