Gabriel Falopio (Modena, 1523 – Padua, 1562ko urriaren 9a) italiar anatomia-ikertzaile eta irakaslea izan zen, belarriaren eta ugalketa-organoen ezagueran aurrerapen handiak egin zituena.
Haren abizenetik eratorriak dira umetokiko Falopioren tronpen eta belarriko Falopioren akueduktuaren izenak, besteak beste.
Gabriel Falopio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Modena, 1523 |
Heriotza | Padua, 1562ko urriaren 9a (38/39 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Ferrara (en) Paduako Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Antonio Musa Brassavola (en) Realdo Colombo (en) |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Realdo Colombo (en) Johannes Baptista Montanus (en) Antonio Musa Brassavola (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | zirujaua, unibertsitateko irakaslea, medikua, anatomista, botanikaria, Wiki Euskarabiologoa, naturalista eta apaiz katolikoa |
Enplegatzailea(k) | Paduako Unibertsitatea University of Ferrara (en) |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Modenako katedralean kalonje zela, Ferrarako Unibertsitatean anatomia-ikasketak egin zituen, eta hango irakasle izan zen gero. Ondoren Pisako (1548) eta Paduako (1551etik aurrera) unibertsitateetan ere jardun zuen irakasle. Anatomiaren urrezko aroan aritu zen arlo horren irakaskuntzan: disziplina autonomo bilakatu zen orduan anatomia, ikerketa-esparru propioa hartuta eta teknika aurreratuekin egindako disekzioei esker. Paduako unibertsitatean, esaterako, Gabriele Falopiok urtean 7 gorputik gora disekatu ahal izan zituen, garai hartarako bitxia zena.
Umetoki eta obulutegiak elkarrekin lotzen dituzten hodiak (Falopioren tronpak), aurpegiko eta buruko nerbio nagusiak, barruko belarriko zirkulu erdiko hodiak (barakuilua) aurkitu eta deskribatu zituen. Andres Vesaliorekin batera berebiziko eragina izan zuen medikuntzak Pizkundean izan zuen aurrerapenean. Paduako lorategi botanikoko superintendente ere izan zen. Haren omenez landare genero bat Fallopia izendatu zuten.
40 urte bete baino lehen zendu zen Paduan, eta San Antonio basilikan hobiratu zuten.
Giza enbrioiaren anatomia argitu zuen lehen zientzilaria izan zen Gabriel Falopio. Dena den, haren lan nagusiak giza garunaren nerbio sistemari buruzkoak eta emakumeen genitalei buruzkoak izan ziren.
Andres Vesalioren lanak zuzendu eta hobetu zituen Falopiok begiaren anatomiaren alorrean, kristalinoaren eta gorputz ziliarraren kokapenak zehaztuta.
Belarriko tinpanoa eta haren inguruan duen hezurduraren arteko loturak zehazki deskribatu zituen, baita erdi belarriaren eta barne belarriaren egiturak ere. Entzumen-nerbioaren ibilbidea deskribatu zuen, baita aurpegi-nerbioarena, nerbio-glosofaringeoarena eta nerbio trigeminoarena ere. Aldiz, nerbio bagoa eta sinpatikoa lotuta nahastu egin zen.
Klitoriaren eta zakilaren arteko egiturazko analogiari erreparatu zion Gabriel Falopiok, eta erakutsi zuen koitoan zehar zakila ez dela umetoki barrura sartzen. Izan ere, umetokiaren lepoa eta baginako tolesdurak nahastu egiten zituzten lehenago. Hala, bagina hitza asmatu egin zuen.
Haren izena umetoki-tronpak edo Falopioren tronpak aurkitzeagatik da ezaguna, baina lehenagoko autore batzuek jada ezagutzen zituzten hodi horiek, esaterako, Antzinako Greziako Rufus Efesokoak.
Haren heriotzaren ondoren publikaturiko De morbo gallico (1564) lanean sifilis-az babesteko preserbatibo moduko bat erabiltzea proposatu zuen, 1.100 gizonezkorekin haren eraginkortasuna probatu ondoren. Honela deskribatzen zuen: « Demum cum coiverit ponat supra glandem et recurrat praeputium », koitoa izan ondoren erabili beharrekoa zela nabarmenduta.
Hauek izan ziren Gabriel Falopiok argitaraturiko lan garrantzitsuenetako batzuk:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Gabriel Falopio, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.