Itziar Ituño: Euskal antzezlea

Itziar Ituño Martinez (Basauri, Bizkaia, 1974ko ekainaren 18a) aktore euskalduna da.

Interpretazioa ikasi zuen Basauriko Antzerki Eskolan, eta soziologia ikasketak ere gauzatu zituen. Lan ugari egindakoa da antzerkian, telebistan zein zineman. Ezagun egin da ETB 1eko Goenkale telesailean egindako paperagatik, 15 urtez Nekane Beitia pertsonaia antzeztu baitzuen. Beste lan ezagun batzuk Lasa eta Zabala, Errementari eta Loreak filmak dira. Halaber, La casa de papel telesailean (Antena 3 katean aurrena, ondoren Netflix plataforman) egindako lanak nazioartean ezagutarazi du.

Itziar Ituño
Itziar Ituño: Lehen urteak, Aktore ibilbidea, Aktibismoa
(2018)
Bizitza
JaiotzaBasauri1974ko ekainaren 18a (49 urte)
HerrialdeaItziar Ituño: Lehen urteak, Aktore ibilbidea, Aktibismoa Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
gaztelania
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1523587 Allocine: 246244 Rottentomatoes: celebrity/itziar_ituno Allmovie: p548768 Metacritic: person/itziar-ituoo
Instagram: itziarituno Allmusic: mn0003788824 Edit the value on Wikidata

Aktore lanez gain musika munduan ere aritu izan da abeslari lanetan, Dangiliske dantza taldean eta EZ3 zein Ingot rock taldeetan.

Lehen urteak

Ama nafarra du, Lizarra aldekoa. Aitaren familian gehienak bizkaitarrak baziren ere, Itziar oso giro erdaldunean hazi zen, Francoren diktaduraren ondoren euskara erabat galdu baitzen bere familian. Basaurin jaioa, haurtzaroa Kareaga (Kalero) auzoan igaro zuen. Gurasoak Basauriko ikastolara bidaltzen saiatu ziren, euskara ikas zezan, baina kanpoan geratu zen eta ikasketak A ereduan egin behar izan zituen. Nerabezaroan deseroso sentitzen hasi zen euskaldun sentitu arren euskararik gabekoa zelako, eta AEKn izena ematea erabaki zuen, Basauriko Bolintxu euskaltegian. Gerora EGA eskuratu zuen.

Txikitan gurasoek zinema-aretoetara zein antzokietara eramaten zuten sarri, eta horrek antzeztearekiko zaletasuna piztu zion. 14 urterekin Basauriko antzerki eskolan hasi zen, afizioz, aktore izango zela pentsatu gabe. Izan ere, oso lotsatia zen eta hasiera batean asko sufritzen zuen bertan. Gerora argi eduki zuen aktore izan nahi zuela, baina badaezpada ere Soziologia ikasketak gauzatu zituen. Soziologia urbano-industrialean eta politikoan espezializatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Aktore lanetan hasi aurretik ikastola bateko jantokian egin zuen lan. Gerora Fagor enpresan hasi zen lanean, hozkailuak egiten. Haren aitak ere enpresa berean egiten zuen lan. 1995ean Basauriko Atzerki Eskolako antzerki-ziurtagiria eskuratu zuen.

Aktore ibilbidea

Hastapenak

Bere lehen aktore lanak antzerkian egin zituen. Kaleko emanaldietan hasi zen 1995ean, Ttirrinki Ttarranka eta Bakardade antzerki konpainiekin. Basaurin Tarima taldeak antolatzen zuen kale antzerki jaialdietan ibili zen, Ramon Barea eta Itziar Lazkano irakasle zituela. 1997an izan zuen lehen papera telebistan, Agur, Olentzero, agur gaztelerazko telefilmean. Horren aurretik, 1995 eta 1996 bitartean, zenbait publizitate bideotan eta film laburretan parte hartu zuen.

Goenkale eta bestelako lanak

Fagorren lanean zebilela curriculuma bidali eta ETB 1eko Goenkale telesailerako proba bat egin zuen. Hasieran egin zuen proba Imanol (Iñaki Perurena) pertsonaiaren etxea garbitzen zuen neskaren papererako izan zen, baina ez zuten hartu. Hala ere, handik hilabete batzuetara dei bat jaso zuen zuzenean paper bat eskainiz. Jakin zuenean fabrikako lanpostu finkoari uko egin zion. 1998-1999 denboraldian (telesailaren 5. denboraldian) hasi zen telesailean, Nekane Beitia ertzain hasiberriaren paperean. Lehenengo agerraldia 1999ko martxoaren 3an izan zen. Pertsonaiak joan-etorriak izan zituen telesailean; baina orotara 15 urtez aritu zen bertan lanean, telesailaren azken denboraldirarte (2015ean). Tarte horretan Nekane Beitia pertsonaia Arraldeko komisaldegiko ertzainburua bilakatu zen, eta paper honek Itziar Ituñori ospea ekarri zion Euskal Herrian.

2000ko hamarkadan ETBren beste telesail batzuetan paper sekundario zein episodikoak izan zituen. Goenkale telesailean aritu zen urteetan zehar beste zenbait filmetan ere parte hartu zuen, besteak beste Agujeros en el cielo (2004), Izarren argia (2010), Sabin (2011) Dragoi Ehiztaria (2012) eta Lasa eta Zabala (2014). Horretaz gain antzerkian lanean ere jarraitu zuen, hainbat obratan parte hartuz. 2017ko Donostiako Zinemaldian Euskal Zinema eta ETB Galaren aurkezlea izan zen.

Euskal Herritik haratago

Itziarren Euskal Herriko mugetatik haragoko ospea lortu zuen Loreak filmarekin, film onenaren Goya sarirako izendapena lortu zuenean eta Espainiako Zine Akademiak filma Oscar sarietarako hautagai izendatu zuenean. 2016an Igelak filmean parte hartu zuen. Loreak filmean agertu ondoren Madrilera joan zen lan bila, eta Antena 3 katearen La casa de papel telesailerako proba egin ondoren protagonista papererako hartu zuten. Telesaila Netflix plataformak eskuratu zuen, eta horrek nazioartean ezaguna izatea ekarri zion. 2018an telesailak Drama Onenaren Nazioarteko Emmy Saria eskuratu zuen.

Boikota

Antzezleak parte hartu zuen La casa de papel telesailari boikot egin zioten sarean, estreinaldiaren aurreko eta ondoko egunetan. Izan ere, Miren Gaztañaga aktorearekin gertatu bezala, zenbaitek ez zuten ondo ikusten Ituñok telesail horretan parte hartzea.

Hala, traol bat sortu zuten Twitterren, #BoicotLaCasaDePapel izenekoa, eta bertan, Dena da ETA kasuko logikari jarraikiz, ETAren alde egotea leporatu zioten Itziarri, Euskal Preso Politikoen sakabanaketaren kontra agertu zelako. Horregatik, boikotaren aldekoen iritziz, Itziarrek eta telesailak berak boikota merezi zuten, hilabete lehenago El guardián invisible filmak merezi izan zuen bezalaxe. Boikotatzaileek halaber gogoratu zuten iraganean Itziarrek Bildu alderdi politikoaren alde hitz egin izana.

Azken lanak

2017an Errementari filmean paper txiki bat antzeztu zuen. 2018ko Basque Selfie filmaren protagonistetako bat izan zen, eta berak zuzendutako (Des)kontrolatuta? antzerki obra estreinatu zuen. Antzezlan honek Pabilioi 6ren Antzerki Arinaren publikoaren saria jaso zuen. 2019an Voces zein El silencio de la ciudad blanca filmetan agertu zen, eta La casa de papel telesailaren hirugarren denboraldia estreinatu zuen.

Bere hurrengo lanen artean Hil kanpaiak filma dago, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritua. Imanol Rayok zuzendua, filmeko protagonista izango da Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalezekin batera. 2020an Igor Legarreta zuzendariaren Ilargi guztiak pelikulara batu zen, protagonista gisa, Josean Bengoetxearekin batera. Urte berean Alardea telesail laburraren grabaketekin hasi zen, baina grabaketak eten egin ziren koronabirusaren pandemiagatik. Ingelesez egindako lehen papera iragarri zuen Salvation Has No Name animaziozko film laburrerako, 2020 amaieran estreinatzeko programatua. Film labur hau Ituñoren lehen animazio papera ere bada.

Aktibismoa

2002an Amazoniara joan zen kooperante gisa, antzerki tailerrak ematera.

Bizitza pertsonala

2019ko azaroan tupi guarani kulturako gizon batekin harreman bat hasi zuela adierazi zuen. 2020ko martxoan COVID-19 gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.

Lanak

Filmak

Urtea Izenburua Papera Oharrak
1995 Sex machine Film laburra
1996 Ricardo Film laburra
1996 La lección Film laburra
1996 Al, Ben & Gail Film laburra
1997 Agur Olentzero, agurǃ Telefilma
1998 Otxate Film laburra
2003 El final de la noche Raquel Protagonista
2004 Agujeros en el cielo Elena Protagonista
2005 Seré tus ojos Film laburra
2005 Arkadia
2007 Silencios Film laburra
2008 Entereza Film laburra
2010 Izarren argia Sor Angustias Sekundarioa
2012 Bárbara Film laburra
2012 Dragoi Ehiztaria Maddalen Protagonista
2014 Sabin Paulina Arana Telefilma
2014 Loreak Lourdes Protagonista
2014 Lasa eta Zabala Amaia Protagonista
2014 El Buen Mal Emakumea Film laburra
2015 Un otoño sin Berlín Sofía Sekundarioa
2016 Igelak Carmen Sekundarioa
2017 Morir Erizaina Sekundarioa
2017 Errementari Ana Sekundarioa
2017 For the Good Times Ainhoa Film laburra
2017 Tarde para el recreo Ama Film laburra
2018 Basque selfie Ane Protagonista
2019 Voces Aitana Protagonista
2019 Lekitxoko Etxea Maitane Film laburra
2019 El silencio de la ciudad blanca Guevara doktorea Sekundarioa
2020 Hil Kanpaiak Karmen Protagonista
2020 Ilargi guztiak Protagonista
2020 Nora Gasolindegiko langilea Sekundarioa
2020 Salvation Has No Name Apaiza (ahotsa) Film laburra
2023 Irati Mari Protagonista

Telebista

Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak Err
1999-2001
2005-2015
Goenkale Nekane Beitia ETB 1 1500 ataletik gora
  • Errepikakorra (1999, 2000-2001, 2004-2005)
  • Nagusia (1999-2000, 2005-2015)
2000 Ander eta konpainia Jaione ETB 1 Episodikoa (13. atala)
2000-2001 Teilatupean Ana ETB 1 Sekundarioa
2002 Kilker dema Estibaliz ETB 1 Episodikoa (7. atala)
2002 Platos sucios ETB 2 Episodikoa
2010 Goenkale 3000 Bere burua ETB 1 Gala berezia
2010 Euskal Kantuen Gaua Bere burua ETB 1 Izarren argia lantaldea
2011 Vaya Semanita ETB 2 Episodikoa
2012 Finlandia Bere burua ETB 1 Atalaː "Naroa Agirre eta Itziar Ituño"
2012 Goenkale 18 Bere burua ETB 1 Gala berezia
2012 30 Urte Gozaaaatzen! Bere burua ETB 1 Urtezahar gaueko saio berezia
2014 Euskal Kantuen Gaua Bere burua ETB 1 Goenkaleko aktoreekin
2015 Zuek hor Bere burua ETB 1 Atalaː "Itziar Ituño eta Iñigo Segurola"
2015 Soinu ehiztaria Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2015-16 Kaixo 2016 Bere burua ETB 1 Loreak lantaldea gonbidatua
2016 Pintxo & Pote Bere burua ETB 1 Agerpen laburra (atal 1)
2017 Cuéntame cómo pasó Koro Zabaleta TVE 5 atal
2017 Pulsaciones Aktore gonbidatua Antena 3 Atal 1
2017-2021 La casa de papel Raquel Murillo / Lisboa Antena 3 / Netflix Pertsonaia nagusia (41 atal)
2018 Gure kasa Bere burua ETB 1 Atalaː "Itziar Ituño"
2018 Bilboko Aste Nagusia 2018 Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2019 Gure doinuak Bere burua ETB 1 Atalaː "Itziar Ituño eta Nerbioi Ibarra"
2019 Nunca es tarde Bere burua Fox Sports Sur Gonbidatua (atal 1)
2019 O Programa de Cristina Bere burua SIC Gonbidatua (atal 1)
2019 Egunak egin du Bere burua ETB 1 Kolaboratzailea (atal 1)
2019 Gabonǃ Kantantzera gatozǃ Bere burua ETB 1 Ingot taldearekin
2020 Vivement dimanche Bere burua France 2 Gonbidatua (atal 1)
2020 Barre librea Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2020 The Basque Route Bere burua ETB 2 Gonbidatua (atal 1)
2020 Alardea Amaia ETB 1 4 atal
2021-2022 Kaixo 2021 Bere burua ETB 1 Kolaborazio berezia Mikel Urdangarinekin batera

Antzerkia

  • Fortius (1995, Bakardade) - Kaleko antzerkia
  • Izarrak - Estrellas (2003, Teatro Paraiso)
  • Amets gozoak (2003, Teatro Paraiso)
  • Ciudad Salvaje (2003, Teatro Mutante)
  • Pakitarentzat bakarrik (2004, Txalo)
  • Zeta - Seda (2005, Hika Teatroa)
  • Jostailuen istorioak - Historia de juguetes (2005, Teatro Paraiso)
  • Lapurzuloa - Cueva de ladrones (2007, Kanpingags)
  • Grönholm metodoa - Metodo Grönholm (2008, Txalo)
  • Auri Auri (2010, Kukubiltxo)
  • Ilunpetan - El apagón (2010, Kanpingags)
  • Amantalaren ahotsa (2011, Hika teatroa)
  • Herioa eta dontzeila (2012)
  • Hitzak - Palabras (2013, Hika teatroa)
  • Barealdi majikoa (2014, Tanttaka)
  • Koadernoa Zuri - Cuaderno en blanco (2016)
  • Desoxirribonucleico (2017).
  • Funtzak (2017).
  • Yo soy Pichichi (2018)
  • La Tarara(2022, Hika Teatroa)

Zuzendaritza

  • (Des)kontrolatuta? (2018, Pabellón 6) - Antzezlana

Musika

Ingot musika taldeko abeslaria da.

Sariak eta aitortzak

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza Err.
2014 Tokio Latin Beat Film Festival (Japonia) Emakumezko Aktore Onena Loreak Irabazlea
2015 18eme Cinespeña Toulouse (Frantzia) Emakumezko Interpretazio Onena Loreak Irabazlea
2019 AISGE Saria Interpretazio Nabarmenaren Saria Irabazlea
2019 Sorrento Social World Film Festival (Italia) Sari Berezia Irabazlea
2019 VI. Ramon Labaien Saria Irabazlea
  • 2021ean Santurzine jaialdiaren antolatzaileengandik Serantes Saria jaso zuen Ituñok bere ibilbidegatik

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Itziar Ituño Lehen urteakItziar Ituño Aktore ibilbideaItziar Ituño AktibismoaItziar Ituño Bizitza pertsonalaItziar Ituño LanakItziar Ituño Sariak eta aitortzakItziar Ituño OharrakItziar Ituño ErreferentziakItziar Ituño Kanpo estekakItziar Ituño1974Antena 3BasauriBizkaiaETB 1Ekainaren 18Errementari (filma)EuskaldunGoenkaleLa casa de papelLasa eta Zabala (filma)Loreak (filma)NetflixSoziologia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HistoriaurreaChaturbateEspainiako Bigarren ErrepublikaEspazio-anezkaEkoizpen-bideDeiaZelula hormaBacillus cereusFelix Goya UrbietaIñaki Sanz AzkueKortatuEtikaBalletElkarbizitza unitateMiren Agur MeabeBerotegi-efektuaAirearen kutsaduraEuskal HerriaGas naturalErrenteriaFrantziaErlijioGutun formalAntzar EgunaFermin MuguruzaPortugaleteAlexander FlemingAlessandro CostacurtaZuberoaKarmele JaioLeviathan (liburua)BalaztaDoug Jones (aktorea)TrikuharriHesi elektrikoEusko AlkartasunaPanpa-lezkaTxirrindularitzaD'Hondt metodoaIzotzAna EstradaMusikaIskanbilaJordi Sierra i FabraJoanes LeizarragaOkil handiKaze (MC)Jon Gotzon AldaparenaZetaren BideaRemei SipiHaltzFaxismoTom TykwerJosu MartinezOzeano ArtikoaTxakurBero-ahalmenBetIñigo UrkulluItsas hondoJabier MuguruzaSaguzarJean EspondaISO 8601BultzagailuZortziko handiAlemaniaBertsolari Txapelketa Nagusia🡆 More