Hutu

Hutu Afrikako erdialdearen etnia da, Ruanda eta Burundiko biztanle gehienek osatzen dutena.

Bantu jatorriko nekazariak izan dira historian zehar.

Hutu
Hutu
Ume hutuak
Biztanleak guztira
c. 18,5 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hutu Ruanda
Hutu Burundi
Hutu Kongoko Errepublika Demokratikoa
Hutu Tanzania
Hizkuntza
Rwanda-Rundi
Ingeles
Frantses
Erlijioa
Kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak
Bantu herriak

Historia

Hutuak Afrikako bantu etnien familiakoak dira, eta Kristo ondorengo lehenengo gizaldietan ezarri ziren Ruandako lurretan. Hutuak izan dira Ruandako benetako kolonizatzaileak. Mendi magaletan etxebizitza egin, eta lur sail txiki batekin konformatzen dira hutuak, tuberkuluak eta babarruna erein, eta haiek ongi ustiatuz. Ruandako parajeetan jendea agertuz gero, berehala azaltzen zaigu hutua, aihotz edo matxete bat eskuan, hango basoak garbitu eta bananondoak landatzen, haien babesean beren etxebizitza eraiki nahian.

Hutuak Afrika tropikalean zehar hedatuta dauden beltzen tankerako itxura fisikoa du. Garaiera ertaina, 1,65 m., azal kolore iluna, oso beltza, ile kizkurra, brakizefaloa eta prognatoa, sudur txatoa, ezpain handiak eta beso luzeak ditu. Etnologiaren aldetik begiratua, etxezaleak dira, nekazaritzarako zaletasuna dute, eta patriarkatuan oinarritzen dute gizarte antolaketa. Ohitura arruntekoak dira, gizartezaleak, eta nagusien errespetuan eta arbasoen kultuan oinarritutako jakituria atabiko izugarria dute.

Hutuak Ruandara iristean, burdin eta zeramika aroarekin egin zuten topo, eta berehala erabili zuten jakintza hori nekazaritzan behar zituzten burdinazko tresnak egiteko: aitzurrak, aizkorak, igitaiak… Hutuak Ruandako laborariak izateaz gain, etxeko lanetan ere oso abilak dira. Alea xehatzen dute, txabolak eraikitzen dituzte, otarrak ere egiten badakite, eta gai dira enbor batekin kanoak egiteko.

Ruandako genozidioa

Sakontzeko, irakurri: «Ruandako genozidioa»

Muturreko hutuek eragin zuten 1994an Ruandak pairatutako genozidioa, tutsi eta hutu moderatuen aurkako sarraskiak, alegia: 800.000-1.000.000 bat pertsona hil ziren.

Erreferentziak

Hutu  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

Tags:

Hutu HistoriaHutu Ruandako genozidioaHutu ErreferentziakHutu Kanpo estekakHutuAfrikaBantuBurundiEtniaNekazaritzaRuanda

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AlabamaHitanoHomo sapiensLe Grand-SaconnexGoogleEuskal HerriaTaxonomiaNafarroako ErresumaHizkuntza gutxituIzen-sintagmaKroaziaProkarioto24 orduak euskarazIndustrializazioa Euskal HerrianKubaIndustriaContact (1997ko filma)Marie CurieAzelerazioPitagorasen teorema1920Digestio-aparatuUrtarrilaren 20ParisArrokaSons of AguirreFederiko KrutwigKatuPierre CurieJose Migel BarandiaranErresuma BatuaMadonna (abeslaria)AtenaUztailaren 24Euskara batuaErromarako MartxaMondegreenKontsumismoLeinu gerrakIngeniari Elektriko eta Elektroniken InstitutuaMaddi Ane TxoperenaMaiatzGabrielle RoyPatella vulgataFrantsesAxularMartin TxikiIssuuHaurdunaldiMikel LaboaWikipediaEuropaPetrolioCharles DarwinEuskal pilotaSigmund FreudIndiaUrtarrilaren 17MitscherlichitaOstadarClara PonsatíKirk DouglasEuskal Lore JokoakEzteiJon IñarrituAna ObregónIndoeuropar hizkuntzakKanadaUrtarrilaren 25Fallout 4Iruzur fiskalIndustria IraultzaMexikoko Iraultza1958Andoni Salamero🡆 More