Huescako Probintzia

Huesca —edo, izen historiko gisa, Oska— (aragoieraz Uesca) Espainiako probintzia bat da, Aragoiko autonomia erkidegoan kokatua.

2010. urtean, probintziak 228.566 biztanle zituen, eta 2018an 219.345. Hiriburua Huesca hiria da.

Huesca (Oska)
Aragoi
Huescako bandera

Huescako armarria

Administrazioa
EstatuaHuescako Probintzia Espainia
ErkidegoaAragoi
HiriburuaHuesca
ISO 3166-2ES-HU
Espainiako Gorteak
Kongresuan
3 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
42°10′N 0°10′W / 42.17°N 0.17°W / 42.17; -0.17
Huescako Probintzia
Azalera15.626 km² Espainiaren % 3.1
Demografia
Biztanleria219.345 biztanle (2018)
Espainiaren % 0.48
Dentsitatea14.04 bizt/km²
HerritarraHuescatar
www.dphuesca.es

Euskarazko testu berezi, historia lan edo eleberrietan, Oska izen historikoa erabil daiteke.

Mugakideak

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean, Pirinio Atlantikoak, Pirinio Garaiak eta Garona Garaia departamendu frantziarrak, ipar-mendebaldean Nafarroa, hegoaldean Zaragozako probintzia eta ekialdean Lleida.

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Huescako udalerrien zerrenda»
Udalerria Biztanleria
(2018)
Eskualdea
Huesca 52.463 Hoya de Huesca
Monzón 17.061 Cinca Medio
Barbastro 16.944 Somontano de Barbastro
Fraga 14.979 Bajo Cinca
Jaka 12.813 Jazetania
Binéfar 9.435 La Litera
Sabiñánigo 9.245 Alto Gállego
Sariñena 4.168 Monegros
Tamarite de Litera-Tamarit de Llitera 3.528 La Litera
Graus 3.305 Ribagortza

Eskualdeak

Huescako Probintzia 

Inguru naturala

Mendiak

Erdialdeko Pirinioetako hainbat gailur probintzia honetan daude kokatuta, beti ere Erdialdeko Pirinioak izeneko eskualde frantziarraren mugan. Horietatik, altuenak hauexek dira:

  1. Aneto (3.404 m)
  2. Posets (3.375 m).
  3. Monte Perdido (3.352 m).
  4. Maldito (3.350 m).
  5. Espadas (3.332 m).
  6. Cilindro (3.328 m).
  7. Perdiguero (3.222 m).
  8. La Maladeta (3.312 m).
  9. Tempestades (3.290 m).
  10. Pico Añisclo (3.254 m).
  11. Marbore (3.248 m).
  12. Margalida (3.241 m).
  13. Bachimala (3.177 m).
  14. Balaitus (3.146 m).

Ibaiak

Eski pistak

Kultura

Hizkuntzak

Gaztelaniaz gain, hurrengo herrietan aragoiera ere mintzatzen da, oso egoera gutxituan bada ere: Graus, Monzon, Balbastro, Fonz, Echo, Estadiella, Benás, Samianigo, Chaca, Plan, Ansó, Ayerbe, Broto eta Lo Grau.

Probintziako ekialdean, Sartaldeko Zerrenda deitutako zonaldean, katalunierazko hiztunak bizi dira, bertakoak.

Euskal toponimia

Astazu, Ayerbe, Basaran, Bernués, Berroy, Bolea, Escuain, Escuzana, Espelunz, Javierre, Laña, Larrés, Loarre, Manchola, Martés, Ordesa, Oza, Sigüés, Sinués, Siresa, Suaso, Urdoze eta Zuriza dira Huescako herrien eta mendien izenetan gelditu diren euskarazko aztarna batzuk, Xamar hizkuntzalariak bildu duenaren arabera ("Euskara Jendea", 2006).

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Huescako Probintzia MugakideakHuescako Probintzia UdalerriakHuescako Probintzia EskualdeakHuescako Probintzia Inguru naturalaHuescako Probintzia Eski pistakHuescako Probintzia KulturaHuescako Probintzia ErreferentziakHuescako Probintzia Kanpo estekakHuescako Probintzia20102018AragoiAragoieraEspainiaHuesca

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OskorriHerri kirolGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaMutazioElastikotasun (fisika)Iraitz-sistemaPortugalTxakurIndustria IraultzaLeintz GatzagaAndelosContact (1997ko filma)Aro ModernoaEuskal Herriko mendiakNekazaritzaJose Gonzalo ZulaikaFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaAimar OlaizolaErromantizismoMizelioQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?Musikaren historiaOrreagako gudua (778)Energia berriztagarriEusko Abertzale EkintzaRan Rober RanCortinarius brunneusSinbolismoNegu GorriakJuan Sebastian ElkanoZuberoaHannah ArendtSokatiraChiara ConsoliniJonathan SwiftGaztelaniaEnergia nuklearDeba (ibaia)KatuApirilaren 26EtsaiakKolonialismoGoenkalePoloniaBilintxGaztelaniazko WikipediaEhun (biologia)PortugaleteUmetokiko fibromaIkastolaBarry CunliffeElvis PresleyTxolarreObabakoakMónica OltraWolfgang Amadeus MozartAnne IgartiburuKoltanJaiotza-tasaDiario VascoKaskabeltzAntton KazabonKuku-prakaIslandiaHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaJan VermeerKen ZazpiALMENKorrontziNerea Loiola🡆 More