Hejira (هجرة) Mahomak eta jarraitzaileek egindako bidaia edo ihesa da, Mekatik Medinara.
Kristau aroaren 622. urteari dagokio eta aro musulmana urte horretatik hasten da.
Mahomaren jarraitzaileak gero eta gehiago zirenez, mehatxu izaten hasi ziren tribuetako buruzagientzat. Tribu horien aberastasuna Kaaban zetzan, Mekako erlijio gune garrantzitsuena zenean. Mahoma politeismoaren aurka zegoen eta horrek arrisku handia zekarkion bere tribuari, qurayshí-ri, Kaabaren zaintzaile baitziren. Horixe izan zen Mahomari eta jarraitzaileei egin zitzaien jazarpenaren arrazoi nagusietako bat.
Bizitza arriskutsua bihurtu zen eta Mahomari hainbat atentatu egin zizkioten. 619an, Jadiya, Mahomaren emaztea, eta osaba Abu Talib hil ziren. Tristuraren urtea deitu izan zaio. Mahoma kide zuteneko klan hark ere atzera egin zion eta haren jarraitzaileak jazartzeari ekin zion.
Azkenean, Jathrib-era (gero Medina izan zen) joan zen bere jarraitzaileekin, Hejira ezagutzen den bidaian. Bere tribuekiko edo familiekiko harremanei alde egin eta Islamarekiko konpromisoa indartu zuen. Migrazio horrek markatu zuen islamdar egutegiaren hasiera.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hejira, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.