Farmakologia sendagaiek organismo biziengan eragiten duten efektuak, ekintza mekanismoak eta elkarrekintza farmakologikoak aztertzen dituen diziplina da.
Ameriketako Estatu Batuetan, Food and Drug Administration (FDA) delakoa arlo hau arautzen duen erakunde nagusia da, mundu mailan ere eragin nabarmena daukana. 1930 inguruan sortu zuten.
Substantzia kimikoen azterketa egin aurretik organismoaren biologia sakontasunean ezagutzea ezinbestekoa da. Biologia zelular eta biokimika eremuetan aurrerapenak egin ahala, farmakologia ere aldatzen joan da. Gaur egun, hartzaile molekularren analisiak egiten dira hauei egokien lotuko zaizkien produktu kimikoak laborategietan sintetizatu ahal izateko.
Substantzia kimiko batek, ikuspuntu farmakologikotik, ezaugarri ugari ditu. Farmakozinetikak organismoak substantzia horren gainean duen eragina azaltzen du (erdibizitza, banaketa bolumena...). Farmakodinamikak aldiz, substantzia horrek organismoan sortuko dituen eraginak aztertzen ditu, bai eragin terapeutikoak eta baita toxikoak ere.
Produktu kimiko baten ezaugarri farmakozinetikoak deskribatzerakoan LADME kontzeptua erabiltzen da:
Gauza jakina da sendagai baten dosia handitzen denean, eragin desiragaitzak izateko arriskua ere handitu egiten dela. Egoera hauek ekiditeko, farmakologoek sendagai bakoitzarentzat segurtasun ebaluazio bat egiten dute.
Ebaluazio sinple eta errazena leiho terapeutikoan oinarritzen da. Honek, eragin terapeutikoa izateko dosi minimo eta maximoaren arteko tartea zein den esaten digu. Dosi horretatik behera sendagaiak ez du eraginik izango eta hortik gora berriz, toxikoa izango da. Beraz, administratu beharreko sendagaiaren dosia tarte horren barnean geratzen dena izango da.
Hala ere, sendagai batzuk leiho terapeutiko estuak dituzte. Honek eragin ezaren eta eragin toxikoen arteko aldea oso txikia dela esan nahi du eta berau administratzerako orduan arazoak sor daitezke dosiarekin. Hauen artean daude warfarina, antiepileptiko batzuk, antibiotiko aminoglukosidoak edo minbiziaren tratamenduan erabiltzen diren sendagai gehienak.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Farmakologia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.