Irene Sarrionandia: Mendi korrikalaria

Irene Sarrionandia Unzueta (Oromiño, Zornotza, Bizkaia, 1948ko abenduaren 8a) mendi korrikalaria da.

Mendi lasterketen aintzindaria da eta adinean aurrera joan arren, oraindik jardunean dago. Bakarra da Camille Extreme lasterketaren edizio guztietan parte hartzen.

Irene Sarrionandia
Irene Sarrionandia: Biografia, Lasterketak (aukeratuak), Sariak eta ohoreak
Bizitza
JaiotzaZornotza1948ko abenduaren 8a (75 urte)
HerrialdeaIrene Sarrionandia: Biografia, Lasterketak (aukeratuak), Sariak eta ohoreak Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta mendigoizalea

Facebook: sarrionandiaunzueta Instagram: irenesarrionandia Edit the value on Wikidata

Biografia

Irene Sarrionandia Oromiño auzoko Zuetzagoiti baserrian jaio zen eta bertan eta Mendiola artean pasa zituen bere lehen urteak.

Magisteritzako ikasketak egin zituen Bilbon UPV/EHUn eta ikastolak martxan hasi ziren garaian Debako Itziarko Ama ikastolan hasi zen lanean. Urte batzuk geroago ikastola herriko eskolarekin elkartu eta Luzaro Ikastetxea sortu zen. Bertan egin du lan Irenek erretiroa hartu arte.

Beste bi lankiderekin batera hasi zen korrika egiten. Hasieran errepidez Deba inguruan ibiltzen ziren, eta bere lankideek utzi arren, Irenek jarraitu egin zuen bere denbora librean, astean pare bat aldiz edo korrika egiten. Bere ibilbideak luzatzen hasi zen eta Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea erabaki zuen hainbat urtetan jarraian eginez. Halako batean errepidez kanpo korrika egitearen abantailarekin ohartu zen eta hori esperimentatzen hasi zen.

55 urterekin ezusteko bat izan zuen bere bizitzan, minbizia diagnostikatu baitzioten. Gaixotasunak ez zion eragotzi bizimodu aktiboarekin jarraitzea, ibili, yoga egin, ortuko lanak, kiroldegira joan, mugitu...

2003an Zegama-Aizkorrirekin, bere bigarren ekitaldian, hasi zituen Irenek mendi lasterketak. 11 edizio egin zituen jarraian eta beste lasterketa batzuetan ere parte hartzea erabaki zuen, adibidez, Izabako Camile Extreme. Lasterketa horren ekitaldi guztietan parte hartu du. Euskal Herriko eta Pirinioetako hainbat eta hainbat lasterketetan parte hartu du, besteak beste, Nafarroa Extreme eta Domusa Teknik 40 MLK-n.

Bere bizitzaren zati garrantzitsua da korrika egitea. Nahiz eta korrikalari gazteen moduko markak ez dituela beteko jakin, berak ahal duen neurrian parte hartzen du, eta bere onena ematen saiatzen da lasterketa guztietan. Bere azken egunera arte ibili ahal izatea du amets, korrika ez bada, oinez, baina ibili.

Irene Sarrionandia: Biografia, Lasterketak (aukeratuak), Sariak eta ohoreak 
Irene Sarrionandia Ordesa inguruan 2022ko Aste Santuan

Lasterketak (aukeratuak)

Irene Sarrionandia: Biografia, Lasterketak (aukeratuak), Sariak eta ohoreak 
Irene Sarrionandia Benasque-ko Mendietako Maratoian. 2021
Data Lasterketa Denbora Sailkapena
2022 Domusa Teknik 40 MLK 3:19:11 25. emakume beteranoetan
2022 Nafarroa Xtrem NX35 6:13:51 16. emakume beteranoetan
2021 Canfranc-Canfranc 2021 - Maraton 45K 9:54:43 162/257
2021 GMMB 2021 8:42:43 1.Master-F
2021 Gorbeia Suzien 6:20:14 448.
2015 Puyar y Baxar 3:29:07 1. emakume beteranoetan
2015 Nafarroa oinez eta lasterka mendi lasterketa 4:31:51 5. emakume beteranoetan
2013 2KV Collarada 3:24:22 32. emakume beteranoetan
2012 XI Zegama Aizkorri mendi maratoia 7:25:45 9. emakume beteranoetan
2011 IV Anboto Kilometro bertikala 1:00:24 208.
2010 XVII Hiru Handiak 17:46:40 6.
2009 I Arratzu Urdaibai mendi lasterketa 4:20:17 12.
2009 La porta del Cel 304/511 Travessa modalitatean
2008 VII Zegama- Aizkorri 6:17:27 5. emakume beteranoetan
2007 Olazagutia- Urbasa 2:56:54 138.

Sariak eta ohoreak

  • Mendiko Lasterketaren Saria 2021. Euskal Mendizaletasunaren XXV. Galan Ordizian emana mendiko lasterketen aitzindaria izateagatik eta jardunean egoteagatik.
  • Camille-ren edizio guztietan parte hartuz izan duen inplikazioa aitortzeko, Camille Extremeko emakumezkoen lehen postuaren saria 2022tik aurrera Irene Sarrionandia Saria deituko da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Irene Sarrionandia BiografiaIrene Sarrionandia Lasterketak (aukeratuak)Irene Sarrionandia Sariak eta ohoreakIrene Sarrionandia ErreferentziakIrene Sarrionandia Kanpo estekakIrene Sarrionandia1948Abenduaren 8BizkaiaMendi lasterketaOromiñoZornotza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Joxe Luis ZurutuzaBiodibertsitateArkitekturaren historiaFelix Goya UrbietaSindikalismo iraultzaileDonibane GaraziBerriaAitormena (abestia)Imanol PradalesBakterioErromaTaula periodikoaInstagramBilintxPatataOrkaLionel MessiEuskal Herriko klimaMusikaren historiaErdibitzaile (geometria)Berotegi-efektuaIrene SáezAndrokantoJaponiaSenegalLaura Pérez RuanoBirziklatzeIbon MartínGizarte-darwinismoAnne FrankFrantziako IraultzaBerrobiJamala al-BaidhaniEguzki-sistemaIzaro Andres ZelaietaItaliaTxindataAtomo nukleoEuskalkiGeniallyPello OtxandianoFaxismoSaregileakParisDentsitate (fisika)Klima aldaketaNeolitoaFidela BernatItsas pinuEuskaraOperaArrantzaAnne IgartiburuEuskal dantzakIlargiaVincent van GoghGazte Koordinadora SozialistaLegutioEndogamiaAlbokaNøgen (musika taldea)TzatzikiTenisAna TejadaItsasoko ekosistemaSaskibaloiPello Joxepe (kanta)Mickey Mouse🡆 More