Jérôme Savary

Jérôme Savary (Buenos Aires, Argentina, 1942ko ekainaren 27a - Paris, Frantzia, 2013ko martxoaren 4a) antzerkilaria izan zen.

Jérôme Savary
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Jérôme Savary
JaiotzaBuenos Aires1942ko ekainaren 27a
HerrialdeaJérôme Savary Frantzia
HeriotzaLevallois-Perret2013ko martxoaren 4a (70 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure des arts décoratifs (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki zuzendaria, dramagilea, film-zuzendaria, tronpeta-jotzailea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuatronpeta

laboiteareves.fr
IMDB: nm0004594 Allocine: 35600 Allmovie: p109994
Musicbrainz: cfe6bc9b-e621-4ee4-97d6-23dbdaa2cb13 Discogs: 1514125 Find a Grave: 106209439 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Aita frantsesa zuen, eta ama, berriz, estatubatuarra. Gaztaroa Frantzia, Hego Amerika eta Ameriketako Estatu Batuen artean igaro zuen. Grand Théâtre Panique (1965) konpainia sortu zuen, Fernando Arrabal espainiar antzerkilariarekin batera. Ondoren, berak bakarrik, Le Grand Magic Circus (1968) sortu zuen, eta harekin muntatu zituen Zartan, frère mal aimé de Tarzan (1970, Zartan, Tarzanen anaia gaitzetsia), Cendrillon et la lutte des classes (1973, Errauskine eta klaseen borroka) eta De Moïse à Mao (1974, Moisesetik Maora).

1970eko hamarraldiaren bukaeran, lan klasikoak eta operak antolatu zituen. Antzerki-zuzendaria izan zen frantses zerbitzu publikoan. Hainbat eskualdetako zentro dramatikoetako arduradun izan ondoren, Parisko Théâtre national de Chaillot zuzendu zuen 1988az geroztik. Horretaz gainera, espezialista egin zen lan lirikoetan (Prokofieven Gerra eta Bakea, 1991) eta antzerki musikaletan (Cabaret, 1987). Komedian ere aritu zen: Molièreren Aitoren seme burgesa lanean, M. Jourdainen papera egin zuen, eta hiru modu desberdinetan eraman zuen antzerkira (1981, 1989 eta 1996). 2000tik 2006ra, Opéra-Comique antzokiaren zuzendari izan zen. 2007tik 2013ra bere antzerki-taldea izan zuen: La Boîte à Rêves.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jérôme Savary Jérôme Savary 

Tags:

19422013ArgentinaBuenos AiresEkainaren 27FrantziaMartxoaren 4Paris

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eguzki-energiaEnergia eolikoFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaEuskal Herriko mendiakErrobi (taldea)Nafarroa Garaiko udalerrien zerrendaZetaren BideaErrementariBertuteKlima aldaketaBegoña GómezKatuOñatiko UnibertsitateaArkupeMiren LeanizbarrutiaHiru Erregeen MahaiaErreakzio kimikoTiranoDes-kontrolwywk2BideokontsolaEkain (leizea)Ganga (arkitektura)LamiakoGobernuHenri MatisseNiloDigestio-aparatuErromaSevillako katedralaKen Zazpi1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaSaguzarEusko LegebiltzarraKontrapasEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaErik BerganzaPalankaElvis PresleyZelula nukleoKorrikaNestor BasterretxeaImanol PradalesZortziko txikiIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaRaúl Sánchez CedilloEuskaltzaindiaEritasunIñaki PerurenaAnjel AlkainArku zorrotzDeiaDiktaduraC++Ramon SaizarbitoriaNerea LoiolaPanda handiJuan Sebastian ElkanoElektrizitateApirilaren 24LikenIratzeEuskal dantzakKlimaTabarreAs (egunkaria)Ozeano Bareko Suzko EraztunaUgalketa🡆 More