Gita Govinda

Gita Govinda, sanskritoz eta devanagari grafiaz गीतगोविन्द, Indiako XII.

mendea">XII. mendeko bigarren erdiko liburu erotiko eta erlijiosoa da. Egilea Orissako Jayadeva poeta izan zen. Etimologikoki Gita Govindak zera esan nahi du: "Govinda kantatzen" edo kantuz laudatutako Govinda. Govinda, bestetik, "behiei plazerra ematen diena" edo "behiak zaintzen dituena". Govida, bestetik, Krishna jainkoaren beste izena da.

Gita Govinda
Gita Govindaren XVI. mendeko eskuizkribua; bertan Krisna eta gopiak, behi-artzainak, ikus daitezke.

Argumentua

Poema erlijoso-erotiko honetan Krishna nerabea eta Vrindavaneko gopi haurren arteko harremanak azaltzen dira. Gopien artean Radha izenekoa nabaria da. Radhak fedea galdu zuen baina, denboraz, sinesemenera itzuli zen. Sinbolikoki giza arimaren desbideratzea adierazten da baina hau, azkenik, Jainkoaren bidera itzuli egiten da. Lan honek hinduismo barruan eragin handia izan zuen, bereziki bhakti tradizioen zabaltze prozesuan.

Egitura

Poema hau hamabi kapitulutan antolatua dago. Kapitulu bakoitzak 24 prabandhatan zaituta dago; hauek, aldi berean, zortzi ahapaldietan antolatzen dira, ashta padis izenekoak.

Itzulpenak

William Jones (1746-1794) linguista britaniarra 1792an ingeleseko lehenengo itzulpena paratu zuen. Itzulpen horretan testuaren jatorri gisa Kalinga (Orissa estatu indiarraren izen zaharra) aipatu zen. Geroztik hizkuntza askotara itzuli egin da. Literarioki poesia sanskritoaren gailurreko adierazpen gisa onartua da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez): Ignca.nic.in (Gita Govindaren multimedia aurkezpena).

Tags:

Gita Govinda ArgumentuaGita Govinda EgituraGita Govinda ItzulpenakGita Govinda ErreferentziakGita Govinda Kanpo estekakGita GovindaDevanagariIndiaKrishnaOrissaSanskritoXII. mendea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

IkamaToles eta zamalkadura gerrikoGarapen Jasangarrirako HelburuakSisifoTxalapartaBelakiSri LankaKlima aldaketaAdimen artifizialEltxoMaiatzaren 15AlemaniaKonoStephanos II.a GhattasOrkestraCSMAEuskal Pentatloi SariaApirilaren 2DiktaduraConnemara gure bihotzetanSchool TiesLaminaXX. mendeaGalileo Galilei1995eko Munduko Errugbi KopaLaskunJon IñarrituIssenheimOñatiSare sozialakAmeriketako Estatu BatuakEn Tol SarmientoUztailaren 13Zea Mays (musika taldea)ZerainKutsaduraIrailaren 2Teresa Jiménez VílchezArabiaFutbolIndiaEgiptoPsikologiaBernart EtxepareGametoVietnamKubaFigaroren ezkontzak1961Zuberoako maskaradakSpin MasterAbrocoma shistaceaMartxoaren 31Inna AfinogenovaFrantsesHilerriKatagorriEgunHistoriaMiren NogalesHaurdunaldiItsasontziGramoMarcel DuchampGonneville-en-Auge95. Oscar SariakAltzairuzko oihalaUrtarrilaren 18Maria AntonietaParmako kartusiaHasdrubal BarkaUrtarrilaren 16Jesus ElosegiBihotzMosku🡆 More