Hylobatidae

Hylobatidae primate hominoide familia da, siamang (simio txiki) edo giboi gisa ere ezagutzen dena.

Hylobatidae
Miozeno-gaur egun

Hylobatidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
SuperfamiliaHominoidea
Familia Hylobatidae
Gray, 1870
Generoak
Banaketa mapa
Hylobatidae
Datu orokorrak
Mugimenduabrachiation (en) Itzuli
Masa8,5 kg
Eguneko zikloaeguneko

Beste hominoideengandik bereizten dira, batez ere, tamaina txikiagokoak direlako, gorputzaren tamainari dagokionez besoen luzera handia dutelako, zuhaitzetako bizimodu esklusiboagatik, brakiazioa lokomozio-mota nagusi gisa erabiltzeagatik eta bikote monogamiakoetan oinarritutako gizarte-antolakuntzagatik. Beste hominoide batzuk bezala, bere garezurreko barrunbea bolumen handikoa da; haien betzuloak handiak dira, eta espezie batzuek deiak areagotzeko aukera ematen dien zaku gularra dute lepoan. Egunez lortzen dute janaria, eta espezie gehienak fruta mamiz elikatzen dira batez ere, hostoekin eta ornogabeekin osatuz beren elikadura.

Hilobatidoak Asiako hego-ekialdeko lurralde gehienetan bizi dira, oihan tropikal euritsuan zein subtropikalean, batez ere behe-eremuetan. Batez beste, lau partaideko talde txikiak osatzen dituzten gizarte- eta lurralde-animaliak dira, bikote monogamo batek eta haien seme-alabek osatuak. Lurralde hori aktiboki babesten dute, eta balizko arerioak urruntzen dituzte erakustaldien bidez, batez ere ahotsezkoak, zeinetan talde bakoitzeko bikote helduek abisu-kanta ozenak abesten dituzten bikoteka.

Familiako espezie guztiak desagertzeko arriskuan daude, Asiako hego-ekialdeko giza populazioak (gero eta handiagoa dela eta) beren habitata baso-soildu, hondatu eta zatikatu duelako lurra hainbat jarduera ekonomikotara eskaintzeko. Gizakiaren presentziak bere populazioaren gainbeheran lagundu duten beste jarduera batzuk ere bultzatu ditu, hala nola ehiza haragia aprobetxatzeko edo sendagai tradizionalen sargai gisa eta biziak harrapatzea maskota gisa saltzeko edo zoologikoetan erakusteko. IUCNren Zerrenda Gorrian, espezie gehienak desagertzeko arriskuan daude sailkatuta, eta bi arrisku larrian daude. Bi urtean behingo The World's 25 Most Endangered Primates 2016-2018 argitalpenean ere, espezie bat ageri da.

Etimologia

Giboi hitzaren etimologia ez da oso argia. Europarren artean lehen aldiz erabili zen George Leclerc de Buffon naturalista frantsesaren eskutik XVIII. mendean, 'India orientaletan bizi den tximinoa' aipatzeko erabilia.

Ikerketa etimologiko eguneratuek proposatzen dute jatorri etimologikoa Malaysiako penintsulan aurkitzen den Semang edo Menraq komunitate nomadan dagoela. Talde honek Ipar Asli hizkuntzak hitz egiten dituzte, eta analisi fonemiko, semantiko, historiko eta linguistiko baten ostean, kbɔɲ hitza proposatu da giboi izenaren jatorri edo erro bezala; europar kolonizazioan mendebaldera malaysierako kəbɔn hitza bezala barneratu zena 'tximino edo Malaysiako penintsulan aurkitzen diren tximino hilobaido'-ei errefrentzia egiten diena.

Taxonomia

Hylobatidae familia 4 generotan banatzen da, maila kromosomikoan oinarritua. Hoolockek 38 kromosoma ditu, Hylobatesek 44, Symphalangusek 50 eta Nomascusek 52. India, Indonesia, Sumatra, Borneo eta Javan bizi dira.

Sailkapena

Genero iraungiak,

  • Bunopithecus generoa†
  • Junzi generoa†
  • Yuanmoupithecus generoa†

Anatomia

Hortzeri formula hurrengoa da,

     Hortzeri-formula    
2.1.2.3
2.1.2.3

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Hylobatidae EtimologiaHylobatidae TaxonomiaHylobatidae AnatomiaHylobatidae ErreferentziakHylobatidae Kanpo estekakHylobatidaeHominoideaHylobatesPrimateSiamang

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Sua EnparantzaTiti-koitoaJaponiaPenintsulaZakilTasmaniako deabruDonostiaYoutuberSexu ugalketaHerri kirol1977Izen-sintagmaEkosistemaAutarkia (ekonomia)UrkiKaraktere (biologia)Martxoaren 30ArgentinaErromarako MartxaGazte TopaguneaUztailaren 13Le Grand-SaconnexKroaziaEukariotoNorvegiaArrazismoEuskadi Ta AskatasunaNelson MandelaErromaZarautzHaurdunaldiGurutze zeltaBrigade LocoMikel LaboaUrtarrilaren 17Argi-oilarAlbaniaTaula periodikoaManuel LezertuaUrtarrilaren 16UzkiGramoHertzainakPuppyLokomozio-aparatuHausterre-egunMadonna (abeslaria)Osirisen epaiketaAutonomia erkidegoXabier TolosaEzki hostozabalScenedesmusIssenheimDiego MaradonaPirritx, Porrotx eta MariMototsHezkidetzaJuan Sebastian ElkanoCiara BravoEsklerotikaAditz trinkoEn Tol SarmientoEdurne AzkarateXX. mendeaUrtarrilaren 1Nogen (musika taldea)DiruGonneville-en-AugeBenito MussoliniIlaski SerranoErbinude arrunt🡆 More