Iruñerriko Ibai Parkea (Argako Ibai Parkea, Iruñeko Ibai Parkea, Eskualdeko Ibai Parkea edo Ibai Parkea, batzuetan) Iruñerriko parke eta bide berdea da.
33 kilometroko luzera du, Arga, Ultzama, Elortz eta Sadar ibaien ertzean, Pirinioetako haranen (Esteribar eta Ezkabarte) eta Argako ordokiaren (Oltza Zendea) artean.
Iruñerriko Ibai Parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Eskualdea | Iruñerria, Nafarroa Euskal Herria |
Hasiera | Irotz, Esteribar |
Amaiera | Aratzuri, Oltza Zendea |
Deskribapena | |
Linea | ARG |
Mota | Parke eta bidegorria |
Irekiera | 2001 |
Ezaugarri teknikoak | |
Luzera | 11 km (2001) |
Gehieneko abiadura | 20 km/h (txirrindulariak) |
Ustiapena | |
Egoera | Irekia |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
2001ean inauguratu zen, Argako Plan Integralari esker. Plan hori 1999 eta 2001 urteen artean sustatu zen, Arga ibaiaren ingurua Iruñerriko eremu hiritarrenetatik igarotzean berreskuratzeko.
60 zubi ditu, horietatik 56 Arga ibaiaren gainetik igarotzen dira, 12 Ultzama ibaiaren gainteik, 11 Sadar ibaiaren gainetik eta 5 Elortz ibaiaren gainetik.
Bizikletaz eta oinez egin daiteke ibilbide osoa, eta zati askotan ibaiaren alde bietatik.
Hasieran Elortz eta Sadar ibaietako adarrak egiten ditu ekialdetik mendebaldera Aranguren, Zizur Nagusia, eta Oltza Zendea herrietatik igarotzen. Gero Barañainera helduta, eta Arga ibaian gora joanez gero, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera doa. Barañaindik hasita, Iruñea, Burlata, eta Atarrabiaraino doa. Eta gero Atarrabiako San Andres Errotan bi adarretan banatzen da, Arga ibaiarekin berarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino.
Ibai Parkeak 72 zubi ditu, lau ibaietan zehar banatuta. Zubi gehienak oinzubiak dira, hau da, eraiki berriak. Hala ere, oraindik antzinako zubi asko daude, Iturgaitz edo Dona Grazia kasu.
Arga | ||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iturgaitz | Zabaldika | Zabaldika | Olloki | Uharte | Ugalaldea | Zokoa | Ugarrandia | Artandiburua | Martiket | Dorraburu | Dorraburu | Atarrabia | Areta | Burlata | Beloso | Beloso | Magdalena | Oinzubiak | Magdalena | Txantrea |
Alemanes | Done Petri | Done Petri | Vergel | Arrotxapea | Plazaola | Oblatuak | Dona Grazia | Lauhaize | Hodiak | Sanduzelai | Sanduzelai | Milutze | Milutze | Landaben | Barañain | Ardoi | Zubiandia | Zubiandia | Aratzuri | |
Ultzama | ||||||||||||||||||||
Sorauren | Sorauren | Eusa | Azotz | Orikain | N-121 | Arre | Arre | Trinitate | Ultzama | San Andres | ||||||||||
Elortz | ||||||||||||||||||||
Arostegi | Etxabakoitz | Urdanotz | Morea | Ardoi | ||||||||||||||||
Sadar | ||||||||||||||||||||
Ugaldeta | Arrosadia | Unibertsitatea | Sadar | Gurutze Berdea | Azpilagaña | Nafarroa | Otsandazubia | Comedores | Azellalanda | Azellalanda |
Formalki hitz egiten, ezin da esan Iruñerriko parkekoa bide berdea denik. Bide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan, eta legalki estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verde” Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]
Ibai parke honetatik ez da inoiz trenbiderik joan. Beraz formalki ezin da esan “Vía verde” bat dela, nahiz eta oinezko eta zikloetarako bidea izan, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Iruñerriko Ibai Parkea, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.