Felicia Olabe: Gasteiztar filantropoa

Felicia Olabe Salaberri (Gasteiz, 1838ko maiatzaren 9a - 1912) hiriburuko mezenas garrantzitsua eta ongilea izan zen.

Felicia Olabe
Felicia Olabe: Biografia, Federico Madrazoren margolana, Gasteizko mezenas
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFelicia Olave Salaverri
JaiotzaGasteiz1838ko maiatzaren 9a
HerrialdeaFelicia Olabe: Biografia, Federico Madrazoren margolana, Gasteizko mezenas Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1912 (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

Biografia

Felicia Olabe: Biografia, Federico Madrazoren margolana, Gasteizko mezenas 
Gozoso del Rosario de los Faroles. Farolen Museoa Gasteiz

Clemente Olabe eta Fernanda Olaberri senar-emazteen alaba bakarra zen. Aita enpresari aberatsa zen eta, beste negozio artean, Gasteizen egin zen lehenengo hotela ireki zuen eta hiriko kafetegi zaharrena, “El Universal” (1844). 1852an El Cisco dantzalekua sortu zuen eta Gorbeiatik ekartzen zen izotzaren udal kontzesioa zuen. Dena ez zen garbia aitaren biografian, dirudienez, eta, antza, hirian antolatzen zituen joko partidei esker diru itzela lortu zuen. 1877tik bere negozioen joera aldatu zuen eta emakumeentzako Babesgabekoen Andra Mariaren babesetxea egin zuen.

Felicia, bere senargai hil ondoren eta bost hilabetetara, gurasoen baimenik gabe Federico Gómez Arias salamancarrarekin ezkondu zen, 1859an. Gómezek, beste lanen artean, Bartzelonako Eskola Nautikoa zuzentzen zuen. Bartzelonan bizi izan zen urteetaz oso gutxi dakigu zeren eta dokumentazio asko Bartzelonako Santa Maria del Mar elizaren sutean galdu egin baitziren. Senarrak utzitako olerki batzuei esker badakigu hil zen alaba bat izan zuela eta, ondoren, senarrarengandik bereizi egin zela. Dirudienez ere bigarren alaba izan zuen baina hau ere hil egin omen zen. Datu hauek Feliciaren biografia idatzi duen Cristina Fructuoso Ruiz de Erenchun historialariari esker ezagutzen ditugu. 1880an Felicia Gasteizera itzuli zen eta han bizi izan zen 1912 arte, hau da, hil arte. Urte horietan gurasoengandik jasotako dirua ekintza desberdinetan erabili zuen. Felicia hil zenean Benito Guinea y López de Aréchaga abokatu arabarrak bere azken nahiak bete zituen. Klarisen Konbentuan hilobiratu zuten, bere gorpuzkiak konbentua aldatzearekin batera mugitu zituzten.

Felicia Olabe: Biografia, Federico Madrazoren margolana, Gasteizko mezenas 
Andre Mari, 1897
Felicia Olabe: Biografia, Federico Madrazoren margolana, Gasteizko mezenas 
Felicia Olabe, kalea

Federico Madrazoren margolana

Federico Madrazok, 1815-1894, Espainiako gortearen margolari ospetsuak Feliciak 19 urte zituela (1845), erretratu bat egin zion. Gaur egun lan hori Frantziako Castres herriko Musée Goyan ikus daiteke.

Gasteizko mezenas

Feliciak gurasoengandik jasotako ondarea hiriko instituzio desberdinen artean banatu zuen: eliza, udala, hezkuntza, egoera txarrean zeuden emakumeak, haurrak... Beste aportazio artean hauek dira gehien gogoratzen direnak:

  • San Prudentzio kaleko pilotalekua udalari eman zion.
  • Farolen errosarioko karroza batzuk
  • Abuztuaren 4ko prozesioan ateratzen den Andre Mariaren irudia, Francisco Font eskultoreak egina.
  • Haur pobreentzako Aranako San Jose eskolak.
  • Moja Klaratarren komentua, egun desagertuta.
  • Estibalizko Andre Mariaren santutegian monjeei bi kapera eta areto bat egiten lagundu zien.
  • Maria Sortzez Garbiaren katedralean Arrosariaren Andra Mariaren kapera nagusia.
  • Korazonista Anaien eskola egiteko lurrak eman zituen.
  • Arana kalean egondako San Viator eskola.

Sariak eta aintzatespenak

Gasteizko kale batek bere izena darama.

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Tags:

Felicia Olabe BiografiaFelicia Olabe Federico Madrazoren margolanaFelicia Olabe Gasteizko mezenasFelicia Olabe Sariak eta aintzatespenakFelicia Olabe ErreferentziakFelicia Olabe BibliografiaFelicia Olabe Kanpo estekakFelicia Olabe18381912GasteizMaiatzaren 9Mezenas

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Arte gotikoaTxantxangorriEkosistemaGaztelaniazko WikipediaLamiakoGoierriTransferentzia-prezioEdurne LarrazaIván Martín NúñezGreziar mitologiaTrapezioZirkulazio-aparatuCandela PeñaBizardunakOdolGrândolaIndonesiaThe Rolling StonesLimaHerri palestinarraOriaHuntza taldeaElektrizitateMusika barrokoDiario VascoKarrakaCaponataLandareAro GaraikideaKike AmonarrizAntzinaroaGernuUrbasa-Andia natura parkeaGalileo GalileiInperioZetakEnaraZirku NagusiaIslandiaMizelioMiren LeanizbarrutiaBizkaiaHarri-jasotzeSare pribatu birtualGoogleTxakurCortinarius brunneus var. glandicolorElastikotasun (fisika)IkurrinParisKlasizismoEnergia elektrikoMasturbazioOpilaren egunaInternational Standard Book NumberKuku-belarGizarte2024AthleticMartin LarraldeKolonia (geografia politikoa)Eguzki-energiaBlas LezoEuskalkiUnidad AlavesaEuskadi Ta AskatasunaLehoiMoskuEnergia iturriLekeitio🡆 More