Gladys Del Estal: Euskal ekintzaile ekologista

Gladys del Estal Ferreño (Venezuela, 1956 – Tutera, Nafarroa Garaia, 1979ko ekainaren 3a) donostiar ekintzaile ekologista bat izan zen.

Informatikaria zen ikasketaz eta lanbidez. Guardia zibil batek tiroz erail zuen, Tuteran egiten ari zen protesta antinuklear bat erreprimitzean. Mugimendu antinuklearraren ikur bat da Euskal Herrian.

Gladys del Estal
Gladys Del Estal: Bizitza, Ondorioak, Oroimena
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGladys del Estal Ferreño
JaiotzaCaracas, 1956
HerrialdeaGipuzkoa
BizilekuaDonostia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaTutera1979ko ekainaren 3a (22/23 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakprogramatzailea, informatikaria eta aktibista
Lantokia(k)Donostia

Bizitza

Gladys Del Estal: Bizitza, Ondorioak, Oroimena 
Maitane Azurmendiren ilustrazioa
Gladys Del Estal: Bizitza, Ondorioak, Oroimena 
2020ko ekaineko urteurren omenaldia Kristinaenea parke kanpoaldean, Donostian
Gladys Del Estal: Bizitza, Ondorioak, Oroimena 
Gladysen oroimenezko Gladys del Estal pasabidea, Urumearen ertzeko pasealekutik Kristinaenea parkera iristeko oinezkoentzat jarritako sarbidea.

Lehen urteak eta heziketa

Gladys del Estalen gurasoak —Enrike del Estal Añorga eta Eugeni Ferreño— euskal herritarrak ziren. Enrique del Estal eusko gudaria izan zen Espainiako Gerra Zibilean; Errepublikaren aurka matxinatutako indar faxistei aurre egin zien, Meabe Batailoiko kide zen-eta. Gerraondoan, Venezuelako Caracas hirian errefuxiatu ziren. Gladys 1956. urtean jaio zen, eta artean lau urteko zelarik, Euskal Herrira itzuli zen familia osoa. Hasiera batean, Donostiako Egia auzoko Aldakonean bizi izan ziren, baina geroago Atotxako dorreko etxebizitza batera aldatu ziren.

Gladysek Presentación de María ikastetxean egin zituen lehenengo ikasketak, eta administrazioa ikasi zuen Nazaret Zentroan. UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultatean 1973an hasi zen, eta 1978an bukatu zuen informatikako lizentziatura. Ondoren, kimika eta biologia ikasteari ekin zion, eta aldi berean programatzaile informatikoa zen Donostiako Askatasunaren etorbideko arropa-denda batean kontabilitatearen eta bestelako zerbitzuen arduraduna zela.

Aktibismoa eta konpromisoa

Gizarte-ekintzaile oso aktiboa zen. Donostia hiriko Egia auzoko Kolektibo Ekologista taldeko kidea zen, baita Talde Antinuklearrekoa eta etxegintza-espekulazioaren aurka aritzen zen Hirigintza eta Ingurumen Batzordekoa ere. Auzoko kultura-bizitzan parte hartzen zuen, eskolak ematen eta haur-taldeak dinamizatzen. Hala nola, Maria Reina ikastetxean klaseak eman zituen gau-eskolan graduatu gabeko langile jende helduentzat, langile haiek Lehen Mailako Ikasketa-Titulua lor zezaten. Eta Maria Reina ikastetxe horretantxe haur talde bat ere dinamizatu zuen naturarekiko ezagutza errespetatu eta bultzatzeko asmoz.

Beti bizikletaz ibiltzen zen, eta bere aita eta beste ekintzaile batzuekin Lemoizera joateko bizikleta-martxa bat antolatu zuen, Euskal Kosta Ez Nuklearra aldarrikatzeko. Auzoko beste gazte batzuekin batera, larunbatetan informazio-mahaiak ere antolatzen zituzten kaleetan; liburuxkak, pegatinak eta kartelak egin ahal izateko dirua biltzen zuten horrelakoetan. Atotxako dorreko bere gelako leihoan eguzki antinuklear handi bat jarri zuen, Atotxako futbol-zelai zaharretik eta Donostiako hainbat tokitatik ikusten zen. Kartel horrek XXI. mendeko hasieraraino iraun zuen, eta ehunka mila pertsonak ikusten zuten telebistako futbol-partidetan.

Gaitasun berezia zuen analisirako eta idazteko. 1970eko hamarkadan Espainiako estatu osoan zentral nuklearrezko sare bat martxan jarri nahi zenean, Gladysek bere denbora librean txostenak idazten zituen, zentral nuklearren abantailak eta arriskuak adierazteko, eta material horiek debate publikoetan argumentu ofizialei aurre egin ahal izateko. Garai hartan Iberduero enpresak (gaur eguneko Iberdrolaren aurrekaria) zentral nuklearrak eraiki nahi zituen Lemoizen, Deban, Jaizkibelen eta Arguedasen.

Heriotza

1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen, Nafarroa Garaiko Tutera hirian. Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys.

Gladys Del Estal: Bizitza, Ondorioak, Oroimena 
Donostiako Udalak 1979ko ekainaren 8an Gladysen hilketari buruz onartutako adierazpena

Lekukoek diotenez, José Martínez Salasek «tía buena» (euskaraz, neska katxarroa) esan zion Gladysi, Gladysek «hijo de puta» (euskaraz, putakume) ihardetsi eta orduan Martínez Salasek bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Martínez Salasek tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen.

Ondorioak

Euskal Herriko gizarteak hainbat egunez herri mobilizazio handiak eginez erantzun zuen, horien artean Hego Euskal Herrian deitutako greba orokor bat, ezker abertzaleko alderdiek, Espainiako Alderdi Komunista eta PSOEk deituta. Donostian egindako manifestazioan, orduko Donostiako alkatea zen Jesus Maria Alkain egon zen manifestazioaren buruan.

Gladys erail zuen guardia zibila, José Martínez Salas, 1981eko abenduaren 14an epaitu zuten Iruñean; epaia izan zen Martínez Salasek «arduragabekeriaz» jokatu zuela, eta hemezortzi hilabeteko espetxealdira kondenatu zuten. Espetxealdi hori ez zuen osorik bete, eta zigor arin horrek protesta mobilizazioak eragin zituen berriro. 1992 urtean Martínez Salas guardia zibilak Espainiako meritu militarraren domina jaso zuen, Tuterako Jose Antonio Perez Sola alkateak esleitua (PSOE). Beranduago jakin denez zigortu eta bi hilabetera ere eman zioten beste kondekorazio bat.

Euskal herritarren alaba eta Euskal Herrian hezi eta hazia zen arren, Gladys «venezuelar» gisa agertu zuten Espainiako hedabideetan. Hedabide horiek «ezin zurituzkoa zuritzen» saiatu ziren, eta venezuelar jatorri hori baliatu nahi izan zuten atzerritik protesta horretan parte hartzera berariaz etorritako aktibista bat zela pentsarazteko. Pedro J. Ramírezek «ETA konglomeratua» delako bati leporatu zizkion Tuterako gertaerak.

Oroimena

2020ko urteurren omenaldia Kristinaenea parkean
Gladys Del Estal: Bizitza, Ondorioak, Oroimena 
Omenaldiko argazkia (2015)

Gaur egun, Gladys del Estal Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren sinbolo da. Egiako hainbat herritar taldek Kristinaenea parkeari Gladysenea izena jartzeko eskakizuna egin zuten urtetan, baina Donostiako Udaletik beti ezezko erantzuna jaso zuten. Ezezko horren aurrean, sektore horien aldetik izena zabaldu zuten euren kabuz eta parkeko sarreran izena aldatu ere egin zen. Horren ondorioz, urtetan zehar herritar askoren artean Gladysenea deitu izan zaio parkeari.

Azkenean, Donostiako Udalak Kristinaenean oinezkoentzat eraikitako sarbide garai bati Gladys del Estal pasabidea izena jarri zion 2009. urtean. Parkeko gainaldean, gainera, Gladysen omenezko hilarri bat dago. Urtero, Gladysen heriotzaren urteurrenean, oroitzapen ekitaldi bat burutzen da hilarriaren aurrean Eguzki elkartearen eskutik. Ekitaldi horren baitan mugimendu antinuklearrari buruzko erakusketa fotografiko bat ere antolatu zen Egian eta Donostiako Alde Zaharrean Gladysen heriotzaren 30. urteurrenean. Tuteran ere, tiroz zauritu zuten lekuan, monolito bat dago haren omenez.

2019an Gladysen heriotzaren 40 urte bete zirenean hainbat omenaldi eta ekitaldi egin ziren baita oroimenerako materialak argitaratu ere, besteak beste hauek:

  • Donostiako omenaldia Kristinaenea/Gladysenea Parkean(2019-06-01) Lehenago bizikleta-martxa izan zen Donostiako kaleetatik.
  • Martxa eta omenaldia Nafarroan (2019-06-02). Bardeetan eta Tuteran.
  • Omenaldia UPV/EHUn (2019-06-03). Gladysek bertan informatika ikasi baitzuen.
  • Mahai-ingurua Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean (2019-06-03).
  • Erakusketa: Garaiko prentsako materialen erakusketa. Eguzki taldeak antolatua
  • Dokumentala: Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa
  • Bideoa: Gladys del Estal. Cielo y balas de plomo.

Gladys arte-lanetan

Hainbat artista, idazle edo zinemagile inspirazio-iturri zan du Gladys del Estal. Besteak beste arte-lan hauek sortu izan dira:

  • 2019: Xabier Lakak UPV/EHUren Informatika Fakultaterako egindako irudi-diseinu bat argitaratu zuen.
  • 2013: Juanba Berasategik eta Imanol Zinkunegik animaziozko film laburra sortu zuten Joxemi Zumalaberen marrazki eta hitzekin eta Eltzegor taldearen "Ebihotz" doinuarekin. Musika Jakes Etxeberriarena zen. Joxemi Zumalabe hil zela 20 urte bete zirelarik plazaratu zen film labur hau, 2013ko urtarrilaren 11n Andoainen antolatu zen ekitaldirako.
  • 2009: Beñat Sarasolak "Gladys" poema idatzi zuen.
  • 1979: Karlos Argiñanok "Gladys" errezeta bat argitaratu zuen Zeruko Argia aldizkarian
  • 1979: Xabier Lakak eskultura hilarri bat egin zuen, gaur egun Kristinaenea/Gladysenea Parkeko gainaldean dago.

Errekonozimenduak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Gladys Del Estal BizitzaGladys Del Estal OndorioakGladys Del Estal OroimenaGladys Del Estal Gladys arte-lanetanGladys Del Estal ErrekonozimenduakGladys Del Estal ErreferentziakGladys Del Estal Kanpo estekakGladys Del Estal19561979Ekainaren 3EkologismoEuskal HerriaGuardia zibilMugimendu antinuklearraNafarroa GaraiaTuteraVenezuela

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Chazey-sur-AinBowhill HouseIkastolaMasaIrunKate trofikoAutismoJosu Zabala SalegiEuskal Herriko bertako etxe abereen arrazakAmaia UribeHuntza taldeaAmancay GaztañagaCharles DarwinArrate (mendia)Botere-banaketaAmeriketako Estatu BatuakMartxoaren 26PagoMatalas apaizaren matxinadaRamón AndrésGorbeiako natura parkeaUgalketa asexualGanga (arkitektura)LizarraCarles PuigdemontGaizka MendietaGarapen Jasangarrirako HelburuakQuit IndiaEskola segregazioNafarroa GaraiaGazte TopaguneaJaponiaHaltzEuskadi Ta AskatasunaMikelatsSan Andres eliza (Eibar)Elhuyar HiztegiaZuberoaAzeri arruntEskolaLisboaGripeSoziolinguistikaLanbideEmmanuel MacronLehoiLehen Mundu GerraAmets ArzallusSouth Windsor (Connecticut)Jose Antonio GisasolaIrakLBarbudaLurzoruSan Genesio ed UnitiTrikuharriIñaki OtaegiMoneroLekeitioRomualda ZuloagaAMIA analisiIñaki SalvadorJon Agirre EgañaDaniel KaluuyaOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaEuskal Lore JokoakGiza probaTxakurHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)Euskal Herriko naturagune babestuakMaiatzaren 12Italia🡆 More