Eskailera Santua

Eskailera Santua izenarekin (italieraz: Scala Santa) Erromako San Joan Laterangoaren basilikaren aurrez aurre dagoen haitzurdinezko eskailera monumentala da.

1980an Unescok Gizateriaren Ondarea Europan izendatu zuen, 91-003 zenbakiarekin. Nahiz eta Vatikanon ez egon, Lurraldez kanpotasun eskubideari esker, estatu horren menpe dago.

Eskailera Santua
Eskailera Santua UNESCOren gizateriaren ondarea
historic centre of Rome
Properties of the Holy See
Lateran
Eskailera Santua
Kokapena
Estatu burujabeEskailera Santua Italia
EskualdeaEskailera Santua Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′14″N 12°30′25″E / 41.8872°N 12.5069°E / 41.8872; 12.5069
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia91-002b
EskualdeaEuropa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala

Kondaira

Antza, jatorriz, eskailera Jerusalemgo Pontzio Pilatosen jauregian zegoen. Katolikoentzat Jesu Kristo, Ostiral Santuan, epaitua izateko, eskailera horretatik igo zen. Horregatik, balore erlijioso handia du; Erromako eta munduko leku santuena dela esan ohi da, eta bakarrik belauniko igo daiteke. Alboetan, 1589tik, eskailera arruntak daude, bestetik. Zenbait toki kristalez babestuta daude: tradizioaren arabera horietan Jesusen odola erori zen.

Historia

Scala Sancta

Eskailera Santa Helenak, 326. urtean Jerusalementik Erromara eramatea agindu zuen. Jerusalemen Pontzio Pilatosen jauregia zegoen. Gaur egun eskailera Sixto V.a aitasantuak 1586-1589 artean agindutako eraikin batean dago babestuta. Goian, Sancta Sanctorumen, Santissimi Salvatore Acheiropoieton irudia dago; "Acheiropoieton" hitzak gizakiaren eskuak margotu ez duela esan nahi du. Eskaileraren hasieran Pasioaren bi eskultura alegoriko ikus daitezke: Pilatosek Jesus entregatzen eta Juda Iskarioteren musua.

Erromesen igarotzeak eskailera kaltetzen zuela eta, 1723tik eskailera babesteko asmoz, intxaurrondo-egurrez estali zen.

1853an , Pio IX.aren aginduz, Eskailera Santua eta ondoko komentua, pasiotar fraideen esku gelditu ziren.

Ohitura

Eskailera belauniko igo behar da otoitz egiten den aldi berean.

Iruditegia



Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Eskailera Santua KondairaEskailera Santua HistoriaEskailera Santua OhituraEskailera Santua IruditegiaEskailera Santua ErreferentziakEskailera Santua Kanpo estekakEskailera Santua1980ErromaGizateriaren OndareaHaitzurdinItalieraLurraldez kanpotasunSan Joan Laterangoaren basilikaUnescoVatikano

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Lorea IntxaustiZirkuluZetakLimaTiraniaEnergia zinetikoErreakzio kimikoIzaro Andres ZelaietaIslandiaMonarkiaTxantxangorriGoogle bombsyo04ErleSua EnparantzaBilboGoroldioPopPortugaleteko mareometroaKike AmonarrizTxolarreEnaraLaguntzaFidela BernatEuskaltzaindiaHedy LamarrAutonomia erkidegoAmeriketako Estatu BatuakEgiptoko piramideakISO 8601SumendiFederico Jiménez LosantosEusko LegebiltzarraGreziaArgi-energiaJose Gonzalo ZulaikaBULEGO (musika taldea)Ludwig van BeethovenNikola TeslaDemokraziaBegoña GómezZornotzaErrementariCantinoren planisferioaCreative CommonsGoierriEuskal literaturaAzpeitiaDorreNico WilliamsJorge OteizaVatikanoko II. kontzilioaGabriel ArestiMontevideoCobweb (2023ko estatubatuar filma)Gutun formalErregai fosilGernika (margolana)OrnitorrinkoIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaPortugalFinlandiaMiren LeanizbarrutiaMP3Malda (geometria)AristotelesPaulo Azpiazu🡆 More