Erfurt

Erfurt (alemanez ˈɛʁfʊʁt ahoskatua)Alemaniako hiria da, Turingia estatuko hiriburua.

Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ˈɛʁfʊʁt ahoskatua)Alemaniako hiria da, Turingia estatuko hiriburua. 196.500 biztanle ditu. Garrantzi handiko industria eta merkataritza hiria. Aipatzekoak dira bertako katedraleko beirategiak (XIV. mendea). San Agustin komentuan Lutero bizi izan zen.

Erfurt
Erfurt
hiria
Erfurt
Erfurt Erfurt
Administrazioa
Estatu burujabeErfurt Alemania
Alemaniako estatuaErfurt Turingia
AlkateaAndreas Bausewein
Izen ofizialaErfurt
Jatorrizko izenaErfurt
Posta kodea99084, 99085, 99086, 99087, 99089, 99090, 99091, 99092, 99094, 99095, 99096, 99097, 99098 eta 99099
Udalerri kodea16051000
Geografia
Koordenatuak50°58′41″N 11°01′44″E / 50.9781°N 11.0289°E / 50.9781; 11.0289
Erfurt
Azalera269.91 km²
Altuera194 m
MugakideakWeimarer Land (en) Itzuli, Ilm-Kreis (en) Itzuli, Gotha barrutia eta Landkreis Sömmerda (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria214.969 (2022ko abenduaren 31)
Erfurt1.742 (2021)
alt_left 110.764 (%51,5) (%48,5) 104.205 alt_right
Dentsitatea796,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera742
Telefono aurrizkia361, 36208, 36202, 36203, 36204
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVilnius, Győr, Kalisz, Mainz, Lille, Shawnee, San Miguel de Tucumán, Lovetx, Haifa, Xuzhou, Kati, Piacenza eta Lovech Municipality (en) Itzuli
MatrikulaEF, L eta LF
erfurt.de

Historia

Erfurt antzinatik populatua izan da. Paleolito eta Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira. 480 urtearen inguruan Turingiarrak (antzinako germaniar leinua) bizi ziren bertan. hauek eman zioten izena ingurune guztiari, gerora Turingiako estatua izango zenari.

742. urtean San Bonifaziok Zakarias aita santuari Erphesfurt-en apezpikutegi bat sortzeko eskatu zion. Hau da hiriaren lehenengo aipamena. Gera ibaiaren bihurgune batean kokaturik egotean berehala merkatal herri garrantzitsua bihurtu zen eta Hansa Ligan sartu zen XV. mendean. Unibertsitatea ere sortu zen 1392an. Unibertsitateko ikasle famatuena Martin Luther izan zen.

Erfurt 
Erfurt 1813an. Joseph Jacques Ramée-ren margoa

1802an Prusiaren esku gelditu zen baina Napoleondar Gerretan frantziarrek hiria hartu zuten. 1808ko urrian Erfurten lorturiko akordioaren arabera, Errusiako tsarrak lagunduko zion Napoleon Bonaparteri Austria gerran hasten bazen eta, ordainez, Errusiako inperioak Finlandia, Moldavia eta Valakia eskuratuko zituen.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen baina kalte handirik ez zeukan 1945ean estatubatuarrek hiria berenganatu zutenean. Sobietar Batasunak kontrolaturiko Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen, Turingia estatu osoarekin batera. 1970an Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniako kantzilerrak ziren Willi Stoph eta Willy Brandt bertan elkartu ziren banaketaren ondoren lehenengo aldiz. 1990an Alemania bateratzean Turingiako hiriburu bihurtu zen.

2002an Erfurteko sarraskia gertatu zen. Ikasle ohi batek tiroz 17 pertsona hil zituen, 13 irakasle tartean.

Klima

  Erfurt    Datu klimatikoak (Erfurt (1981–2010))   Erfurt   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.3 3.3 8.0 13.1 17.7 20.4 23.2 23.1 18.4 13.1 6.9 2.9 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.1 -2.9 0.3 3.3 7.5 10.4 12.5 12.3 9.1 5.4 1.4 -2.0 4.5
Euria (mm) 24.1 25.5 39.1 42.1 63.9 57.1 72.8 54.4 46.8 34.7 43.4 35.1 539
Eguzki orduak 60.9 79.2 118.3 173.0 211.0 209.2 223.4 208.6 153.4 117.2 60.5 44.6 1659.3
Iturria: Météoclimat

Demografia

Urtea Biztanleak
1493 18.680
1569 18.000
1620 19.000
1632 13.000
1664 11.231
1682 16.332
1684 7.000
1750 15.808
1802 16.938
1825 23.680
1849 3.224
Urtea Biztanleria
1871 43.616
1880 53.254
1890 73.360
1900 85.202
1906 101.582
1910 111.463
1913 129.038
1919 129.646
1925 135.579
1933 144.879
1939 165.615
Urtea Biztanleria
1945 164.998
1950 188.650
1961 186.369
1971 198.265
1981 212.012
1988 220.016
1993 200.799
1994 213.472
2000 200.564
2005 202.844
2010 204.994

Ondasun nabarmenak

Erfurt 
Krämerbrücke zubia
  • Erfurteko katedrala (alemanez: Mariendom): Andre Mariaren ohorezko katedrala XIV mendean eraiki zen, VIII mendeko kapera zegoen tokian eraikia. Eliza gotikoa da.
  • Severikirche eliza: Katedralaren ondoan dagoen eliza hau 1280an eriki zen San Severoren hilobiaren inguruan.
  • Petersberg zitadela: Erfurteko gotorlekua da.
  • Krämerbrücke zubia: Gera ibaiaren gainean eraiki zen zubia 1325ean harriz berreraiki zuten. 8 metrotako zabalera eta 120 metrotako luzera dauka. Berezitasun nabarmenena gainean etxeak izatea da. Gaur egun Europako etxedun zubi luzeena da.
  • Agustindarren monasterioa (alemanez: Augustinerkloster): Martin Luther bertan bizi izan zen 1505 eta 1511 artean.
  • Sinagoga Zaharra, egun museoa dena.

Hiritar ezagunak

  • Eckhart Maisua (1260-1328), teologo mistikoa
  • Johann Jakob Bernhardi (1774-1850), mediku eta botanikaria
  • Max Weber (1864-1920), soziologo eta ekonomialaria

Iruditegia

Hiri senidetuak

Erfurt ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Erfurt HistoriaErfurt KlimaErfurt DemografiaErfurt Ondasun nabarmenakErfurt Hiritar ezagunakErfurt IruditegiaErfurt Hiri senidetuakErfurt ErreferentziakErfurt Kanpo estekakErfurtAlemaniaNazioarteko Alfabeto FonetikoaTuringia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SinbolismoSokatiraMamuItsas intrusioSare pribatu birtualNagore AranburuAzaleraZatiki (matematika)Sexu harremanItsasoLeitzaranIker MuniainJulen AlberdiLawfareSakanaAngel Etxaniz OlabarriaEuskadi Ta AskatasunaEstitxu GaraiEneko AristaElektrizitateCecilia BoloccoEltxoAndrokantoGorrindolJohann Sebastian BachKristautasunPornhubBlogKike AmonarrizOtsoGoogleElvis PresleyPaleolitoaPlayStationErreakzio kimikoArtizarraBigarren Mundu GerraEn Tol SarmientoSabindarren euskara garbiaAro GaraikideaXake mate (eleberria)Java (programazio-lengoaia)Eskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaUrteArnaldo OtegiSons of AguirreLaboral KutxaEguzki-lore luzeOrreagako gudua (778)UrdaibaiLurraren atmosferaIratzeErramun MartikorenaPirritx, Porrotx eta MariMototsKubismoKate trofikoSur (Oman)Garapen Jasangarrirako HelburuakPortugalCeleste CaeiroNapoleon BonaparteNico WilliamsBaliabide naturalIgor OyonoEusko Jaurlaritzako lehendakariaGizarteMaxixatzenFaxismoPi (zenbakia)🡆 More