Islamiar Egutegia

Islamiar egutegia, baita ere Hejira egutegia izenez ezaguna, (arabieraz: التقويم الهجري‎, at-taqwīm al-hijrī, persieraz: تقویمهجري قمری‎, taqwīm-e hejri-ye qamari) ilargi-egutegi bat da.

20 urteko zikloetan banatzen da, 360 ilargi-hilabete, ohitura sumertarrak jarraituz. Zikloko 30 urteak 345 eguneko 19 urtetan eta 355 eguneko 11etan banatzen dira. Egutegi honen jatorria Hejiraren hasiera da, gregoriotar egutegiko 622ko uztailaren 16a. Urtearen zenbakiaren ondoren H edo AH letrak ipintzen dira, anno Hegirae (Hejiraren urtean) inizialei dagokiena.

Egunak

Asteko egunak honakoak dira:

  • al-ahad (الأحد «lehena»), igandea
  • al-ithnayn (الإثنين «bia»), astelehena
  • al-thalatha (الثلاثاء «hirugarrena»), asteartea
  • al-arba`a (الأربعاء «laugarrena»), asteazkena
  • al-jamis (الخميس «bosgarrena»), osteguna
  • al-yuma` (الجمعة «bilera») ostirala. Jaieguna delako deitzen da horrela, mezkitetan otoi kolektiboak egiten diren eguna.
  • as-sabt (السبت «zazpigarrena» edo «sabat»), larunbata.

Hilabeteak

Islamiar hilabeteek honako izenak dituzte arabieraz:

  1. Muḥarram — المحرّم, "debekatua" — 30 egun.
  2. Ṣafar — صفر, "huts" — 29 egun.
  3. Rabīʿ I (Rabīʿ al-Awwal) — ربيع الأوّل, "lehenengo udaberria" — 30 egun.
  4. Rabīʿ II (Rabīʿ ath-Thānī) or (Rabīʿ al-Ākhir) — ربيع الثاني or ربيع الآخر, "bigarren udaberria" — 29 egun.
  5. Jumādā I (Jumādā al-Ūlā) — جمادى الأولى, "lur idorraren lehenengo hilabetea" — 30 egun.
  6. Jumādā II (Jumādā ath-Thāniya edo Jumādā al-Ākhira) — جمادى الآخرة, جمادى الثانية, "lur idorraren bigarren hilabetea" — 29 egun.
  7. Rajab — رجب, "begirunea" — 30 egun.
  8. Shaʿbān — شعبان, "sakabanatua" — 29 egun.
  9. Ramaḍān — رمضان, "kiskalita" — 30 egun.
  10. Shawwāl — شوّال, "altxatua" — 29 egun.
  11. Dhū al-Qaʿda — ذو القعدة, "su-etenarena" — 30 egun.
  12. Dhū al-Ḥijja — ذو الحجّة, "erromesaldiarena" — 29 edo 30 egun.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Islamiar Egutegia EgunakIslamiar Egutegia HilabeteakIslamiar Egutegia ErreferentziakIslamiar Egutegia Kanpo estekakIslamiar EgutegiaArabieraEgutegiPersiera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aiako harriaBaso1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakZuberoako maskaradakEstropadaIzkiko Parke NaturalaInka InperioaErromaLeonardo da VinciAzalaBizkaiaIraitz-sistemaAdimen artifizialElbira ZipitriaKarstBarazkiEuskadi Ta AskatasunaLurraTreborEuskara batuaMaddalen IriarteEdurne AzkarateNekazaritzaConnopus acervatusKoldo Garcia EtxebarriaEnergia eolikoEzteiPaleolitoaArrainHaizeEz Dok AmairuAitzurONURAMarizuloJon ArretxeApirileko FeriaHizkuntzaJoseina EtxeberriaAlmudena CidKirolZizareBerri TxarrakNegu GorriakKomunismoPop ArteaAletta BezuidenhoutArbizuIpar KoreaThomas RowlandsonIbai HoriaAdolf HitlerDiana UrreaPlastikoNaomyTxalaparta1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakUgaztunHaize instrumentuAthletic1919PopLandareXerxes I.aHausnarkariVercingetorixAlexandro HandiaMesopotamiaEdurne PasabanDigestio-aparatuUnai LasoEuzko Alderdi Jeltzalea2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak🡆 More