Erromintxel: Hizkuntza

Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere) buhame edo ijito euskaldunen eta haien hizkeraren izena da.

Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta erromaniera batzen dituena. Hiztegi arloan jatorrizko erromani hizkuntzaren lexikoa gordetzen du hein handi batean, baina gramatikaren arloan erromanieraren ezaugarriak galdu eta euskararenak hartu ditu. Hortaz, erromintxelak erromanieraren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu.

Erromintxela
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia eta Frantzia
Hiztunak500-1000 inguru (1997an)
EskualdeaEuskal Herria
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
pagodolektoa
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3emx
Ethnologueemx
Glottologerro1240
IETFemx

Egaxu da buhameak ez direnei deitzeko darabilten izena. Kalo kulturako ijitoei, aldiz, hankagorri deitzeko ohitura dute. Agian erromintxelen talde-sentimenduaren froga da hori.

XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroa Garaian, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela.

Hizkuntza

Erromaniera eta euskara batzetik sortutako mintzoa da erromintxela, Euskal Herriko buhame edo ijitoek hitz egin izan dutena. Oso gutxi ikertu da: Resurreccion Maria Azkuek bere hiztegian erromintxelezko hitz gutxi batzuk jaso bazituen ere, Josune Muñoz filologoa izan da lehena euskararen eta erromanieraren nahastura hori sakon ikertzen, eta bostehun hitz inguru biltzea lortu du.

Hizkuntzalariek diotenez, erromintxela pagodolekto edo broken spoke bat da, hau da, erromani hizkuntzaren dialekto baten eta bertako hizkuntzaren artean sortutako nahasketa. Morfologia eta gramatika euskararenak ditu, aditzak barne, eta tokian tokiko euskalkiaren ezaugarriak: bizkaitarrek bizkaierakoak, lapurtarrek lapurterakoak... Lexikoa, ordea, erabat erromintxela da, eta, horregatik, euskaldunoi ulergaitza egiten zaigu. Bere garaian, horixe zen, izan ere, erromintxelaren helburua: egaxuek, euskaldunek, ulertuko ez zuten hizkera izatea.

Euskal Herrian barna 500 erromintxel inguru omen daude. Askok badakite kaloa, gaztelania edo euskara ere, eta hiruretan hitz egiteko gai denik ere bada. Etxeberria deitura oso ohikoa da haien artean. Hegoaldean hiztun gehienak laurogei urtetik gorakoak dira, eta gazteagoek ulertu bai, baina ez dute hitz egiten. Iparraldean, oraindik ere, erromintxela eguneroko hizkuntza da hiru belaunaldiko buhame familia batzuetan.

Erromintxelari gehienbat erromintxela esaten diote erdaretan ere. Badira bakanago erabiltzen diren beste sinonimo batzuk:

  • Ingelesez: Basque calo (Euskal Herriko kaloa)
  • Gaztelaniaz: caló vasco (Euskal Herriko kaloa)
  • Frantsesez: euskado-romani

Etimologia

Erromintxela hitzaren etimologia ezezaguna da guztiz, oso hitz berria delako eta hiztunek ere ez zutelako erabiltzen. Lehen, erromintxelez aritzen zirenei ijito, ungriano edo buhame deitzen zitzaien. Baliteke *errom (Rrom-en euskal egokitzapena) eta mintzaira hitzen batura izatea.

Ikerketak

XX. mendearen bukaeran, erromintxel herriaren historiari, bizimoduari eta hizkuntzari buruzko ikerketa-proiektu bat jarri zen abian, Kale Dor Kayiko gobernuz kanpoko erakundeak bultzatuta eta Euskaltzaindiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen diru-laguntzarekin. Egitasmo horren barruan, Josune Muñoz izan da hizkuntza sakonki ikertu duen lehen euskalaria, Elias Lopez de Mungia historialariaren laguntzarekin.

Erromaniera bultzatu eta sustatzeko lan egiten duen erakundea da Kale Dor Kayiko. Bertako kideek 1990eko hamarkadan oraindino erromintxelez aritzen zenik bazela jakin zuten Alizia Stürtzeren Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian liburuaren bidez. Erakundearen helburua Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian erromintxelak duen egoera aztertzea da.

Hizkuntza-ezaugarriak

Adituen iritziz, erromani hizkuntzaren eta euskararen arteko harremanetik sortua da erromintxela, kalo hizkuntza erromaniaren eta gaztelaniaren harremanetik sortua den bezala. Josune Muñoz filologoaren ustez, nahiz eta erabat frogatu gabe dagoen, erromintxelek erromanieraren kalderash dialektoa ekarri zuten, eta erromintxela kalderasharen eta euskararen nahastetik sortu bide zen. Hortaz, ez da kalotik eratorria, nahiz eta gaur egun kalozko eta euskarazko hitz batzuk ere erabiltzen dituen. Morfologia eta sintaxia euskararenak ditu. Aditzak ere euskararenak dira, eta tokian tokiko euskalkiaren ezaugarriak hartu izan ditu: Bizkaian mendebaldekoak, Lapurdin lapurterazkoak... Lexikoa, ordea, erabat erromintxela da. Josune Muñozek bostehun hitzeko hiztegia osatzea lortu du.

Mintzaira ulertezina da bai euskaldunentzat bai kalo hiztunentzat. Hala ere, kaloaren erro bera duenez, zenbait hitz antzekoak dira. Hona hemen adibide batzuk:

Erromintxela Kalo Erroa Esanahia euskaraz
dikelatu diquelar dikháv ikusi
kamatu camelar kamáv maite
kurratu currar, currelar butjí keráv lan egin
mangatu mangar mangáv Erromintxelez, "eskatu". Kaloz, "lapurtu"
txoratu chorar čoráv lapurtu
zuautu sobar sováv lo egin
ankhai acay begia
egaxi gachí gaží Buhame ez den emakumea
elakri-lumia lumi lumni Erromintxelez, "fama txarreko emakumea". Kaloz eta erromanieraz, "emagaldua"
fula ful khul kaka
jero jeró šeró Erromintxelez, "burua". Kaloz, "aurpegia"
kher queli kher etxea
oxtaben estaribén astaripe presondegi
pindru pinrel punró oin
txau chaval čhavó seme
kalu caló kaló beltza
aimenge menda mánge "ni(k)", agian aménge "gu (k)" (datibo) Ni(k)

Fonologia

Egun, ez dago hizkuntzaren deskribapen fonologikoa erakusten duen paradigmarik. Beraz, ezin da jakin zein den grafemen balio fonetiko zehatza edo euskarazko fonemekin elkarrekikotasunik duten.

Morfologia

Erromintxelaren ezaugarri morfologikoen adibideak:

Erromintxela Euskara Erroa Funtzioa, erromintxelez Adibidea
-a -a Euskarazko -a Atzizki absolutiboa phiria "lapikoa"
-ak -ak Euskarazko -ak atzizki plurala sokak "berokiak"
-(a)n -(a)n Euskarazko -(a)n atzizki inesiboa khertsiman "tabernan"
-(a)z -(a)z Euskarazko -(a)z atzizki instrumentala jakaz "suaz"
-(e)k -(e)k Euskarazko -(e)k atzizki ergatiboa hire dui ankhai koloek "zure bi begi beltzek"
-ena -ena Euskarazko -ena atzizki superlatiboa loloena "gorriena"
-(e)ko(a) -(e)ko(a) Euskarazko -(e)ko(a) atzizki leku-genitiboa muirako "bokaleko"
-(e)rak -(e)rat (Ipar Euskal Herrian) Euskarazko -(e)ra(t) atzizki adlatiboa txaribelerak "ohera"
-pen -pen Euskarazko -pen menpekotasuna adierazteko atzizkia
-ra -ra Euskarazko -ra atzizki adlatiboa penintinora "errekara"
-tu -tu Euskarazko -tu aditzak sortzen duen atzizkia dekhatu "ikusi"
-tzea -tzea Euskarazko -tzea aditz-izena atzizki sortzailea
-tzen -t(z)en Euskarazko -t(z)en gerundioaren atzizki sortzailea kherautzen "egiten"

Aditz sorrera

Aditz gehienak erromanierazko erroari euskarazko -tu atzizkia erantsita sortuak dira. Hona hemen adibide batzuk:

Erromintxela Euskara Erromaniera
brikhindu euria izan brišínd
burrinkatu harrapatu (astaráv)
dikelatu, dekhatu ikusi dikháv
erromitu {eŕomitu) ezkondu
gazinain kheautu erditu
goli kherautu, goli keautu kantatu (gilábav)
kamatu maitatu kamáv
kerau, keau, kherautu, keautu egin keráv
kurratu lan egin butjí keráv
kurrautu {kuŕautu} jo
kuti begiratu dikáv
letu hartz lav
mahutu, mautu hil mu(da)ráv
mangatu eskatu mangáv
mukautu bukatu
najin bukatu
papira-keautu idatzi (skirív, ramóv)
parrautu {paŕautu} ebaki
pekatu janaria prestatu pakáv
pekhautu erre
piautu edan pjav
tarautu, tazautu ito
teilaitu jan xav
tetxalitu, texalitu ibili
txanatu jakin žanáv
txiautu besteen aurretik sartu
txoratu, xorkatu {s̃orkatu} lapurtu čoráv
ufalitu ihes egin
xordo keautu lapurtu
zuautu lo egin sováv

Erromintxelezko aditzak bat datoz tokian tokiko euskalkian aurkitzen ditugun aditz-formekin.

Erromintxela Nafar-lapurtera
ajinen duk izanen duk
dekhatu nuen ikusi nuen
dinat diñat
erantzi nauzkon erantzi nauzkan
...haizen hi ...haizen hi
kamatu nuen maitatu nuen
letu hindudan hartu hintudan
nintzan nintzan
pekhautzen nina erretzen naute
pekhautu nintzan erre nintzen
pekhautzen niagon erretzen niagon
tetxalitzen zan ibiltzen zan
zethorren zetorren
zoaz zoaz

Ezezko perpausa na/nagi (erromanieraz na/níči; euskaraz ez/ezetz) da. Euskarazko "bai" adierazteko, ua (erromanieraz va) erabiltzen da.

Izenak

Gehienetan, erromanierazko erroari euskarazko atzizkiak erantsita eratzen dira.

Erromintxela Euskara Erromaniera
angi ezti (avdžin)
ankhai begi (jakh)
asinia botila (fláša)
balitxo txerriki baló ("txerri" eta euskal atzizkia)
barki, barku ardi bakró
barkitxu, barkotiñu arkume bakro "ardia", eta euskarazko -txu txikigarria
basta, baste esku vas(t)
bato, batu aita dad
bliku txerri balikanó mas
bluiak poliziak (policájcur)
budar ate vudár
burrinkatzea harrapatze
dantzari dantzari (euskarazko erroa)
dibezi egun djes
duta argi udút
egaxi buhamea ez dena (emakumea) gaží
egaxo, ogaxo, egaxu buhamea ez dena (gizona) gažó
elakri, ellakria neska(til) raklí
elakri-lumia emagaldu
eramaite erama(i)te
eratsa, erhatsa, erhatza ahate (goca)
erromi {eŕomi), errumi 1 senar 2 ezkontza rom
erromiti emazte romní
erromni emazte, emakume romní
erromitzea ezkontza (bjáv)
erromitzeko {eŕomitzeko), erromitzekoa eraztun (angruští)
fula kaka khul
futralo pats
gata ator gad
gazin haur
giltizinia giltza (čája)
goani zaldi (grast)
goia lukainka goj
goli kanta gilí
grasnia, gasnia, grasmiña, gra zaldi gras(t)
guru, gurru {guŕu} idi gurúv
guruni behi gurumni
gurutiño txahal gurúv (eta euskarazko txikigarria -tiño)
haize haize (euskarazko erroa)
jak, jaka, zaka, aka su jag
jakes gazta (királ)
jera asto (esa)
jero buru šeró
jeroko txapela
juiben galtzak (kálca)
kalabera buru (šeró)
kalleria {kaĺeria} zilarreria
kalo, kalu kafe (káfa)
kalo-kasta ijito-kastaro
kamatze maitzatze < kamáv
kangei, kangey eliza kangerí
kani oilo khajní
kaxta zur kašt
kaxtain parruntzeko {paŕuntzeko} aizkora
kher, khe, kere, khere, kerea etxe kher
kereko-egaxia {kereko-egas̃ia} etxeko andre
kereko-egaxoa {kereko-egas̃oa}, kereko-ogaxoa etxeko jauna
ker-barna gaztelu (koštola)
ker, qer asto (esa)
kero, keru buru šeró
khertsima taberna
kiala, kilako gazta királ
kilalo haize hotza
kirkila babarruna (fusúj)
konitza, koanits saski kóžnica
laia jauna
lajai, olajai, lakaia apaiz (rašáj)
laphail, lakhaia apaiz (rašáj)
latzia gau
lona gatza lon
mahutzea, mautzia hiltzea mu(da)ráv eta euskarazko -tzea atzizkia
malabana gantzu (thuló mas)
mandro ogi manró
mangatzia eske mangáv eta euskarazko -tzea atzizkia
marrun {maŕun) senar
mas, maz, maza haragi mas
megazin haur
milleka {miĺeka} arto
milota ogi (manró)
milotare-pekautzeko labe
Mimakaro Ama Birjina
miruni emakume
mitxai, {mits̃ai} alaba čhaj
mol, mola ardo mol
mullon {muĺon}, mullu {muĺu} mando
ñandro, gnandro arraultz anró
oxtaben, oxtaban {os̃taban} kartzela astaripe
paba, phabana, pabana sagar phabáj
paba-mola sagardo
panin, panina, pañia ur pají
panineko, paninekoa pitxer
paninekoain burrinkatzeko {buŕinkatzeko} sarea
paninbaru, panin barua ibai, itsaso (derjáv, márja)
panintino, panin tiñua, penintino erreka (len)
pangua larre
panizua arto
papin, papina antzar papin
papira paper papíri
pindru, pindrua, pindro, prindo hanka punró
pindrotakoa galtzak kálca
piri, piria lapiko pirí
pora urdaila per
potozi diruzorro
prindotako galtzerdi pinró
soka beroki
sumia zopa zumí
thazautzia itotze taslaráv eta euskarazko -tzea atzizkia
tekadi, tekari hatz (naj)
ternu gazte
txai {ts̃ai} čhaj
txaja aza (šax)
txara belar čar
txaripen, txaribel ohe (vodro)
txau, xau seme čhavó
txiautzia eraso ?, eta euskarazko -tzea atzizkia
txipa izen (aláv)
txiautu ijito
txohi, txoki gona
txohipen hutsalezko lapurreta
txor, txora {ts̃ora} lapur čor
txuri aizto čhurí
xordo, txorda {ts̃orda} lapurketa čoripé
xukel {s̃ukel}, txukel, txukela {ts̃ukela} txakur žukél
xukelen-fula {s̃ukelen-fula}, txukelen fula zakur-putza
xukel-tino keautzale txakur emea
zuautzeko, zuautzekoa estalki
zitzaia, txitxai {ts̃its̃ai} katu
zume, sume zopa zumí
zungulu, sungulu tabako (duháno)
zut, zuta, xut, txuta, txuta {ts̃uta} esne thud

Zenbakiak

Hona hemen erromintxelezko zenbakien zerrenda

Erromintxela Euskara Erromaniera
jek, jeka, eka bat jék
dui bi dúj
trin hiru trín
higa hiru (trín)
pantxe bost panž

Adjektibo eta adberbioak

Erromintxelezko adjektiboak eta adberbioak erromanierazko errotik ekarriak izan ohi dira:

Erromintxela Euskara Erromaniera
baro, baru handi baró
bokali gose bokh
buter asko, anitz but
dibilo erotua dilino
dibilotua erotua < dilino
gabe gabe (euskal erroa)
eta eta (euskal erroa)
geroz geroz (euskal erroa)
hautsi hautsi (euskal erroa)
kalu beltz kaló
kaxkani zikoitz
kilalo hotz šilaló
latxo, latxu on lačhó
londo samur
nazaro, lazaro eri nasvaló
palian ondoan
parno garbi parnó
telian behean téla
tiñu txiki cignó
upre gain(ean), gora opré

Izenordainak

Erromintxelezko izenordainak bi hizkuntzetatik —euskaratik eta erromanieratik— datoz:

Erromintxela Euskara Erromaniera
aimenge ni mánge "ni", agian aménge "gu" (datiboak)
ene ene (euskal erroa)
harekin harekin (euskal erroa)
hari hari (euskal erroa)
hartan hartan (euskal erroa)
heure heure (euskal erroa)
hi hi (euskal erroa)
hire hire (euskal erroa)
hiretzat hiretzat (euskal erroa)
mindroa nirea miró
neure neure (euskal erroa)
ni ni (euskal erroa)

Adibideak

Lerroarteko bertsioa duten adibideak:

  1. khereko ogaxoa
  2. khere-ko ogaxo-a
  3. etxekojauna
  1. hiretzat goli kherautzen dinat
  2. hire-tzat goli kerau-tzen d-i-na-t
  3. hiretzat abesten dinat

Beste adibide batzuk:

  • Erromintxelez: kuti zarrak upre!
  • Euskaraz: gora begira ezak!
  • Erromintxelez: xaua, goli keau zak, mol buterrago ajinen duk
  • Euskaraz: mutila, kanta ezak, ardo gehiago izanen duk
  • Erromintxelez: txaia, brastando keau zak!
  • Euskaraz: mutila, azkar korrika egizak!
  • Erromintxelez: txipa nola duzu?
  • Euskaraz: nola duzu izena?
  • Erromintxelez: masak eta barkitxuak panguan daoz
  • Euskaraz: ardiak eta arkumeak larrean daude
  • Erromintxelez: nire kera zurearen palian dao, hemendik obetoao dikatuko duzu
  • Euskaraz: nire etxea zurearen ondoan dago, hemendik hobeto ikusiko duzu

Hizkuntzaren egoera

Hego Euskal Herrian egun 500 erromintxel hiztun inguru daude, hau da, erroldatutako 21.000 erromanien % 2 ; Ipar Euskal Herrian, berriz, bostehunen bat. Baina gutxiago dira erraz aritzen direnak. Hego Euskal Herriko hiztun gehienak 80 urtetik gorakoak dira eta batzuek gaztelaniaz, euskaraz eta kaloz ere erraz egiten dute. Adin ertainekoak elebidun pasiboak izan ohi dira. Gazteak, berriz, euskaraz edo gaztelaniaz baino ez dira mintzo. Ipar Euskal Herrian, aldiz, belaunaldi arteko transmisioak segitzen du oraindik ere.

Badirudi euskal jatorriko buhameen artean erromintxel-hiztunen portzentajea aipatutakoa baino handiagoa dela, XX. mendeko industrializazioan kalo hiztun askok migratu baitzuen Hego Euskal Herrira.

Historia

Erromintxela sortu zuten buhameak XV. mendean Europako iparraldetik Euskal Herrira migratutako kalderash hiztunak ziren. Muñozen eta Lopez de Mungiaren ustetan, euskararen eta erromanieraren arteko antzekotasun morfologikoak eta fonologikoak asko erraztu zuen buhameen mintzairak euskararen morfologia hartzea.

Taldea laster integratu zen Euskal Herrian, tokian tokiko euskalkiak erabiliz, euskal herritar emakumeen eskubideak bereganatuz, eta bertsolaritzan eta pilotan ere arituz. Agian, Europan jasandako jazarpenetik ihes egitearren erabaki zuten askok Euskal Herrian geratzea. Nafarroa Garaian, XVI. mendean, hauek izan ziren aipaturiko lehendabiziko abizenak: Bustamante, Hernández, Aragonés, Zamora, Malla, Heredia, Cortés, Campo, Ribera, Iturbide, Gaiferos, García, Navarro, Moyno edo Moreno... Baina hurrengo mendeetan Barrutia, Etxeberria edo Agirretarrak agertu ziren. Hala ere, Euskal Herrian ere jasan zuten jazarpena. Adibidez, 1549an Tuteran bildutako Nafarroako Gorteek erresuman sartzea galarazi zieten ehun zigorradaren mehatxupean. Bi urte geroago, Iruñean bildu eta zigorra zehaztu zuten: 14 eta 60 urte artekoak izan behar zuten. 1602an Nafarroako Gorteek lege berri bat atera zuten «erromes» guztiak atxilotzeko eta sei urteko galera zigorra ezartzeko.

XVIII. mendean, jarrera aldatu eta buhameak gizarteratzea izan zen helburu berria. Adibidez, Nafarroako Gorteek 1780-1781 artean ateratako 23. Legeak dei egiten zien agintariei «haientzako kokaleku eta lanbide eta bizimodu onestak» bila zitzaten.

Erromintxelek beren burua buhametzat hartzen badute ere, kalo ijitoetatik bereizi izan dira eta xangogorri edo hankagorri izenak erabili izan dituzte haiei deitzeko.

Erromintxela euskal literaturan

Euskal idazle batzuek erromintxela erabili izan dute sorkuntza literarioan. Jon Mirandek Poemak 1950-1966 antologian jasotako Kama-goli poema esate baterako, Mikel Markezek Kantu erotikoak diskorako musikatu zuena. Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten Agirretar baten ibili herrenak eta Agirre Zaharraren kartzelaldi berriak eleberrietan, pertsonaia batzuek erromintxelezko hitzak erabiltzen dituzte.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Erromintxel HizkuntzaErromintxel EtimologiaErromintxel IkerketakErromintxel Hizkuntza-ezaugarriakErromintxel Hizkuntzaren egoeraErromintxel HistoriaErromintxel a euskal literaturanErromintxel Ikus, gaineraErromintxel ErreferentziakErromintxel Kanpo estekakErromintxelBuhameErromanieraEuskaldunEuskara

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BeleGlobalizazioBearnoJoxe Luis ZurutuzaAlexander FlemingEndogamiaHipatia AlexandriakoaIbon MartínKutsaduraGiza hezurduraJan Breydel estadioaLehenengo GurutzadaElektroiErik BerganzaAltxerriHomo sapiensJazzIndustrializazioa Euskal HerrianPaleolitoaTxindataEkosistemaNafarroako konkistaPentsaera konputazionalErnalketaMartin (telesaila)Espainiako Gerra Zibila Euskal HerrianTeknologiaOzono geruzaArotzaren eskuakLur ErrekondoUrko zigurataHaurren Eskubideen AldarrikapenaNafarroa BehereaEuskal gatazkaLide UrrestarazuNarrastiJose Antonio AgirreSaregileakBelakiLiztor asiarOlerkigintzaEuskaraGerraAltzairuHaizearen orraziaEuskal pilotaKazetaritzaLaboral KutxaHanumanVasili KandinskiBiozenosiPopLiburuaren Nazioarteko EgunaAro GaraikideaSare pribatu birtualOzeano BareaEnergia iturriGizakiIruñeaHumanismoEkialde HurbilaSebastian IradierEuskal Herriko musikaPlaken tektonikaAnne FrankSai zuri🡆 More