Gizonezkoen Panti: Gizonentzako panti-mota berezia

Gizonezkoen pantiak berariaz gizonek janzteko egindako emakumezkoen pantien egokitzapenei deritze.

Manti (ingelesez: mantyhose) izenez ere ezagunak dira.

Gizonezkoen panti
galtzeteria
Gizonezkoen Panti: Historia, Erabilerak, Erreferentziak

Historia

Aurrekariak

1996an Ameriketako Estatu Batuetako L'eggs panti enpresak web-erakustoki eta produktu-lerroei buruzko web-buletin bana zabaldu zuen. Handik gutxira jabetu ziren euren produktuei buruz hizketa ari zirenen gehiengoa gizonezkoak zirela. 1998an galdeketa bat egin ondoren, ondorioztatu zuten gizonezko askok pantiak eraman ohi zituztela eguneroko jantzitzat, baita gizonezkoen legginak erosiko lituzketela salgai baleude. ComfiLon/Activskin produktuen ondoren, Wolford bezalako galtzeteria-marka ezagunak eurenak merkaturatu zituzten.

Ekoizpena

Galdeketa horretatik eta beste merkatu ikerketa batetik abiatuz, G. Liebermans & Sons (GLS Hosiery) enpresak ComfiLon izeneko produktuak ekoizten eta merkaturatzen hasi zen 1999an. 2002an Activskin izena jarri zioten. Ondoren Wolford bezalako galtzeteria-enpresa ezagunek eurenak merkaturatu zituzten.

Merkatu kuota

1999az geroztik gizonezkoen pantien merkatu kuotak gora egin du, zeren eta apurka-apurka are eta ezagunagoak bilakatzen ari baitira.

Erabilerak

Eguneroko jantzitzat

Pantiak daramatzaten gizonak deigarriak gertatu zaizkie hedabideei 2002az geroztik, The Wall Street Journal egunkariak gaiari honen inguruan azalean argitaratu zuen artikulu baten harira, Kingsize, Not Queen: Some Men Are Taking to Wearing Pantyhose izenburukoa.

Gizon batzuk trabestismoagatik janzten dituzte, hau da, emakumezko janzkerak hartzea atsegin dituztenak. Hala ere, badira beste arrazoi batzuengatik janzten dituztenak: erosotasunagatik, beroa ematen dutelako edota odol-zirkulazio arazoei aurre egiteko daramatzatenak, alegiam

Gizon zein emakume askok odol-zirkulazio arazoak dituzte hanketan. Alderdi fisiologikotik bi sexuetan zirkulazio arazoak agertzeko arriskua bera denez, gizonei ere konpresio pantiak janztea onuragarri gerta lekieke, betiere mediku batek gainbegiratuta.

Urpekaritzarako

Pantiek zenbait marmoken eztenkadetatik babesten dituzte. Izan ere, marmokek eztenkatzen dute tentakuluetako zelulek larruazaleko osagai kimikoren bat antzematen dutenean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Gizonezkoen Panti HistoriaGizonezkoen Panti ErabilerakGizonezkoen Panti ErreferentziakGizonezkoen Panti Ikus, gaineraGizonezkoen Panti Kanpo estekakGizonezkoen PantiGizonIngelesaPanti

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Umetoki barneko gailuLe CorbusierArrasateMonarkiaFieschODonejakue bideaUrtarrilaren 25Nelson MandelaDemokraziaEnergia berriztagarriGiza aluSons of AguirreBizkaiaAitor AranaJara NavarlazNerea IbarzabalRotten XIII1978LehoiJanari transgenikoHertzainakGanga (arkitektura)ArtizarraMartxoaren 30Spin MasterArabiaLur ErrekondoLa Tour-sur-OrbAzalaBibliothèque nationale de FranceUrrexolagaraiko guduaArotzaren eskuakBirusZuberoako maskaradakHistoriaurreaEuskal Herriko historiaSugegorriWikidataBusturialdeaPakistanArdiEspainiaCharles CoburnJose Enrike Urrutia CapeauAndoni SalameroEsklerotikaEzteiImmigrazioAztekaTaxonomiaEuskal HerriaUnibertsoaWeb crawlerGaztelako ErresumaEuskararen historiaGonneville-en-AugeBakioVirginia WoolfEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaGetxoPuppyMetal AroaJasone OsoroZea Mays (musika taldea)Stand-upIruzur fiskalEuskal Herriko demografiaGalileo GalileiMikel SantosSakanaOihane PereaNarrasti🡆 More